Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-005a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1978-12-18
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Perpetua Saragüeta. Gemma Urtasun.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Herri sendagintza. Zugarramurdi (Nafarroa). Otoitzak. Haur lokartzekoak. Antton eta Maria. Gemma kantuz. San Juan, haritza.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:15:25
herri sendagintza, medikuntza: erremedioak, sendabelarrak Pikorrentzat: olio eta gantz edalontzi bana erromeroarekin frijituta. Hezurrentzat: hezurrak erre eta barautan errautsak hartu. Haginetako mina: intsusa erre. Begientzat kamomila. Zizare belarra edo "santonina" egosia zizareak dituzten haurrentzat. Belarrietako mina: baratxuri frijitua olioarekin. Tentsiorako mihura. Erreumarentzat: bederatzi egun jarraian baratxuriak jan, egunero kopurua handituz eta gero jaitsiz beste bederatzi egun. Baratxuriak gordinik eta barautan. Asun egosiak tentsiorako. Ez hartu asko, bapatean jaisten baita. Hezur edo nerbio hausturak: zainarte belarra txikituta eta gasa artean jarrita. Menta belarra kakarroarentzat. "Oskar belarra" pikorrentzat. "Andura" ziatikarentzat. Malba zuria katarro eta tentsioarentzat. Baita malba ere. "Morrina" (morroinera?) gripearentzat. Mingarratza gordinik sabelerako. "Txikuri belarra" gibelarentzat. Kolpeak, flemoi, hazizurrientzat...: ardo baso bat, olio eta irina goilarakada batekin eta "arruda"rekin. Kataplasma mina dagoen lekuan jarri. Ez jarri apendizean. Pomada: olioa, oilo gantza, aker gantza, pinu erretxina, argizaria buztin-ontzi batean, egurrezko goilara batez nahastu, beheko suan, ongi irakin. Odola garbitzeko, intsusa esnetan irakin. Katarroentzat esnea eztiarekin. Olio epela belarrientzat. Belar lodi txikitua belarrientzat, begetazioentzat. Zahi errea alkoholarekin buruko min eta hotzetarako. Oreztak kentzeko nakarrezko botoiak ur egosian. Erreumarentzat pinu eta ezpela egosiak. Erditu eta gero odolbilduak ateratzeko ogi erre handi bat, ardotan egosia, bi gasen artean jarri. Odoluzkientzat intsusi txikituaren isuria. Barrukoentzat olio epela sartu xiringa batez. Hesteentzat esnea sufrearekin. Erlakaiztenentzat gasa batean irakindako ura eta eztia. Erreumaren aurka arrain kataplasma. Astamenta buruko minarentzat. Belaun atzean jarri eta denbora gutxiz eduki. Arrautz txuringoa frijitua belar batekin sinusitisarentzat. Hamairu ordu eduki eta erabat desagertzen da sinusitisa. Sarnaren aurka, San Juan goizeko ihintza. Katarroentzat ardo egosia aranekin. Garatxoentzat piku esnea. Katarroentzat piku egosiak ezti eta esnearekin. Sabeleko minerako intxaur berdearen oskola anisarekin. Egosi baino lehen berrogei egunetan uretan eduki. Larruaren orbanetarako larrosa petaloak egositako ura. Patata zukua sabelarentzat. Nerbioentzat tila eta laranjondo-lorea. Ohera sartu baino lehen, txingar pixka bat eta bedeinkaturiko lore sorta bat jarri eta "gaiztoak kanpora, onak etxera" esaten zen. Buru, bular, eztarri eta besoetarako: Ura irakin, metalezko ontzi batera bota, orratzez jositako hiru lore sorta jarri, titare bat. Gaixoari gainetik manta bat jarri hozten utzi gabe. Asun egosien ura. Berdin berdin, patxaran adar edo enborra. Zorabioarentzat perrexil sorta bat eskutan eraman. Barize-ultzerentzat: oliba olioa, argizaria eta intsusa karraskatze frijitua. Itzeminentzat xaboi eta olioa. Bihurritzeentzat indarte belarra. Odola garbitzeko karraskila. Forunkuloentzat tipula beroa olioarekin. Sabeleko minarentzat mertxikondo hostoen infusioa. Begietako minentzat larrosa te infusioa. Haurren erredurentzat olio irabiaktua urarekin. Belar hazien lurrina katarroentzat. Esku zartatuentzat gantza. "Lioasirina" zartain batean berotu eta enplastua katarroentzat jarri. Handitasunentzat: tipula, kamomila, ogi apurrak frijitu eta bi trapuen artean, handitasunaren gainean jarri. Giltzurrunarentzat alpiste egosiaren ura. Txiza egiteko perrexil egosiaren ura.
A02 00:15:25
00:17:25
abestia, erlijioa: otoitza Erdarazko otoitzen abestiak.
A03 00:17:25
00:18:45
abestia Bera lokartzeko amak egin zuen abestia.
A04 00:18:45
00:19:58
abestia, jolasa Txikitako kantu-jokoak.
A05 00:19:58
00:20:55
abestia "Arri, arri mandoko" abestia. Haurrak garbitzeko abestia.
A06 00:20:55
00:26:30
abestia, bertsoa "Antton eta Mariaren bertso"ei buruz. (23.20") Lokartzeko aitak abesten zien abestia. Beste abestiak.
A07 00:26:30
00:29:30
kontakizuna Bazegoen herrian gaixotasunen bat zuen haur bat. Hura sendatzeko haurra haritzetik pasatu behar zen. Horretarako haritza arrailatu egin behar zen eta Perpetuaren aitak egin zuen. San Joan egunean eguzkia atera baino lehen egin behar zuten. Bi maingu behar zuten izan eta biek Juan izena zuten. Batak besteari ematen zion haurra arraialde batetik bestera horrela esanez "To Juan" -esaten zuen batak- "karrak Juan" -besteak- "Biba San Juan" -denek, hiru alditan egin zuten. Haurra sendatu egin zen eta orain sei haurren aita da.
A08 00:29:30
00:31:20
erlijioa: San Joan, kontakizuna Bera behin San Joan goizean biluzik ihintzean bueltaka ibili zen. Hori sarna zutenek egiten zuten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-005a-A 31:34