Orreaga Ibarra
I-021
- Izenburua:
- Grabazio data: 1990-8-3
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea: Orreaga Ibarra
- Gai nagusia: A: hizketa librea (belar lanak, euskararen gainbehera, berorika, gazta). Galdeketa (lexikoa, sintaxia, aditza). B: hizketa librea (bizibideak), hizkeren arteko bereizketak. Galdeketa: lexikoa, aditza.
- Gaiak: denetarik, euskara: egoera, euskara: erabilera, euskara: euskalki desberdinak, euskara: galera, gramatika: aditzak, gramatika: lexikoa, gramatika: sintaxia, gramatika: tratamenduak, kontakizuna, nekazaritza: belarrak
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:05:35 |
euskara: euskalki desberdinak | Gizona artzain izan zen. Alkozko emakumea etxe batean egon zen eskolatik atera eta gero haurrak zaintzen eta etxeko lanak egiten Burutainen. Han dena erdaraz egiten zen. Beramendi eta Eratsungo beste batzuk ere badaude. (03.08") Euskararen desberdintasunak leku batetik bestera. |
A02 | 00:05:35 00:07:30 |
denetarik | Orain dauden etxeari eta Gerendiaini buruz aritzen dira: gustura daudela, herria gustatzen zaiela. Bertan daramatzaten urteak. |
A03 | 00:07:30 00:09:52 |
gramatika: lexikoa | Osaba, izeba, aitabitxi, enborra, galtzerdiak, zaldiaren buztana nola esaten duten galdetzen die. |
A04 | 00:09:52 00:11:20 |
euskara: galera | Mezkiritzera behi bat erostera joan ziren bi anaiak. (10.37") Mezkiritzen oso euskara gutxi egiten da. |
A05 | 00:11:20 00:25:07 |
gramatika: lexikoa | Aranak, zaindu, barre egin, irribarrea, sukaldea, lautada, txerritokia, erleak, erlauntza, ziztatu, makurtu, bildotsa, gose asko daukat, leiho asko, abereentzako makila, aurpegia, haizea, ipar haizea, hego haizea, zimiko, zaunka, txaketa, alderantziz, bekainak, bidali (haurrak eskolara), bero handia, kiskali, urdaia, lukainka, txistorra, terterra (txistorraren antzekoa, egosia jateko), koipea, bi lore, batetik bostera, bi lagun, eraztuna, azeria, sugea, sugandila. |
A06 | 00:25:07 00:31:47 |
gramatika: sintaxia | Eserita zegoen, hil zen, arteka hasi zen, gizon asko, gauza asko, jende asko, liburu hauek gureak dira, gizon hauek gazteak dira, nire amak txakur bat dauka, gauza horiek berriak dira, egur hauek, etxe hauek, gizon hauek zerbait egin dute, neska horiek, arropa horiek, nola du izena neska horrek?, nola zuen izena etxe hark?, nola du izena herri hark?, ikasten hasi naiz, puntua egiten hasi behar dut, festak hasi behar dutela esan didate, festetara joaten utzi digute, nahi dudana egiten utzi didate, hori egiten utzi behar diot, denak joan gara anaia txikia ez ezik, patata ez ezik dena jan dute. |
B01 | 00:00:00 00:03:20 |
gramatika: sintaxia | Grabaketak egin dizkien pertsonak esaten ditu. Bi erratz lortu ditugu, txaketa berria egin dut, gurdiaren gurpila nola esaten duten galdetzen die. |
B02 | 00:03:20 00:07:30 |
gramatika: lexikoa, nekazaritza: belarrak | Belarretan lan egiten zutenean, dena eskuz egin behar zuten. "Samatsa" (maindirerik gabeko gurdi karga) kargatzen zuten eta bestea maindireetan garraiatzen zen. Etxean sabaian gordetzen zuten. Sabaia eta zorua nola esaten duten. Patata, artoa, erremolatxa eta garia ere bazeuden. (06.27") Beste emakume berri baten sarrera, Etxarri-Aranazkoa hau. Bertako ezagunei buruz aritzen dira. |
B03 | 00:07:30 00:10:37 |
euskara: erabilera, kontakizuna | Beraien artean ez dute batere euskaraz egiten. Batzuei lotsa ematen omen die. Txikitan eskolara zihoazenean egiten zuten eta kastigatu egiten zituzten, erdaraz egin behar zutelako. Alkotzen erloju pisu bat ematen zieten eta klase ondoren gelditu behar zuten. Kontakizuna: behin euskaraz ez zekien neska bat gelditu zen pisuarekin klasea eta gero. |
B04 | 00:10:37 00:13:15 |
euskara: egoera | Sei anai-arreba ziren eta gurasoek euskaraz hobeki zekiten erdaraz baino. Bere anaia guztiei euskara erakutsi zieten, berari, ordea, gazteena izanik, erdara. Orduan jadanik irri egiten zietelako erdaldunek eta hiriburukoek euskaraz hitz egiten zutenei. Gero entzunez ikasi zuen. Herri batetik bestera desberdina zen egoera: Eltso-n erdaraz egiten zen dena ia. Eltzaburu eta Auzan dena euskaraz, Larraintzarren ordea, erdaraz. |
B05 | 00:13:15 00:16:48 |
gramatika: tratamenduak | Hiketan senide eta lagunei egiten zieten. Senarrari zuketa egiten zitzaion. Hiru kategoria zeuden: berorika, zuketa eta hiketa. Berorika apaizari, aita-amari, aiton-amonari, zaharragoei zuzentzeko tratamendua zen. Baztanen lehenago hasi ziren gurasoei zuketan hitz egiten. |
B06 | 00:16:48 00:28:19 |
gramatika: aditzak, gramatika: lexikoa, gramatika: sintaxia | Zenbait gauza nola esango lituzketen galdetzen die: Eskerrak orduan etorri zela, eskerrak lana aurkitu zuela, nik denbora dut nire senarrak egingo baitu dena etxean eta, bera abisatu ez izanagatik penaz geunden, egia esan izanagatik pozik zegoen, etxera bueltatu ez izanak penatu zion, hori egin zuelako penaturik zegoen, jaten eman ez zidatenez etxera joan nintzen, oso gutxi jaten duelako dago horren argala, ardiak falta zaizkio, jubilatzeko hiru urte falta zitzaizkion, haur txikia, sarraila, behiak ikustera joan naiz, ardo edatera joan zen, nahiz eta egunkaria ez irakurri denetaz enteratzen naiz, nahiz eta diru askorik ez duen pozik bizi da, nahiz eta ezer gutxi jaten duen oso lodi dago, guk egin dezakegu hori, zuei ardoa gustatzen zaizue, nire bilobek maite naute, hemen gaude, hauek dena dakite, dirua dute patrikan, ni gizona/emakumea naiz (hiketan), haiek doaz, nik dakart, nik daramat, ogia gustatzen zitzaidan, gu Ultzamakoak gara, ni etxera joan naiteke, hura etxera joan daiteke, haiek etxera joan daitezke, emadazu ogia, joan zaitezte kalera. |
B07 | 00:28:19 00:30:56 |
denetarik | Errokan ez dira inoiz aritu. Gazta egiten ordea, batzuek badakite. Gazta nola egin eta gatzagia hitza azaltzen dute. Tripotak hitzaren azalpena. Ardien tripekin egiten dira eta nola egin ere esaten dute. |
B08 | 00:30:56 00:31:46 |
gramatika: lexikoa | Ugazanai, ugazaita eta sehaska nola esaten duten galdetzen die. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
I-021-A | 31:50 | |
I-021-B | 31:51 |