Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-035

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1992-5-8
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Julia Goyenaga, Asunción Arce, Cándido Narváez
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea, usadioak, nekazaritzari buruzko lexikoa.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:25
errota Inguruan zeuden errotak. Jendeak garia eramaten zuen errotara eta han egiten zen ogia. Artoa (talo), maiza (pikorra), zahia, ilunpea, Konporta.
A02 00:03:25
00:04:51
lixiba Konporta lixiba egiteko erabiltzen zuten ontzi bat ere bazen. Haren gainean espartana (zaku lodi itxia) jartzen zuten eta haren gainean hautsa. Arratsalde osoa ematen zuten haren gainetik ur beroa botatzen. Biharamunean errekara eramaten zuten arropa eta urberritu ondoren garbi-garbia ateratzen zen.
A03 00:04:51
00:07:10
lana: gizon/emakumeen lanak Lixiba emakumeen lana zen, etxeko guztiak bezala. Kanpokoak ere, askotan egiten zituzten beraiek: baratzean, jorratzen, segan.
A04 00:07:10
00:10:20
nekazaritza: sega Zorroztu baino lehen sega "pikatu" egin behar zen, dena leundu behar zen. Etxean zuten zorrozteko harri: segarria: hasieran egurrezkoak ziren eta gero burdinazkoak. Garia igitaiaz mozteko eskuan jartzen zuten egurrezko tresna, kazoleta (esku-babesa) zen.
A05 00:10:20
00:12:05
ezkontza Ezkontzetan Iruñera joaten ziren "galak ateratzera", arropa erostera. Erresak ere eramaten ziren: hamahiru duro. Eztei bidaiak Donostiara edo, izaten ziren gehienez. Ezkontzetan atxeferoak (etxafuegoak) botatzen ziren. Bazkaria etxean egiten zen, hiletetan bezala.
A06 00:12:05
00:16:00
erlijioa: hiletak Ezkontzetan bezala hiletetan ere bazkaria egiten zen etxean, baina ohitura hura desagertu egin zen. Senide bat hiltzeaz gain horrenbesteko lana egin beharra gehiegizkoa zela eta. Apaizei umerria eman behar zitzaien apezaren etxean jan zezaten eta gainontzeko herriko denak, hildakoaren etxera joaten ziren bazkaltzera. Gainera sarrerako beste janaria prestatu behar zen: zopa, txitxirioak. Izugarrizko gastua zen.
A07 00:16:00
00:17:39
denetarik Iazko Aste Santuko asteartean etxean lapurtu zioten. Eta aurten egun berean, ospitalera eraman behar izan zuten hemorragia bat zela eta.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-035-A 17:45