Orreaga Ibarra
N-020
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea: Joseba Salaberri
- Gai nagusia: Hizketa librea: antzinako bizimodua Baztanen, nekazalgoa, baso lana, Ameriketan artzain, kontrabandoa.
- Gaiak: Amerika, egurra, kontrabandoa, ogibideak: artzantza
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:05:20 |
egurra | Duela berrogei urte, Baztango gehienak nekazariak ziren. Baina etxeko denentzat ematen ez zuenez, asko Ameriketara eta Frantziara mendiko lanetara joaten ziren. Orduan dena egiten zen eskuz eta zuhaitzak mozteko jende asko behar zen. Martxoan joan eta negua bitartean han egoten ziren. Egurra animaliekin karretera bazterrera eramaten zuten eta handik jaisten zuten. Prozesua. Gosaltzeko txingerra hartzen zuten, eguerdian babak eta afaltzeko berriz ere txingerra edo babak. |
A02 | 00:05:20 00:19:25 |
Amerika, ogibideak: artzantza | Beste koadrila batzuk Ameriketara joaten ziren, bera bezala. Hiru urteko kontratuaz joaten ziren. Bi mila ardi izaten zituzten beraien kargu. Bazka zegoen lekura mugitzen ziren etengabe. Nagusiak eramaten zien jatekoa, baina artzainek garbitu behar zuten arropa, janaria egin eta okerrena, ogia. Nagusiak irina eta orantza eramaten zien baina ogia beraiek egin behar zuten. Batzuetan denbora soberan zuten, baina beste batzuetan, ardiak erditzen ari zirenean, ez zuten ezertarako astirik. Ardiak baina lehenago esnatu behar ziren ardiak jadanik sakabanatuta egon ez zitezen. Ardi beltzak ziren kontrolatzen zituztenak. Ezin zituzten denak kontatu, baina beltzak ikustea errazagoa zen. Horietako bat falta zenean nagusiari esaten zioten ardiren bat falta zela. Orduan nagusiak behera joan eta abioneta bat alokatuz, segituan aurkitzen zituen galdutako ardiak. Nagusi baten ardiak beste baten ardiekin nahasten baziren, nagusiak ez zion lehenengo jabeari ezer esaten. Baina ardiek sorbaldan marka zuten eta hegazkinetik ikusi egiten zen. Batzuetan beste artzainekin ere elkartzen ziren. Greko asko zeuden artzaintzan. Haiek derrigorrez ikasi behar zuten ingelesa. Baina nagusi gehienek bazekiten gaztelania pixka bat eta beraiek ez zuten ingelesa ikasteko hainbeste premiarik. Bere kontratua bukatzean han gelditzeko paperak eskatu zituzten. Baina goiz batean enkargatua heldu zen, bi eguneko epean Madrilen egon behar zuela esanez. Herrira itzuli ziren, pixka bat apaindu eta hurrengo goizean hegazkinez Madrilera joan ziren. Orduan mendian egonik, hamabost bat mila pezeta irabazten zen hilabetean. Non gastatu ez zutenez, aurreztu egiten zuten. Urtean birritan, etxera bidaltzen zuten dirua. |
A03 | 00:19:25 00:26:50 |
kontrabandoa | Beste batzuk kontrabandoan aritzen ziren. Frantziatik gehien ekartzen zena puntilak ziren. Nilon, karrete, haria, angora, artilea... Paketeak 30-40 kilokoak izaten ziren. Ia beti gauez egiten zen eta argirik piztu gabe, oso urrutitik ikusten baitzen. Hasieran bide luzeak egiten zituzten. Gero banatzen hasi zituzten bide zatiak. Gehiena Bartzelonara bidaltzen zen. Berari hiru alditan atera zitzaizkion Guardia Zibilak eta paketeak galtzen zituztenez, gau hartako soldatarik gabe gelditzen ziren. Guardia Zibilak tirorik ez egiten saiatzen ziren, besteek han zeudela ez jakiteko. Banaka ibiltzen ziren arrisku handia zegoen lekuetan eta binaka arrisku gutxiago zegoen lekuetan. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
N-020-B | 26:51 |