Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-176b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 2000-10-16
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Joseph Sanchotena
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Urepeleko ihizia lehen. Kontrabanda.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:40
bizimodua Aurkezpena. Hamahiru urte zituela Esnazura joan zen, eta 24 zituela Ameriketara. Han bizi da eta noizean behin sorterrira itzultzen da. Laborarien antzinako bizimodua: dena eskuz egiten zen ez baitzegoen traktorerik.
A02 00:03:41
00:17:45
Ehiza: apeu Urrietan ehizean aritzen da. Orain ehiztari sobera eta uso gutxi. Gaztea zenean ehiztari gutxi zegoen, herriko jendea bakarrik. Ehiztari etxolak arbolen gainean egiten zituzten. Aldudeko sareetan harrapatzen zituzten uso batzuk bizirik uzten zituzten apeu gisa erabiltzeko. Apeuko usoek begiak estalita dituzte, horrela ez dira mugitzen eta basa-usoek ikusten dituztenean haien parean pausatzen dira. Hego haizea da onena usoei tiratzeko. Orain usoak izututa heldu dira Frantzia osoan zehar tiratzen baitiete. Orain 300 edo 400 kartutxo daramatzate, lehen 20 edo 30. Lehen hiltzen zituzten usoak saltzen zituzten.
A03 00:17:46
00:23:06
Kanta Kanta
A04 00:23:07
00:36:01
Ehiza: usoa Lehengo armak bi tirokoak ziren, oraingoak bostekoak. Espainiako kartutxoak erabiltzen zituzten merkeagoak zirelako, Elizondon erosten zituzten. Basurdeak hiltzeko ez ziren elkartzen talde handirik orain bezala, bi edo hiru lagun elkartzen ziren eta oso zaila zen antzematea, ez zegon orain bezainbeste. Orain erbi eta untxi gutxiago dago, beharbada pozoi asko hedatzen delako mendian gaur egun. Batzuek diote Frantzian sekulako arto-landak daudelako eta han usoak ongi aserik daudenez ez direla hemengo oihanetan pausatzen.
A05 00:36:02
00:40:08
Kanta Kanta
A06 00:40:09
00:44:30
kontrabandoa Gaztea zenean, Ameriketara joan baino lehen, zaldi eta mandoen kontrabandoa egiten zuen. Gauza guztietako kontrabandoa egiten zen. Irisarritik eta Esnazutik pasatzen ziren gehienetan. Ibilbidea. Guardiek antzematen zituztenean karga utzita lasterka ihes egiten zuten, eta orduan saria galtzen zuten. Gau bakoitzeko 5000 libera pagatzen zizkieten, eta etxeetan mutil aritzen zirenek 2000 kobratzen zituzten hileko.
A07 00:44:31
00:48:20
Amerika Ameriketan gehiago irabazten zen. Hasieran sorlekutik urrun izatean triste zegoen, baina hori pasatzen da. Lan asko egiten zuten eta ongi pagatzen zieten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-176b-B 48:23