Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-033a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1994-02-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Dominika Etcheverry (86urte)
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:05
Irratiko sintonia.
A02 00:01:06
00:01:26
aurkezpena Aurkezpena.
A03 00:01:27
00:01:32
Irratiko sintonia.
A04 00:01:33
00:13:31
buketa, Gerra, lana: emakumeen lana, ogibideak: sehi Non sortu, non bizi. Urepelen sortua, bederatzi haurride. Haurra zelarik neguan eskolara joaten zen, udan ez, lan egin behar baitzuen. Sei urtez joan zen eskolara, oinez joaten ziren, oren bat bide bazuten. Karrikan bazkaltzen zuten, kantinan. Gero etxeko lanetan aritzen zen, ardiak, ahuntzak bazituzten. Ttipia zelarik amari laguntzen zion etxeko lanetan, dena eskuz egiten zen. Aita gerran izan zen, eta bi gizon zaharrek laguntzen zuten kanpoko lanetan. Ama bakarrik gelditu zen hamalauko gerran bost haurrekin. Bigarren gerran bere lau anaiak eraman zituzten gerrara, hiru urte preso eta bi zerbitzuan egon ziren. Osorik itzuli ziren denak. Ez zen goxoa izan, gizon guztiak eraman zituzten, etxean ez zen sosik, ahal bezala egin behar ziren gauzak. Artoa eta ilarrak bazituzten, ogirik ez. Ogia beltza zen. Taloak egiten zituzten, arto irina baizik ez zen. Bigarren gerra heldu zenean, hemeretzi urte bazituen. Kanpoan ere lan egiten zuen, sehi izan zen zortzi urtez Bankan. Han gizonekin lanean zen, kanpoan. Buketa nola egiten zen.
A05 00:13:32
00:15:37
Irratiko sintonia.
A06 00:15:38
00:23:21
lana: emakumeen lana, lana: soldata, ogibideak: sehi Sehi izan zen, etxeko andereak haurrak bazituen, bazuen lana. Bera neskato izan zen etxalde hartan, baina mutilak ere baziren, zazpi, zahar eta gazte. Sos pixka bat irabazten zuen. Gero etxera itzuli zen, baina denetan ibili zen lanean gero ere: ostatuetan, etxeetan... Ostatuetan denetarik egiten zuen: zerbitzatu, sukaldatu... Ostatuetan janari arrunta ematen zen: salda, gaztanbera, axurkia. Ardoa ematen zuten edateko. Etxean ere lanean ari zen, artojorran eta guztietan. Mutilak gerran ziren. Oinez joaten zen, aski goiz abiatzen zen. Baigorrirat ezkondu zen. Mendian ibiltzen zen senarra, hor ezagutu zuen. Aski berandu ezkondu zen, gaztaroa alde batetik bestera lanean pasatu zuen.
A07 00:23:22
00:26:48
Irratiko sintonia.
A08 00:26:49
00:36:59
elikadura: tripa salda, elikadura: txerrikia Etxean ogia eta arnoa egiten zuten. Emazteek jatekoa prestatzen zuten. Tripa salda. Zerri kuzina. Lukainkak. Xingarra. Gibela zerria hil eta berehala jaten zen.
A09 00:37:00
00:39:41
Irratiko sintonia.
A10 00:39:42
00:46:18
azoka: Donibane Garazi, josi Josten pixka bat ikasi zuen. Eskuz josten zuen. Pantalonak petatxatzen zituzten, mihiseak ere bai, besterik ez zuen josten. Arropak Elizondon erosten zituzten gerra garaian. Baigorrira jin zelarik Donibane Garazin baziren maxinak. Baigorrin merkatua bazen, bera Donibane Garaziko merkatura joaten zen. Senarrak bertan animaliak saltzen zituen.
A11 00:46:19
00:47:18
Irratiko sintonia.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-033a-A 47:19