Inaki Camino
IC-002c
- Izenburua:
- Grabazio data: 1982-20-08
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea: Iñaki Camino
- Gai nagusia:
- Gaiak: bizimodua, denetarik, esaera zaharrak, euskara: galera, fiestas, gaztaroa
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:02:57 |
esaera zaharrak | Ikertzaileak eta hiztunak zaraitzueraz idatzitako zenbait esaera zahar irakurtzen dute. Hiztunak ez ditu ezagutzen. |
A02 | 00:02:58 00:06:05 |
euskara: galera | Erronkarin ez du euskaraz hitz egin, Aezkoan bai baina gutxik hitz egiten dute. Ez du Aezkoako euskara ulertzen diferentea delako. Jaurrietan eta Otsagabian daude Zaraitzuko azken euskaldunak, baina oso gutxi dira. |
A03 | 00:06:06 00:07:55 |
fiestas | Gaztetan Itzaltzuko jaietara joaten zen, eta Ezkarozekoetara gutxitan. Orain gazteak herri guztietara joaten dira. Jende asko etortzen da uda igarotzera. Neguan ez dago deus ere. |
A04 | 00:07:56 00:15:20 |
bizimodua | Lehen gizonek laiatzen zuten egun bakoitzeko lau pezeta kobratzen zituzten. Gero brabana etorri zen eta geroago traktorea. Bera ez da laiekin ibili, baina senarra bai. Senarra paseatzen, dantzaldian eta elizan ezagutu zuen. Seme bat gelditu da etxean, besteek joan behar izan dute herrian bizimodurik ez zegoelako. Jaietan biltzen da familia. Neguan Iruñara joaten da. Lehen txerrikia jaten zuten. Herrian baziren hiru edo lau txerri-hiltzaile. Azaroan hiltzen zituzten txerriak. |
A05 | 00:15:21 00:22:36 |
denetarik | Muskildarako bidea. Aspaldian ez da joan oinez. Semeak noizean behin eramaten du kotxez. Malda hori oso gaiztoa da jende zaharrarentzat, oso pikoa baita. Ikertzailearen ibilbidea. Hiztuna beldur da ez ote dion norbaitek barre eginen grabaketan jasotakoari. |
A06 | 00:22:37 00:25:00 |
gaztaroa | Gaztea zenean astelehenetik larunbata arte bordan izaten zen behiak zaintzen. Gaztaroa bordan eman zuen oso pozik. |
A07 | 00:25:01 00:31:59 |
denetarik | Bidaia gutxi. Zura komunaletik eta oihan partikularretatik ateratzen da. Irati ibarraren komunala da. Herriko beste euskaldunak. Gaztaroan lan asko eta dibertsio gutxi. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
IC-002c-B | 32:05 |