Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-020

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Julian Arrese, Mari Carmen Arrese, Mariana Bidart
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:47
lana Behorrak eramaten ziren Frantziara, han martxotik sanferminak arte egoten ziren. Udan herriko mendian zeuden, eta larrazkenean eguraldi ona bazen berriro Frantziara. Akordio bat zegoen Frantziarekin. Emakumeak belar, gari eta egurraren bila joaten ziren mendira. Oraingoa ez da lana garai hartakoaren aldera. Iratin oihaneko lana egiten zen, arbolak bota, egurra egin eta arrastratu, gero kargatu edo uretara bota ugaldeak ekar zitzan. Almadien berri badute baina beraiek ez dituzte ikusi. Iratin gizonek egun osoa ugaldean ematen zuten zura mugitzen, toki askotan egurra ez zelako pasatzen. Oso arriskutsua zen, baina ez dute ezbeharren berri.
A02 00:05:48
00:08:15
euskara: galera Herrian zaharrak mintzatzen dira euskaraz, baina gazteek ez dakite. Euskara gaztetan irri egiten zietelako euskaraz mintzatzeagatik galdu da. Apaizak eta maistrak ere eragin zuten, batez ere maistrak ez zuen nahi ezta euskara entzun ere.
A03 00:08:16
00:10:45
sorginak Sorginak ateratzen zirela entzun dute. Antzinakoen gauza ziren. Gizonak ez du sinesten sorginik dagoenik, emakumeak bai eta ez.
A04 00:10:46
00:15:21
bizimodua Neguan metro bat elur zegoelarik aziendak etxeetan egoten ziren eta bertan zaintzen zituzten. Igande arratsaldeetan soinujolearekin dantzaldia egiten zuten ilun-ezkilak jo arte, orduan gurasoak bila etorri baino lehen lasterka joaten ziren etxera. Orain aldiz gazteak haiek etxeratzen ziren orduan ateratzen dira.
A05 00:15:22
00:21:06
denetarik Eskolako egungo kontuak. Behiak atera eta sartu. Ez dute Irati Irratia entzuten. Iñaki Camino aezkera aztertzen ari da.
A06 00:21:07
00:27:10
bizimodua, lana: baserriko lanak Gazteak lehen kanpora ateratzen ziren lan egitera, orain berriz, baserriko lanetara itzultzen ari dira. Bera bakarrik arduratzen da baserriaz. Asteburuetan nebak eta senarrak laguntzen diote. Zortzietan jaikitzen da, sua pizten du eta gosaria prestatu, behiei jaten eman eta alorrera eraman; artegia garbitzen du eta txekorrei eta txerriei jaten eman. Etxea garbitzen du, lixiba egin, arropa lisatu, erosketak, haurrak Garraldatik ekarri eta behiak sartu. Hamabietan edo ohera. Tresneria modernoa daukate baserriko lanak egiteko. Hogeitabi behi dauzkate eta gehiago nahi du, eta nabe bat eraiki. Semeek baserrian segitu nahi dute. Berari semeek kanpoan ikastea gustatuko litzaioke. Bera ile-apainketa ikasten hasi zen eta gustatzen zitzaion, baina aita gogor jarri zen etxean gera zedin.
A07 00:27:11
00:40:08
kontakizuna Hiztunaren anaiak abioneta bat egin zuen. Soldaduska hegazkinerian, Madrilen, egin zuen. Itzulitakoan abioneta bat egitea bururatu zitzaion, eta aldizkarietan ikusi zuen modeloa. Denek irri egin zioten asmoa agertu zielarik, ez zuen ikasketarik, aldizkarietan ikusi zuen nola egin.
A08 00:40:09
00:46:54
Elikadura: Bazkaria Euskadi Irratiko programazio arrunta, loturarik gabeko zati ez osoak dira: Solasaldi politikoa, kirolak...
B01 00:00:00
00:36:01
denetarik Irati Irratiko ohiko programazioa: haur bat kantatzen; legatza labean egiteko errezeta; mazapana egiteko errezeta. Itoizko urtegiaren kontrako ekitaldiak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-020-A 46:53
IR-020-B 36:00