Euskalkiak

Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera:  Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.

  • Egungo sailkapena
  • Tradiziozko sailkapena

Erdialdekoa

Kokapena

Koldo Zuazok bi ezaugarri nabarmendu ditu euskalki honetan: bereizgarri gutxiko euskalkia izatea eta berdintasun txikikoa izatea. Euskararen eremuko erdigunean dagoenez ez dauka ez arkaismorik, ez aipatzeko beste ezaugarririk. Aldiz, erdialdeko euskalki hau ulerterrazena suertatzen da edozein euskalkitako hiztunentzat eta horregatik dugu erdialdeko euskalkia euskara batuaren oinarria.

Hiru azpieuskalki nagusi antzematen dira: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa, azken hau erdialdeko eta nafarreraren arteko trantsizioa. Gainera trantsiziozko eremu bat bereizten da sartaldeko eta erdiguneko azpieuskalkien artean.

Nafarroan ipar mendebaldeko hainbat ibar eta herritan hitz egiten da. Erdiguneko azpieuskalkia dugu Areso, Araitz, Betelu eta Larraungo herri batzuetan eta sortaldekoa edo trantsiziozkoa Larraungo gainerako herrietan, Aranon, Leitzan, Ezkurran, Eratsunen, Basaburuan eta Imotzen (Muskitzen izan ezik).

Ezaugarri nagusiak

Gorago esan denez bereizgarri gutxiko euskalkia dugu hau —eta dituen gutxi horiek ez dira beti eremu guztian betetzen— eta euskalki bera tarteko eremu bat dela esan liteke. Hain zuzen ere ondoan dituen hiru euskalkien lotura egiten baitu: mendebalekoa, nafarra eta nafar-lapurtera.

1/ Galderetan al partikula erabiltzen da: etorriko al aiz ?

Adib.: Geio al da?

Ez al duk esan?

2/ Nabarmentzekoa da j- ahoskera jan, jakin, jo ... bezalako hitzetan. Dena den, Nafarroako Basaburuan y- ahoskatzen da.

Adib.: haiei jokatuko ziotela horrek

ta joan ginen harea t´ezkiñuzen [ genituen ] saldu

3/ * edun aditzaren orainaldiko —e— erroa erabiltzen da euskalkiaren eremu zabal batean (d et, dezu, degu ...), baina ez guztian, sortaldeko azpieuskalkian batez ere ikusten den bezala.

Adib.: nik diferentzia aundiz, zautzen det

4/ Aurreko ezaugarrian bezala izan aditzean ere —e— erabiltzen da ( zera, gera ...), baina ez hainbeste sortaldeko azpieuskalkian.

Adib.: zarrak zenbateño gauza gera

5/ Nijoa, dijoa.. . bezalako adizkiak oso zabalduak daude euskalki honetan.

6/ Erdiguneko azpieuskalkian batez ere NOR-NORK saileko adizkietan au > a egiten da: nak ‘nauk’, nazu ´nauzu´...

7/ Sartaldeko azpieuskalkian batez ere, baina baita sortaldeko batzuetan ere, NOR-NORI saileko adizkietan ai > a egiten da: zat ‘zait’, zazu ´zaizu´...

Adib.: ...sagarrak, oietatik ematen zazkie

8/ Berrikuntza bat da hitanoko adizkietako —txi— osagaia: nitxon ‘nion’, natxiok ‘nau’.

9/ Ahalera osatzeko honako egitura hau ezagutzen da: aditz nominalizatua + eduki/egon: ekartzia badakat ‘ekar dezaket’, ekartzia badago ‘ekar daiteke’...

10/ Hiztegiari dagokionez, euskalki honetakoak dira: arkakuso, apreta ‘espartina’, aurrena ‘lehena’, korrika , hots egin, lapurtu...

About The Author