Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SD-004a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1981-12-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juli Arrola Uriarte, 63 urte. (Mendibil-Leioa). Gregorio Andonegi Lizarraga, 57 urte, (Etxarri-Larraun) Ilarregiko apaiza Eugenio Ulaiar, Lakuntzako apaiza. Demetrio Zelaia (Urdiain). Sebastian Flores (Lakuntza).
  • Ikertzailea: Josu Saénz de la Maza
  • Gai nagusia: Herri sendagintza.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:09:00
herri sendagintza, ogibideak: petrikiloa Apolonia Uriarte Arteagagoitia Kukularran bizi zen eta Mendibilera ezkondu zen. Jende asko joaten zen Apoloniaren erremedioen bila. Jendeari gertatutako zenbait gertaera. Oraindik badago Leioan herri sendagintza egiten duen jenderik.
A02 00:09:00
00:18:10
herri sendagintza, ogibideak: petrikiloa Gregoriok Uitziko Jose sendagilea ezagutu zuen. Hark ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere. Gerra aurreko urtean Valentziako alkatea joan zen. Hamar urteko semea zuen eta mutilak hanka bat bestea baino motzagoa zuen. Joserengana eraman zuten eta honek beti bezala, hura ez zela ezer esan zuen. Hark hanka motz hura bestearen neurrira luzatu zion. (12:40") Odoluzkiak sendatu zizkion Gregorioren osabari. Gizon berari Gerran eskumuturra minduta gelditu zitzaion eta berak sendatu zion. (14:55") Oiartzungo emakume bat oso gaixorik zegoen eta medikuek gauerdia baino lehen hilko zela esan zioten. Josek sendatu zuen hura ere.
A03 00:18:10
00:25:05
herri sendagintza, ogibideak: petrikiloa, hezur konpontzailea Ilarregin bazegoen beste emakume sendagile bat, Maria Ezkurra. Honek hezurrak konpontzen zituen. Gaztetan Ameriketara joan omen zen eta hango kurandero baten neskame egon zen. Nagusia falta zen egun batean gaixo bat joan zen eta neskari berak zekiena egiteko esan zion. Senarrarekin etorri zen eta hemen hasi zen bera. Jendea berarengana joaten zen. Medikuek juiziora eraman zuten baina medikuek jarritako azterketa gainditu eta beraz, epaiketa eta lanean aritzeko baimena ere irabazi zituen. José Castillo apaizari besoa gaizki sendatu zioten eta Ilarregiko petrikiloak ongi konpondu zion.
A04 00:25:05
00:27:30
gaixotasuna: kalitxak, herri sendagintza Ziordian bada gizon bat kalitxak sendatzen dituena. Madrilgo bi emakumek kontatu zioten Demetriori gizon hark esan ziena: zer egin behar zuen beraiei kalitxak kentzeko. Basora joango zen eta zerbait egingo luke. Arruazun norberak bere kalitxa guztiak kontatu eta beste norbaiti esaten diote. Basora joaten dira orbeletik hosto bat hartu. Herrira itzuli eta beste mendi batera joaten dira. Hostoa hango harri baten azpian utzi eta hura usteltzen den eran kalitxak joaten direla esaten dute.
A05 00:27:30
00:32:57
herri sendagintza, ogibideak: petrikiloa Lakuntzan zegoen emagina Elvira zen, emaginen etxekoa. Ligamentu arazoak sendatzen zituen. Ixuri bat, olio antzeko zerbait, eta behatzak erabiliaz bakarrik sendatzen zuen. Bazen beste emakume bat Lakuntzan ere, zenbait gaitz sendatzen zituena, baina honek enplastuekin egiten zuen: flemoiak, eztarriko minak... Sebastianek infekzioa izan zuen eta medikuak emandako pirulek ez zioten hobekuntzarik ekarri. Lagun batek urkia eman zion, egunean birritan infusioan hartzeko.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SD-004a-A 33:58