Orreaga Ibarra
N-001
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Balen Encaje
- Ikertzailea: Maitane Encaje Sanz
- Gai nagusia: Hizketa librea: familia, garai bateko bizimodua, jaia, lana; euskararen gainbehera, Eguberriak, Aste Santua, etxabereak.
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:04:53 |
bizimodua | Bere izena eta nongoa den. Laborantza eta abelzaintzatik bizi ziren. Txikia zenean eskolatik ateratzean frontoira joaten ziren puntuan jolastera. Mutikoekin lehia zuten nork hartu lehenbizi frontoia, eta beti neskek irabazten zuten. Gero etxean laguntzen zuten eta arrosariora joaten ziren. Handik jolastera ateratzen ziren, eta gero afaltzera etxera. Handituz joan heinean alorretara laguntzera edo aziendak zaintzera eramaten zituzten. Igandean mezatara joaten ziren eta arratsaldean errepidetik paseoa egiten zuten. |
A02 | 00:04:54 00:06:15 |
euskara: galera | Eskolan beti erdaraz egiten zuten, eta karrikan ere bai. Txikia zelarik herrian zeuden militarrek ez zuten euskara ezta entzun ere nahi. Horregatik karrikan euskaraz egiteko ohitura galdu zen, baina etxean beti euskaraz egiten zuten. |
A04 | 00:07:06 00:09:16 |
Eguberriak | Gabon gauean goiz afaltzen zuten. Afalondoan dantzaldia izaten zen gau erdiko mezara arte. Meza bukatu eta gero koadrilaka txokolatada egiten zuten. Eguberri eguneko goizean mutilek erronda egiten zuten eta soinuekin Eguberri eguneko mezara joaten ziren. Arratsaldean ere dantzaldia izaten zen. |
A05 | 00:09:17 00:10:56 |
erlijioa: Aste Santua | Txikia zelarik Aste Santuan karrakekin etxez etxe joaten ziren iskilinben bila elizan monumentua egiteko. Eliza-funtzioa bukatutakoan karrikara ateratzen ziren jolastera. Handitu zirelarik elizan beilatzen gelditzen ziren. |
A06 | 00:10:57 00:16:27 |
kontakizuna | Neguan bordetan zeuden aziendeei jaten ematea zaila zen elurrarengatik. Animaliak beti gustatu zaizkio asko, baina handiak ez hainbeste. Arrosariora joaten zelarik etxeko axuriak, antxumeak eta txakurtxoak jarraitzen zioten. Behin batean etxean txerri bat izan zuten eta berak ematen zion jaten. Hil behar zuten egunean txerriak ez zuen atera nahi eta hari deitu zioten txerria aterarazteko. Hiztuna sartu zen eta "zatoz, zatoz" bozari jarraiki atera zen txerria. Atera zenean, kanpoan zain zeuden gizonek harrapatu zuten eta hil. Oraindik ez du pena hura kendu. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
N-001-A | 16:28 |