Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-001a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1992-10-06
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Manuel Alzugaray
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Ikatza
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Oso ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:06:30
ogibideak: ikazkin (1.30")Gizona Lesakan jaio zen eta hogeita sei urtetan joan zen ikatz egitera Urepelera. Ezagunak zituen bertan eta goserik ez zutela pasatzen esan ziotenean bera ere ikatz egitera joan zen. Alemanak han zirela, ehun ari ziren berarekin lanean. Baigorriko Bidartentzat egiten zuten lan denek. Bera gazte zenean Lesakan ere egiten zen ikatza. Ez zuen inoiz pentsatu horretan aritzea, eta orain dolu da uzteaz.
A02 00:06:30
00:33:00
ikatza, txondorra Ikatz egiteko lehenengo egurra aurkitu eta prestatu egin behar da. Edozein egurrekin, haritz, gaztainondo edo pagoa egin daiteke baina gaztainondoarenarekin egindako suak gutxiago irauten du. Egur mota guztiak nahas daitezke. Neurri desberdinetan moztu behar dira egurrak. Erdian tximinia egiten da eta bertako egurrak mehea behar du izan erraz erretzeko. Gaineko egurrak geroz eta handiagoak izango dira, baina gain-gainekoak berriz meheak izango dira lurrez estali ahal izateko eta barrura ez sartzeko, sua motelduko bailukete. Egurra zaldi gurdiaz eramaten du. Gerra garaian bizkarrean eramaten zuten. Gaur egun ikatza labean egiten dute. Baina berak ez daki horrela egiten. Hobe da udan su ematea, neguan gauak luzeagoak baitira eta guztiz erre baitaiteke. Lurrean brasa egin eta palaz tximini zulotik behera botatzen da. Gero ura bota eta sua goraino igotzen da zulotik. Ikatza egosi egin behar da, ez erabat erre, errautsa besterik ez bailitzateke geldituko. Ikaztia (txondorra) bazkatu egiten dute egurra emanez eta lurrez tapatuz. (14.10")Ikaztian lanean ari da eta erakusten ari zaie. Zangoaz zapaltzen da gaineko lurra eta egon da erre denik ere. (18.00") Kazetaria aritu da Manuel laguntzen eta bere sentsazioa kontatzen du. (19.48") Burdinezko eskailera jartzen du gora igotzeko. Berak berrehun bat zaku ateratzeko txondorra egiten du berak eta horretarako hamabost bat egun hartuko ditu. Bero egiten badu hamalau egun eta euria eginez gero hamasei beharko ditu, inoiz itzali gabe. Dena egin arte ez da ikatza biltzen, azken momentuan ere oraindik sua gelditzen baita. Egun bat uzten zaio moteltzeko eta hurrengo egunean argitu baino lehen hasten dira jasotzen, ilunean sua non dagoen hobeki ikusten da eta. Itzaltzeko ura prest edukitzen dute badaezpada ere. Palaz errautsa botatzen diote sua hiltzeko. Ikatza biltzen hasten da. Burdinezko arraskiloaz bereizten dute ikatza. Poliki-poliki egiten dute, lurrez tapatuz sua har ez dezan. Txondorrak pare bat egun besterik ez badarama pizturik eta erauntsia gertatzen bada, lurra ken daiteke, baina bestela ez dago arazorik. Haizea okerrago da. Errautsa kentzen du etengabe eta horrela sua moteldu egiten da. Ikatza nahiko aguro hozten da lurraren gainean. Segituan has daiteke zakuak betetzen. Baina lehenengo egunean bosnaka uzten ditu metatuta etxetik kanpo, egurren batek su har baitezake gerora ere. Berak orain zakuak plastikozko poltsa batzuetan sartzen ditu, eta horiek hamahiru hamalau kilo dute, ez du pisatu beharrik. Hori gaztainondo egurra balitz, haritzak bi kilo gehiago hartuko lituzke. Orain galde egiten dion jendeari saltzen dio. Ez du luzez egingo.
A03 00:33:00
00:34:20
denetarik, ogibideak: ikazkina Ikazkintzan aritzeaz gain, segatzen ere aritu zen. Gero berriz hasi zen ikatz egiten. Txondor txiki bat egin zuen haurrei erakusteko.
A04 00:34:00
00:46:18
ogibideak: ikazkina Orbaitzetako olategia abestia. (38.25") Beharrik ez bazuen ere, eta nahiz eta diru aldetik laguntzen duen, benetan gustoko zuelako hasi zen berriz ere ikazkintzan. Egur biltzea erraz egiten du. Txondorra zaintzea da gehien kostatzen dena. Gauez joan behar da batez ere, luzea baita eta agian animaliren bat ingura daiteke eta zuloren bat egin. Dena erre daiteke. Gazte denboran ikatz egiten ari ziren lekuan txabolak egiten zituzten. Hurbil egon behar da. Orduko modu berean egiten du dena. Ikazkina izan zen gizon bati buruz. Hasieran berak lagundu egiten zuen, geroago hasi zen bera egosten. (44.50") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-001a-A 46:22