Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-002

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1977-02-21
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Perpetua Saragüeta
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Animen haizea. Argiliak. Sorginak. Bozate (Arizkun). Hiru elizetako ogia. Ezkilak. Atarrabia. Ipuinak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:42
kontakizuna Animen haizea: Etxe batetik pasatzen zen bakoitzean, bertako alaba batek haize fuerte bat sumatzen zuen. Izututa, apaizari esan zion eta honek bertatik pasatzerakoan hau esateko erantzun: "onen partetik bada, mintzo zaitez eta bestela fundi zaitezela". Horrela egin eta baita haizeak erantzun ere. Bere ahizpa zela eta neurria eta pisua zuzen egiteko esan zion. Eta etxea denda ez bazen ere, saltzen zituzten patatak eta.
A02 00:01:42
00:03:50
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Beraiek etxean xaboitzen zuten arropa, baina askan garbitu behar zuten etxeetan ez baitzegoen urik. Joaten ziren aldioro iturriaren goi-eskuinaldean argi bat ikusten zuten. Esku itxi baten neurrikoa, dardarka ibiltzen zen. Behin berari ohean zegoela argia atera zitzaion. Apezak aurreko emakumeari esandakoa esan zuen eta ez du berriz ere ikusi. Gero entzun zuen karabineroetan Bizkarreta-Gerendiainen guardia zibil bat omen zegoela jendea lotsarazten zuena.
A03 00:03:50
00:05:25
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Noiznahi argi bat alde batetik bestera pasatzen zen. Bere anaiarena zen. Amonak kontatzen zuen bere anaia bat hogeita bost urterekin pilotan jolastera joan beharrean, elizara joan zela eta apaizari esan ziola aitortu nahi zuela ez zelako ongi sentitzen. Apaizak kasurik egin ez eta pilotan jolasten hasi eta bat-batean erori egin zen.
A04 00:05:25
00:06:37
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Beranduagoko historia bat: gizon bat hil zen eta Perpetuaren aitari bidera atera zitzaion ilundu ondoren baina honek hitz egin zion eta besteak ez zion kasurik egin. Bere aitak ezer esan gabe beste gizon bati ere agertu zitzaion.
A05 00:06:37
00:07:35
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Bere amona edozein momentutan deitzen zuen emakume batek kontatutakoak: haren senarra hil zenean kolpeak entzuten zituen. Haren arimari meza bat eman eta erabat bukatu zen.
A06 00:07:35
00:10:30
eguna: animen eguna, erlijioa, kontakizuna Arimen eguna: errotariari eramaten zitzaizkion kilo erdi eta laurdeneko opilak. Gero hauek haurrei ematen zizkieten eskolan. Gaueko mezan batzuk saiatzen ziren elizan lehenengo sartzen. Arratsaldeko bederatzietan izaten zuten dotrina. Berak hemezortzi urte izan arte, apaizari laguntzen zion dotrina irakasten. Kontakizuna: maindireak gainetik jarrita jendea izutzera atera ziren behin hiru anai-arrebak. Esaten zuten arimak otoitz eske ateratzen zirela gau hartan. Hilerrian argi desberdinak ikusten ziren. Baina berak ez du gauza horietan sinisten eta berak fosforoak zirela uste du.
A07 00:10:30
00:11:29
kontakizuna, sinesmenak Etxeetako hotsak: bere etxeko goreneko pisutik txanbil bat eskaileretan behera jaitsi zen eta bera gora joan zen nork bota ote zuen ikustera. Berak ez du sinisten gauza horietan, baina jendeak mezen bila zeuden zaratak eta hotsak egoten zirela esan ohi zuen.
A08 00:11:29
00:13:05
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Mezkiritzeko festetako hirugarren egunean, oraindik gaua ez zenean, bere etxetik hurbil argi handi bat zegoen airean. Afaltzen ari ziren eta denak atera ziren ikustera. Ez daki zer zen hura.
A09 00:13:05
00:14:38
erlijioa, kontakizuna, sorginkeria Arrosakoa: bere bi aitonak kutxetagileak ziren. Neguan menditik kanpora joaten ziren herriren batera. Behin esan zuen bere aitona batek, zortzi egun lehenago Arrosako apaizak sermoia sorginen aurka egin zuela.
A10 00:14:38
00:15:42
kontakizuna, sorginkeria Arrosan ere, ardi baten gainean hiena bat harrapatu zuen artzainak eta aizkora batekin hanka bat moztu zion. Hurrengo egunean, etxekoandre bat gaizki zegoela esaten zuten eta azkenean besoa moztuta atera zen.
A11 00:15:42
00:19:45
kontakizuna, sorginkeria (Gaztelaniaz) Gailego batena: Nafarroa eta Aragoi artean dagoen etxe batean, gauean ohea eskatu eta ezetza jaso zuen. Azkenik, erregututa, sukaldean lo egiten utzi zioten. Afaria eman zioten eta joan ziren. Gero berak andreari entzun zion alabari esaten begiratzeko ea lo zegoen. Dena kenduko ote zioten edo, beldurrez zegoen. Izutu egin zen eta lo zegoelako itxura egin zuen. Orduan ama eta alabak gerriraino arropa kendu, adreilu baten azpitik lapiko bat atera eta han zuten ukendu bat jarri zuten gorputzean. Esan zuten: "Por encima de matas y arbustos al campo mar te vaya a parar" (Sasi guztien gainetik zelai itsasora joan zatzaizula) eta tximiniatik desagertu ziren. Zein adreilu zen ikusi zuen eta berak berdin egitea erabaki zuen egia ote zen jakiteko. Bere gorputza eserleku batera lotu zuen eta gero, ukendua jarri eta hitz haiek esan zituen. Tximiniatik sartu zen, baina eserlekuak ez zion joaten uzten. Zapi batekin ukendua garbitu eta azkenean lurrera erori zen. Ahalik eta azkarren alde egin zuen etxe hartatik.
A12 00:19:45
00:20:40
sorginkeria Bere amak esaten ziena.
A13 00:20:40
00:22:27
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Amonaren ahizpari gertatutakoa: senarra oleazioa hartu gabe hil zen ez zuelako nahi. Bera oso gaizki gelditu zen eta Ameriketara joan zen. Bueltatzerakoan kontatu zuen Ameriketan egon zen lehenengo gaueko gertaera. Loak ezin hartu zegoen eta gelan norbait zegoela sumatu zuen. Eskuaz aurpegia ukitu zion bere senarra zenak egin ohi zuen bezala eta honek eskua hartu zion. Epel zegoenez infernuan ez zegoela daki.
A14 00:22:27
00:25:00
kontakizuna, sorginkeria Trinitate egunean, Bestaberri egunaren bezperan, bere amonaren ahizpa hilik egongo balitz bezala erori zen eta hiru egunetan hitzik egin gabe egon ere. Hirugarren egunean beste emakume bat joan zen bera ikustera eta gaixoak bat-batean esan zuen: "Atera ezazue andre hau etxe honetatik! Sorgina!" Etxetik kolpeka atera zuten.
A15 00:25:00
00:26:00
sorginak Sorginek begiak desberdinak dituzte.
A16 00:26:00
00:28:00
kontakizuna, sorginkeria Mezkirizko familia batean jaio berri ziren sei haur hil ziren. Eta Perpetuaren amonak, emagin bezala ibiltzen zenak, esan zion emakumeari aurrerantzean haurrak Trinitateko elizan bataiatzeko eta ez zirela hilko.
A17 00:28:00
00:31:28
jaiotzak, sinesmenak Bere amona emagin bezala ibiltzen zen. Haurrak izan aurretik, emakumeak lanean aritzen ziren azken momentura arte. Sinismen bat: Gauerdian sortzen bazen, armaz hilko zela esaten zuten. Bere anaiaren kasua horrelakoa izan zen. Bere ahizpa bat jaio eta segituan oilarrak abestu zuen gaueko bederatzitan.
A18 00:31:28
00:32:50
esaera zaharrak Erratzun bizpahiru hilabetetan egon zen laguntzen. Bozaten "Boneta klase hortan´zu Jaune" esaten ziotenean norbaiti, jenio txarrean zegoela esan nahi zuen.
A19 00:32:50
00:33:43
sorginkeria Sorginei buruz ari zirela, andre baten aitari gertatutakoa: antxume bat nahasturik ikusi zuen gizonak eta bere soinean eseri zuen. Orduan antxumeak esan zion: "Nauk alua!"
A20 00:33:43
00:37:18
agoteak, herria: Bozate Bozateko jendea oso ona zen baina fundamentu gutxikoa. "Jainkoarekin lamikatu gabeak"(pixka bat eskas utzi dituztela, esaten diete. Agoteak ote diren. Legenar zuten hamar pertsonetatik bederatzik ez zuten Jainkoaren grazia eman eta duela gutxi hil zen beste bat ere gaixotasun berdinagatik. Berak ez du ezagutu, baino agoteek elizan leku berezia zutela diote.
A21 00:37:18
00:40:20
sorginak, sorginkeria: begikoak Sorginek begikorik ez egiteko zer egin behar zen. Lixonxe lore asko erretzen zen: azienda eta jendea sendatzeko erabiltzen zen. Nonbait aizkora eta igitaiak leihoan jartzen zituzten sorginetaz babesteko. Sorginak ziren jakiteko seinaleak.
A22 00:40:20
00:47:20
medikuntza: erremedioak Erremedioak: erreumarentzat Iruretako emakume batek otoiz batzuk egiten zituen. Burdinazko giltzekin sendatzen zituzten mingainean ateratzen ziren pikorrak. Hitz motelka egiten zuenari frenulua kentzen zioten. Gero eramaten zuten ogi bedeinkatua hiru elizetara eta haurrari ematen zioten. Inork jakin gabe egiten ziren gauza hauek. Purgazio asko ateratzen ziren lekuan: oloa, erleen argizaria eta xaboia. Erreketak: Arrietako emakume baten erremedioa: harizko oihal batzuei barazki bat jartzen zitzaien. Ilea erortzen hasten denean alkohola beste zerbaitekin ematen zen.
A23 00:47:20
00:48:05
kontakizuna Urrezko hortzak zituen gizon bat hil zenean batzuk joan ziren hilerrira hortzak kentzera eta joan zirenerako ez zuen hortzik.
A24 00:48:05
00:50:23
ezkilak Kanpai-hotsen orduak: goizeko bost t´erdietan izango ziren, meza seietan zelako. Hiletarik ez bazen ez zegoen besterik eguerdira arte. Eguerdian berdin, hiru edo lau lehenengo eta gero hamabiren bat. Arratsaldean berdin. Bederatzietako mezarako, hiru aldiz hiru kolpe mantso-mantsoak. Festa bezperatan eta festetan ere. San Migel bezperan egun guztian egoten ziren ezkilak jotzen biharamunean San Migel zela jakinarazteko. Igandetan: goizean egunero bezala. Gero meza nagusia hamarretan izaten zen, baina orain eguerdian izaten da, apaiz bakarra dago eta hiru herrientzat.
A25 00:50:23
00:51:20
kontakizuna Juan de Atarrabiaren istorioa: asko ateratzen zen eta ama larritzen zen berandu heltzen zelako. Behin oso berandu iritsi zen eta amak non ibili ote zen galdetzean, Ibañetan elurra zegoela esan. Amak ez zuen sinisten bertan izugarrizko eguraldia baitzegoen. Eta Juanek egia bazen oilarrak berehala abestuko zuela esan zuen eta baita oilarrak abestu ere.
A26 00:51:20
00:52:20
kontakizuna Beste batean Aita Santua Deabruekin zegoela zekielako oso izutua zegoen. Aita Santua ikustera joan zen. Mahaia neurtzeko esan zion eta bertan zeuden bi deabruak desagertu egin ziren.
A27 00:52:20
00:53:03
kontakizuna Bere heriotza: Bere sakristauarekin zegoela buruan burdinazko zerbaitekin jo eta bertan hil egin zen, bestela ezin izango zela zerura joan esaten zuelako.
A28 00:53:03
00:54:05
kontakizuna, sinesmenak: Judu alderraia Judu noraezekoa: bere aita zena mendian egurretan ari zela berarengana hurbildu zitzaion eta ogia eskatu zion eta honek eman eta gelditzeko eskatu. Baina besteak ezin zuela esan eta joan egin zen.
A29 00:54:05
00:56:50
ipuina Txikiak zirenean kontatzen zieten ipuina: Anai-arreba batzuk ziren bere aita eta ugazamarekin bizi zirenak. Ugazama beraiez nekaturik, aitari esan zion hurrengo egunean mendira eraman eta bertan utzi behar zituela. Eztabaidan ari zirela haurrek entzun egin zuten eta mutila kalera irten eta harritxoak hartu zituen eta patrikan gorde. Hurrengo egunean aitarekin mendira joan ziren eta mutilak bidean zehar harritxoak botatzen zihoan. Horri esker etxera itzuli ziren. Berriz ere eraman zituen baina mutilak ez zuen harririk oraingoan. Nonbaiten izan zituzten eta handitu ziren. Mutila asko aberastu zen eta biak etxera bueltatu ziren. Dirua kendu nahi izan zieten baina ez zuten lortu. Haur haiek Maddi eta Antton zuten izena.
A30 00:56:50
00:57:40
ipuina Gosez zegoen erbiaren ipuina.
A31 00:57:40
01:02:45
ogibideak: idazlea Berak asko idazten zuen "La Voz de Navarra" izeneko egunkarian. Nola hasi zen hartan. Euskaraz eta erdaraz idazten zuen. Euskaraz, Baionako "Eskualduna" eta Donostiako "Argia"n. Bost urtetan aritu zen idazten, Gerra etorri arte. Garai hartako kontuak eta jendeak. Egia besterik ez zuen esaten, baina Mezkirizkoekin izan zuen istilu txiki bat, kanposantua zela eta.
A32 01:02:45
01:02:55
bertsoa Bertsoak ere egin zituen berarentzat eta eskatzen zuen guztiarentzat.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-002-A 63:19