Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera: Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.
Aezkera
Aezkoako ibarrean mintzatzen den euskara da. Bonaparte printzeak bere sailkapenean mendebaldeko behe nafarreratzat jotzen du Aezkoako euskara. Baina ezin uka oso nortasun berezia duela eta agian beregaingo euskalkitzat jo daitekeela. Horrela egiten da Orotariko Euskal Hiztegian,eta baita hemen ere.
Berriki egindako doktoretza tesi batek, Iñaki Kaminorenak, xehero ikertu du aezkera.
Euskalki hau itzali hurren dago, nahiz eta zaraitzuera baino biziago dagoen. Oraindik badira euskalki honetako hiztun franko, baina salbuespenez ez bada, transmisio naturala etenda dago.
Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain, aezkera honako ezaugarrietan aldentzen da batueratik:
Morfologia (aditza,izena)/Fonetika/Lexikoa/Sintaxia
MORFOLOGIA
Aditza
1- Hegoaldeko goi nafarreran bezala, lehenaldiko adizkietan -n falta da:
Eguberriak izaten zire puskan pobreago
Pasten ginuze esto... igual orei bezein alegre edo...
horrek bazazki eta kantu pollitak
bida, eta oino eta memoria ona zauke ta kantatze zitue
Baina bakanka bada ere, - n dun formak ere aditzen dira batzutan:
gauren klasera, pasten ginuzen
2- N or-nori-nork saila egiteko - erau - erroa erabiltzen da (eskuarki - au - laburtua), Iparraldeko euskaran bezala:
erraten beitaeu (< dauegu ) bordak
Hirugarren pertsonetan, ordea, - ako - ( dakot ) gisako adizkiak erabiltzen dira, zaraitzueran eta hegoaldeko goi nafarreraren parte batean (Mezkiritz) bezala.
3- - a - agertzen da adizki sintetikoen lehenaldian: nakien, zakien, zabilen... etb, (batua neukan, zebilen ... etb.):

Baina cf. zego , - e -rekin, Zaraitzun bezala:
ta zeo einik, ona, elizatotto bat, einik zeo
4- Ditut, dituzu eta antzeko adizkietan hasierako silaba galdu da (aferesia), hegoaldeko goi nafarrera eta iparreko goi nafarrera gehienean bezala: tut, tuzu etb.
5- Nor-nork sailaren orainaldiko bigarren pertsona pluralak - zie hartzen du (batua - zue ), hegoaldeko goi nafarreran eta iparreko goi nafarreraren parte batean bezala.
6- - n bukaera duten aditzetan ( edan, egon, izan etb), geroaldiko formak - en hartzen du, eskuarki - ain ebakia:
nik izain nitue nik hamasei urte?
Izein du, pues, hogei urte edo gala
7- Hegoaldeko goi nafarreran eta iparreko goi nafarreran bezala, eta Erronkarin eta Zaraitzun ez bezala, nitze (n) erabiltzen da Aezkoan, - n - gabe (batua nintzen ):
8- Hegoaldeko goi nafarreran bezala, euskalki honetan normal erabiltzen dira - rik erantsitako partizipioak, iparreko goi nafarreran bakan baizik edo batere erabiltzen ez direnak (Sakanan ezik):
baia goixtar buelta eginik gandik oines

hotzak izoztuik elurrean gor egoten zire
Inoizka, ordea, - ta ( iganta ) gisako formak ere aditzen dira, gipuzkeran eta iparreko goi nafarreran erabiltzen direnen modukoak. ta hori bere hartantxe mantentzen da - n ren ondotik ere (cf. gip. - da ).
9- Aurreko ezaugarri sistematiko xamarrez gain, esan gabe doa euskalki honetan estandarraz kanpoko makina bat adizki aditzen direla. Batuazko bertsioak argitzen du kasuan kasuko baliokidea zein den:
gauren klasera, pasten ginuzen [ =genituen ]
ezbaiginue [ =genuen ] ezaundu guk
Ferietra ere behin, behin egon niz [ =naiz ] Otsagin
guzioak gala gindailtze [= genbiltzan ]
ta beti gindaude [ =geunden ], pues, aziendekin
IZENA
10- Aezkoan, hegoaldeko goi nafarreran bezala, ongi bereizten dira nor eta nork pluralean ere (- ak eta - ek) :
ya etxean oreikoek, telebisionea
11- Instrumentala beti -s da:
baia goixtar buelta eginik gandik oines
12- Genitibo singularraren kontrakzio ohikoa - ain da:
eta dientistaingana, haginein atratzera
13- Zenbakietan - tan erako formak erabiltzen dira: hirutan hogei , lautan hogei (="hirurogei," laurogei):
14- N ondik kasua mugagabe eta pluralean egiteko, - tarik erabiltzen da (eskuarki - taik laburtua) :
baia ardoa eta likore ta hoeteik
15- - arendako erabiltzen da eta ez - arentzat.
16- Erdarazko -ó n bukaerari bere hartan eusten zaio maileguetan (batuaz eskuarki - oi ): pantalona, perdigona, kamiona, botona, xabona :
eta kamion gartan itzuli gine guziak
Baina mailegu zaharrenetan aezkerak (eta hegoaldeko goi nafarreraren parte batek), - io moldaera bat ageri du, - oi tik eratorria ( montio < montoi < montón ):
montioan ler fan baigine koadrilla
Cf. hegoaldeko goi nafarreran arratio ( 17- Erdarazko - ion bukaera moldatzeko bi modu nagusiak aditzen dira Aezkoan (- zio eta - zione ):
ezta familietan galako, galako unioneik nola len ya etxean oreikoek, telebisionea Baina cf.:
eta xateko tenorean ere ezta komunikazio 18- Erakusleek hasierako g- bat ageri dute, hegoaldeko goi nafarrera historikoaren parte batean bezala (Erronkarin eta Zaraitzun, berriz, k -): gau, gori, gor etb. :
hotzak izoztuik elurrean gor egoten zire ezta familietan galako, galako unioneik nola len konserbatzen da gura gala-gala eta kamion gartan itzuli gine guziak orei atratzen dira geendik berant etxetik baia goixtar buelta eginik gandik oines gartik bada ezautzen nitue tienda gaek eta gaetan erosten nue zerbeit ekartzeko Baina bakanka bada ere, 0- formak ere aditzen dira batzutan, agian kanpoko hizkeren eraginagatik edo mintzakidearen euskarara moldatu nahiagatik:
baia ardoa eta likore ta hoeteik hor libro hortan eta daon tia horrek 19- Euskalki honek, zaraitzuerak bezala, libre du sintagma mugagabeak egitea euskalki gehienetan debeku litzatekeen kasuetan ere:
Eguberriak izaten zire puskan pobreago feria gartan ze behi ta ardi ere bai atratzen ze ardi ta ahuntz eta behi 20- Ene posesibo zaharra usadio normalean dago, penintsulako euskalki gehienetan bere jatorrizko funtziotik lekutua badago ere:
Ene tio batek ze harek zazki guziak ene tio batek ene barrideko emazteki bat franko zarra 21- Izenorde intentsiboak ekialde eitekoak dira: guhaur, nihaur, etb.
FONETIKA
22- Hegoaldeko goi nafarreran eta zaraitzueran bezala, i bokalaren ondotik ez da n-ren asimilazio bustidurarik gertatzen:
kantuak eta euskaras Amaberkina hari ta zeo einik, ona, elizatotto bat, einik zeo Baina aezkeran i bokalerdiaren ondotik ere ez (bai, berriz hegoaldeko goi nafarreran eta zaraitzueran):
bida, eta oino eta memoria ona zauke ta kantatze zitue baia goixtar buelta eginik gandik oines 23- Ez t ez l ez dira i ondotik bustitzen:
Sabaikariak txikigarrietan, hitz adierazkorretan eta mailegu berrienetan baizik ez dira aurkitzen:
horrek bazazki eta kantu pollitak ta zeo einik, ona, elizatotto bat, einik zeo montioan ler fan baigine koadrilla 24- Deklinabidean, - ea ( etxea ) eta - oa ( ardoa ) ez dira - ia , - ua ebakitzen (bai, berriz, zaraitzueran):
Eguberriak izaten zire puskan pobreago hotzak izoztuik elurrean gor egoten zire ya etxean oreikoek, telebisionea eta xateko tenorean ere ezta komunikazio baia ardoa eta likore ta hoeteik Ni akordatzen niz larrazkenekoa... gero primadakoan ni ez niz egon Beti izan da herria abratsagoa 25- Zaraitzueran bezala, ez dago bokal harmoniarik ( dirua>dirue, ogia>ogie ) (bai, berriz, hegoaldeko goi nafarreran):
baia ardoa eta likore ta hoeteik Beti izan da herria abratsagoa kantuak eta euskaras Amaberkina hari 26- Ai diptongoa ei bihurtu da askotan:
eta klaro orei duela berrogei urte Pasten ginuze esto... igual orei bezein alegre edo... pues beti zerbeit erosten nue gaetan baia ardoa eta likore ta hoeteik Eguberrietako Amabirjinein zerak baia utzi zire eta dientistaingana, haginein atratzera Izein du, pues, hogei urte edo gala Baina ez beti:
baia ardoa eta likore ta hoeteik nik izain nitue nik hamasei urte? Ageri denez, baia `baina´, bait- eta bai hitzetan maizenik eutsi egiten zaio jatorrizko diptongoari.
27- Oso maiz gertatu da hitz barrengo bokal bat galtzea (sinkopa), baina ez zaraitzueran bezain maiz, halare:
*Hitz solteetan: Libro, atra, abrats, abre... etb:
orei atratzen dira geendik berant etxetik eta dientistaingana, haginein atratzera Beti izan da herria abratsagoa hor libro hortan eta daon tia horrek *Deklinabidean nora kasuan (- tara, -tera > - tra ):
Ferietra ere behin, behin egon niz Otsagin edo oihan batra iorri ta egoteko Baina zaraitzueran ez bezala, - turik ez da sinkopatzen:
hotzak izoztuik elurrean gor egoten zire 28- Joera dago yod bokal artean galtzeko; badirudi erakusleetan konplitu dela gehienik prozesu hau:
baia ardoa eta likore ta hoeteik gartik bada ezautzen nitue tienda gaek eta gaetan erosten nue zerbeit ekartzeko 29- Zaraitzueran eta hegoaldeko goi nafarreran bezala bait + laguntzailea lotzeko arau fonologikoak diferentexko ari dira: baiginen, baizen, baigara, baina beti baita :
montioan ler fan baigine koadrilla Baina cf. baitago, batuaz bezala:
30- joan, jarri, jende eta antzeko hitzetan, aezkerak, zaraitzuerak eta Erronkarierak bezala (eta bai hegoaldeko goi nafarrera historikoaren parte batek ere), x- du hasierako soinua:
eta xateko tenorean ere ezta komunikazio Baina j- ere aditzen da inoizka, agian kanpoko eraginagatik edo mintzakidearen euskarara moldatu nahiagatik:
Eguberrietako Amabirjinein zerak baia utzi zire Birjina hitzerako, cf. Amaberkina ere, beste euskalki bateko j-dun forma baten moldaera lokala baita.:
kantuak eta euskaras Amaberkina hari LEXIKOA
31- Hitz gutxi aurkitzen dira corpusean Aezkoan baizik erabiltzen ez direnak, baina bai franko, berriz, maizenik Ekialdeko Nafarroan aditzen direnak (hau da: hegoaldeko goi nafarreran, eta Pirinioko hizkeretan): puskan konparatiboetan (zaraitzueran eta hegoaldeko goi nafarreran bezala), baia `baina´, fan `joan´, ior `inor´ (hiru aldakiok zaraitzueran ere erabiltzen dira eta bai, harrigarria bada ere, Sakanan ere), yago `gehiago´, zaraitzueran eta hegoaldeko goi nafarreran bezala, altzin `aurre, aitzin´, zaraitzueran eta hegoaldeko goi nafarreran bezala, ler `asko, anitz´ (agian hitz hau Aezkoan baizik ez), ugalde `ibai´, eremu honetan guztian, estalgunean `izkutuan´, gaztezutu `gaztezaro´, ezaundu ` ezagutu ´ (zaraitzueran bezala), larrazken `udazken ´, eremu honetan guztian:
baia ardoa eta likore ta hoeteik montioan ler fan baigine koadrilla Ni akordatzen niz larrazkenekoa... 32- beste hitz batzuk besterik gabe ekialdekoak dira (Iparradeko euskalkietan ere erabiliak): oino `oraindik, biziki `oso´, bertze `beste´, artio `arte ´, igorri `bidali´, barride `auzo´, bortz `cinco´, berant `tarde´, emazteki `mujer´:
bida, eta oino eta memoria ona zauke ta kantatze zitue edo oihan batra iorri ta egoteko ene barrideko emazteki bat franko zarra orei atratzen dira geendik berant etxetik ene barrideko emazteki bat franko zarra SINTAXIA
33- Galdegilerik gabeko galderetan - a aditz atzizkia erabiltzen da.
34- Euskalki honetan - larik atzizkiak - nean lekutu du denbora funtzio guztietatik.
35- Arruntak dira, zaraitzueran eta Erronkarieran bezala, nola bidezko konparatiboak:
ezta familietan galako, galako unioneik nola len 36- Aezkerak zilegi du - te / tze- dun aditz izenen objetoa genitiboan jartzea: