Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu
Arano
Herria | Euskalkiak | Mapak | Fitxategiak | ||
Arano | 167 |
Dokumentua | Mota | Bilduma | Gai nagusia | Izenburua | Berriemailea |
M2-010 | Audioa | Nafarroako Euskaldunen Mintzoak 2 | Gerra kontuak eta gerra ondorengo bizimodua. | Emakume batek parte hartzen du azken minutuetan. | |
PP-001 | Audioa | Patziku Perurena | Larrean borda. Maiseneko borda. Maierteko borda. Plazako borda. Taeseneko borda. Maertzeneko borda. (Marigortzine, Ariskun xistulari, bere aurretak?). Beltxako borda. Gure familiko kantuk. Xestu ttikia enan?. Aitagurea ez jakin. Arkupeko ibillerak?. | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihaterik, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-002 | Audioa | Patziku Perurena | Gaztarozko borda. Xauxar (Sarobexar). Arranbide. Aroda. Sagargazte. Ezkerran borda. Leontxoborda. Epiñar. Enazti. Deskarga. | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-003 | Audioa | Patziku Perurena | Maiertxene (Joxemari). Txatxune. Etxeberri. Aoño (Arranbide). Ruperton bertsok). Askatsu. Telleri (I. Xabala). Perraselay. Makila: Maila (deus ez). | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-004 | Audioa | Patziku Perurena | Artetxe. Gorozkene. Sunbillene (3). Millene. Martxa. Lutzene. Mitxelene. Estarta. Bordabai. Danbolin?. Martxaborda. Liztoni?. Larratxuri, kintxo?. Eskerran, Sagazte. Aola, Aoño.? | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-005 | Audioa | Patziku Perurena | Arregi. Bitxeri. Apezene. Olaso. Zapatari. Peritxo. Maetsi. Bizargorri. Antone. Seone. Etxen errepeasoa. Maila Bentaberri.Txitxereneko? borda. Apaurain (elizaz Aranoko)??? | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-006 | Audioa | Patziku Perurena | Xomorrok:armiarma, kirkir... Lamin kontuk: lamiotzin (top.). Illabetek, egunak... . Landarek: belar, gai, gaztañ, uritz... . Bertsok: Gaztaozko"Okilla"... . Hegaztile, haizeklasek, hillargia... . Gorputzeko atalak: begi, anka, epurdipa?. Diru klasek: sosak, erriala, pezta. Hitzak: Elizakok, azindai deitzekoak, aroz, so..., senideak, atea Jantzik: busara. | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-007 | Audioa | Patziku Perurena | 1-Eguberrik. 2. egunean Azeri Masa. Urtezarretan koplak. Erregetan: sagarrak mezara. 2-Karnabalak: Zaldun inautia. 3-Garizuma: Aste Santua, Korpus Eguna, Erraun Eguna, Azentsiyo, Kandelero, Pazko eguna. San Anton, Barbara, Blas, Gregorio, San Joanak, Lukas, Markos, San Roke. Pestak San Martinetan den: Soñipotxallek?, pilotarik, Arakaya, eztaillak, ofiziok. | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauteriak, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
PP-008 | Audioa | Patziku Perurena | Koldo Izagirre I.? | Legarreta jauna 1914ean Aranon jaio eta bertan bizi den aitona da. Joxemari Legarreta aitonari 1996-97an jasotakoez osatuak dira zinta guziak, etxez etxe galderak eginez, eta zenbait zintatan etnologiari buruzko gai jakinak jasotzen dira (Festak, Ihauterik, Eguberriak, pizti izenak, gorputzeko alderdienak, e.a.). | |
T-046 | Audioa | Toponimia | |||
T-047 | Audioa | Toponimia | |||
T-049 | Audioa | Toponimia | |||
LTZ-001 | Bideoa | Leitzaldea | Etxean 12 lagun bizi ziren. Amona, aitonaren bi anaia, aita eta ama, aitaren bi anaia eta haiek lau senide. Koadrila ederra biltzen zen su inguruan. | Familiaren aurkezpena eta etxeko giroa | Arano, 1945 |
LTZ-002 | Bideoa | Leitzaldea | Patata egosirik ez zen falta. Eguerdian potajea eta arratsean patata jaten zuten. Esnea taloarekin ere eguneroko jaten zuten. Goizean jeiki eta lehendabiziko gauza taloak egitea zen. | Eguneroko jana | Arano, 1945 |
LTZ-003 | Bideoa | Leitzaldea | Amak otoitz egiteko ohitura handia zeukan. Ganbaran lanean aritzen zirenean ama igotzen zen arrosarioa esatera. Otordu guztien aurretik “Aita Gurea” errezatzen zuen. Hala izaten zen etxe gehienetan. | Errezatzeko ohitura | Arano, 1945 |
LTZ-004 | Bideoa | Leitzaldea | “Talua jateko motel egun guzin lanien” Aranon dena maldak dira. Astoak eta behiak lanerako erabiltzen zituzten. Arto pila bat zegoen. Belarra segarekin ebakitzen zuten, iratzea igitaiarekin. Sorta bizkarren ekartzen zuten. Iratzea aziendaren azpitarako erabiltzen zen. | Soro lanak | Arano, 1945 |
LTZ-005 | Bideoa | Leitzaldea | Ardiekin zelaia garbitu eta goldeaz iraultzeko kastigua izaten zuten behiek golde lana egiten hasi bitartean. Behiak txiki-txikitatik ohitzen ziren sokatik helduta joaten. Behiak ezkertiak edo eskuinak izaten dira. | Golde lanetarako behiak | Arano, 1945 |
LTZ-006 | Bideoa | Leitzaldea | Mendiko simaurrak ekartzeko adibidez auzokoarekin elkartu eta asto txikian ekartzen zuten. | Elkarlana | Arano, 1945 |
LTZ-007 | Bideoa | Leitzaldea | Lehen ez zen deus ere erosten. Dena etxetik ateratzen zen. Aziendari ere etxekoa ematen zitzaion jateko. | Dena etxekoa | Arano, 1945 |
LTZ-008 | Bideoa | Leitzaldea | Lehen dena aprobetxatzen zen: arto tontorra, lastatxikia, iratze zimela, lizar hostoa. Lan guztia bizkarrez egiten zen. | Dena aprobetxatzea | Arano, 1945 |
LTZ-009 | Bideoa | Leitzaldea | Iratzea berde-berde dagoela abuztuan ebakitzen da, biharamunean kanpoan lehortzen utzi eta gero barruan sartzen da igitaiaz. Aziendaren tripak betetzeko balio zuen sikiera. | Iratzea | Arano, 1945 |
LTZ-010 | Bideoa | Leitzaldea | Sorta egiteko soka beharrean gaztaina ere erabiltzen zen, baina haiek haritzetik ateratako bihurra erabiltzen zuten. Bihurra elastikoa izan zedin haritzak leuna behar zuen . | Sorta egiteko bihurra | Arano, 1945 |
LTZ-011 | Bideoa | Leitzaldea | Aitak fabrikatik ekartzen zuen grasarekin isiltzen zituen gurdiak, bestela ikaragarrizko hotsak ateratzen zituzten. Arreotarako gurdiak zaratatsuak nahi izaten zuten. | Gurdi isilak eta kantariak | Arano, 1945 |
LTZ-012 | Bideoa | Leitzaldea | Etxean urtebetean hiru txerri hiltzea ezagutu du. Lehen txerriei jaten eman eta libre uzten zitzaien; udazkenean batez ere, gaztaina eta ezkur denboran. | Txerriak | Arano, 1945 |
LTZ-013 | Bideoa | Leitzaldea | Goizean txerria hil eta tripak ateratzen zizkioten. Aita fabrikara joaten zen lanera eta hura bueltatzen zenean zatitzen zuten txerria. Elurra bota zuenekoa. | Txerri hiltzea | Arano, 1945 |
LTZ-014 | Bideoa | Leitzaldea | Txerria hiltzen zenean jende asko biltzen zen baserritan. Txerri hiltzaileak eta txerria hiltzerakoan laguntzen zutenak, bai odolkiak egiten, bai garbitzen, bai txistorrak egiten, e.a. | Txerri hiltzaileak eta laguntzaileak | Arano, 1945 |
LTZ-015 | Bideoa | Leitzaldea | Orain txerriak eman dezakeen guztia aprobetxatzen bada ere lehen gehiago izaten zen. Lehen adibidez birikak jan egiten ziren, orain ez. Amaren laguntzaileak. | Txerria aprobetxatzea | Arano, 1945 |
LTZ-016 | Bideoa | Leitzaldea | Txerria hiltzerakoan auzo guztitara banatzen zuten txerrikia. Odolkiak, urdaia, saiheskia.. Azkenerako banatzekorik gabe gelditzen ziren. Apeza, maistra eta idazkaria izaten ziren puska jasotzen lehendabizikoak. | Txerrikiaren banaketa | Arano, 1945 |
LTZ-017 | Bideoa | Leitzaldea | Etxeko ura 7 urte zituela jarri zuten. Ura edateko etxetik behera aparte xamar joan beharra zuten, beheko iturrira. Hurbilago beste iturri bat zegoen baina oso motela zen eta ez zen nahikoa izaten. Udan eta neguan ekarri beharra. Ura ekartzeko modua. | Urik gabeko bizimodua | Arano, 1945 |
LTZ-018 | Bideoa | Leitzaldea | Zelaiaren azpian harriz egindako putzu bat zegoen arropa garbitzeko. Herrian beste labadero bat zegoen. | Arropa garbitzeko putzua | Arano, 1945 |
LTZ-019 | Bideoa | Leitzaldea | Artilearen kiloa 20 durotan saltzen zen duela 50 urte, orain oparitan ere ez du inork nahi. Arkumearen larruak 700 pezeta balio zituen orain 30 urte inguru, orain ez dauka baliorik. | Artilearen eta arkumearen larruaren balioen aldaketa | Arano, 1945 |
LTZ-020 | Bideoa | Leitzaldea | Artilea astoan eramaten zuten errekan garbitzera, behin garbituta maindire batean jartzen zuten astoak zikin ez zezan, poliki-poliki ekarri eta belar soroan zabaltzen zuten lehortzeko. Azkenik zakutan gordetzen zuten ahalik eta txukunen, etxerako edota saltzeko. | Artilearen garbiketa eta salmenta | Arano, 1945 |
LTZ-021 | Bideoa | Leitzaldea | Hainbat gizon hurbiltzen zen baserrira arkume larruaren bila. Arkume ilearen tratanteak. | Arkume larrua | Arano, 1945 |
LTZ-022 | Bideoa | Leitzaldea | Artilea garbituta nahikoa harrotuta gelditzen zen. Artilea oihalean sartu, hura josi eta ilea gehiegi ez mugitzeko bere amak zulo batzuk egiten zizkion jostorratzarekin. | Artilezko koltxoiak | Arano, 1945 |
LTZ-023 | Bideoa | Leitzaldea | Haiena zen etxearen jabegoa. Goizuetatik etorritako maizter batzuk egon ziren herrian, maizterrak maiz aldatzen ziren etxez. Herriaren gehiengoak bere etxea zeukan. | Jabeak eta maizterrak | Arano, 1945 |
LTZ-024 | Bideoa | Leitzaldea | Aranon 55-60 etxe inguru dago. 20-25 herrian bertan eta 45 bat baserri. Izenak: Benta Berri, Telleri, bi Askatxo, Aoñe, Aola, Piña, Deskarga, Apezene, e.a. | Aranoko etxe kopurua eta izenak | Arano, 1945 |
LTZ-025 | Bideoa | Leitzaldea | Aranon ez da behin ere medikurik izan. Inor gaizkitzekotan Goizuetatik ekarrarazten zuten medikua. Kasu larrienetan bakarrik deitzen zitzaion medikuari. Auzokideen edota familiaren artean moldatzen ziren. | Aranon medikurik ez | Arano, 1945 |
LTZ-026 | Bideoa | Leitzaldea | Herrian telefono publiko bakarra zegoen, bestela etxetan inork ez zeukan telefonorik. | Telefono publikoa | Arano, 1945 |
LTZ-027 | Bideoa | Leitzaldea | Egunez zikiroa maindire batean gordetzen zuten ilunpetan, gauez kanpora ateratzen zuten zintzilik. Hirugarren egunaz geroztik dena zartaritik pasatzen zuten. | Santiotako zikiroa | Arano, 1945 |
LTZ-028 | Bideoa | Leitzaldea | Goizean meza, gero kalejira, meza nagusia, ondoren pilota partidua eta soinua, orduan soinua asko estimatzen zen; urtean 4 aldiz besterik ez zen izaten eta. Dantza asko egiten zen. Dantza sueltoan bai, balsean dantzatzea bekatu zen. Biharamunerako apezak jakiten zuen zeinek dantzatu zuen eta zeinek ez. | Santioak, dantzaldiak eta apezaren jarrera | Arano, 1945 |
LTZ-029 | Bideoa | Leitzaldea | 5 taberna ezagutu ditu herrian, halere gehiago izan dira. Astez ez zen inor ibiliko baina jaietako mezaren ondoren jendea biltzen zen. Emakumeak korrika etxera eta gizonak tabernara. | Herriko tabernak | Arano, 1945 |
LTZ-030 | Bideoa | Leitzaldea | Goizean meza. Gazteak normalean goizeko mezatara joaten ziren, udaran 7tan eta neguan 8tan. Aiton-amonak berriz meza nagusira joaten ziren, 11ak aldera. Arratsaldeko 5etan arrosarioa zegoen urte osoan zehar. Jai berezitan prozesioak izaten ziren eta herria eta eliza jendez lepo betetzen ziren. | Jaietako mezak eta arrosarioak | Arano, 1945 |
LTZ-031 | Bideoa | Leitzaldea | Behin koxkortuta Rosariotik ateratzerakoan tabako paketea erosten zuten, gaseosa bat hartu... Aitonak musean aritzen ziren. Pilotarako zaletasun handia zegoen. Apustuak eta desafioak ere egiten ziren. | Igande arratsaldetako aisialdia | Arano, 1945 |
LTZ-032 | Bideoa | Leitzaldea | 12 urte zituela Don Jesús apezak sekulako belarrondoak eman zizkion neskatan egiteagatik. | Neskatan ezin egin... elizaren kontrola | Arano, 1945 |
LTZ-033 | Bideoa | Leitzaldea | Aranoko aiton asko aritu ziren zentraletan lanean. Zentral asko zeuden inguruan. Beste herri batzuk ez zuten halako aukerarik izan, baserriko gaien balioaren galera hasi zenean herriak hustu egin ziren. | Aranoko egoera ekonomikoa. Ekonomiaren sektoreen aldaketak. | Arano, 1945 |
LTZ-034 | Bideoa | Leitzaldea | Lehen etxe guztietan egoten zen neskazahar edo mutilzaharren bat. | Etxea eta familiako ezkongabeak | Arano, 1945 |
LTZ-035 | Bideoa | Leitzaldea | Zakurrek eta berak ere ijitoak sumatzen zituzten. Ijitoek oiloak lapurtzen zizkieten horregatik heldu zirela sumatzen zutenean etxeko oilo guztiak biltzen saiatzen ziren. Batzuk eltzeak konpontzen zituzten. | Ijitoak herrian | Arano, 1945 |
LTZ-036 | Bideoa | Leitzaldea | Kinkilleroak uhal batetik zintzilik eramaten zuen maleta dotorea. Bizarra egiteko xaboia, josteko zeuden orratz eta hari klase guztiak, txiskeroak eta denetatik saltzen zuen. | Kinkilleroak | Arano, 1945 |
LTZ-037 | Bideoa | Leitzaldea | Goizuetako Teresa difuntuarena ere ezagutu du herrian arropa saltzen. Honek buru gainean ekartzen zuen dena. Oiartzuar bat urte askotan etorri zen astoz bakailaoa saltzera. Haien ondoren Saldias eta Ezkurratik etortzen hasi ziren mandoarekin etxez etxe arropa saltzen. | Kaleko saltzaileak | Arano, 1945 |
LTZ-038 | Bideoa | Leitzaldea | Ahal zuenak diruarekin ordaintzen zuen. Eguneroko ogia adibidez egunero ordaindu beharrean libreta batean apuntatzen zen eta aziendaren bat saltzen zutenean dirua lortu eta orduan ordaintzen zuten libretako guztia. | Ordainketak | Arano, 1945 |
LTZ-039 | Bideoa | Leitzaldea | Makina bat asto lan egindakoak dira. Mendira joaten ziren bakoitzean egurra ekarri behar izaten zuten. | Eguneroko asto lanak | Arano, 1945 |
LTZ-040 | Bideoa | Leitzaldea | Bide luzea zegoen etxetik eskolara, eguraldi onarekin nonbait hor baina euria ari zuenean guardasolik ez eta Txumitxeneko Paula zenak hamaika aldiz utzi izan bazien ere hankak blai eginda iristen ziren. Eskola goiz eta arratsalde. | Eskolako bidea euritan | Arano, 1945 |
LTZ-041 | Bideoa | Leitzaldea | Ordutegia: 9:00etatik 12:30tara eta 15:00tatik 17:00etara. Eskola ez zitzaion gustatzen eta ez zuen gehiegi ikasi. Neska-mutilak, 7 eta 15 urte bitartekoak, denak elkarrekin zeuden gela batean. Ikasteko gogoa, letra onak eta txarrak... Eskolako materiala: pizarra, lapitza eta liburu bat izanen ziren; halere berak behintzat ez du sekula libururik eraman eskolara.. Maistrak luma erabiltzen zuen. | Eskola | Arano, 1945 |
LTZ-042 | Bideoa | Leitzaldea | Eskolan dena espainolez egiten zen. Maistra euskalduna izan arren espainolez mintzatzen zen. Maistrak “Cara al sol” kantarazten zien. | Eskola Frankismoaren garaian | Arano, 1945 |
LTZ-043 | Bideoa | Leitzaldea | Edozein aitzakia ona zen eskolara ez joateko. 13 urte inguru zituela hanka hautsi eta sendatu bitartean aitak Errenteriara bidali zuen izebaren etxera. Han ere gogo txarrez ikasten zuen. “Certificado de Estudios Primarios” atera beharra zela eta herriko gau eskolara joan ziren hainbat urtetan zehar. | Eskolara gogo txarrez. “Certificado de Estudios Primarios” | Arano, 1945 |
LTZ-044 | Bideoa | Leitzaldea | Lagunen arteko solasa euskaraz izaten zen, maistrarekin berriz erdaraz. Kalean eta etxean dena euskaraz. | Etxean eta kalean euskaraz | Arano, 1945 |
LTZ-045 | Bideoa | Leitzaldea | Kromoak, pilota, korrika, ... Orduan oraingo aldean nonahi entretenitzen zen umea. | Jolasak | Arano, 1945 |
LTZ-046 | Bideoa | Leitzaldea | Aranon ez zegoen feririk. Goizuetako feria azaroko eta abenduko azken larunbatetan egiten zen. Txerria zen animalia nagusia. Hernaniko feria ostegunero izaten zen: behi, asto, txerri, ... plaza guztia animaliaz betetzen zen. | Goizuetako eta Hernaniko feriak | Arano, 1945 |
LTZ-047 | Bideoa | Leitzaldea | Goizuetara edo Urnietara eramaten zituzten txerriak. Oinez joaten ziren. Aranon beti egon da zezena, inguruko herritako askok ekartzen zuten behia Aranoko Linoren etxera. | Aketzak eta zezenak | Arano, 1945 |
LTZ-048 | Bideoa | Leitzaldea | Etxean beti egin izan dute sagardoa. Sagar klase asko zegoen. Sagarrak bildu, pisoiarekin jo eta tolarean sagarraren patsa estutzen zuten. Pisoia iruditan. Indar handia behar zenez hiruzpalau lagunen artean egiten zen. Sagardoa asko estimatzen zen. | Etxeko sagardoa | Arano, 1945 |
LTZ-049 | Bideoa | Leitzaldea | Nahikoa sagar izaten ez zenez pitarra egiten zuten: erdia ura eta beste erdia sagarraren zukua zen. Etxe guztitan egiten zen pitarra. Sagardoa sagarraren zuku hutsarekin egiten zen, pitarra berriz urarekin nahasia. | Pitarra eta sagardoa | Arano, 1945 |
LTZ-050 | Bideoa | Leitzaldea | Sagardoa edo pitarra etxe guztitan egiten zen. Herriko etxe batetako sagardoak zapore fuerteegia omen zeukan, barrikak ongi ez garbitzeagatik izango ote zen... Sagardoa tapatzea eta botilaratzea ilbeheran egitea komeni da. | Baldintzak nola, sagardoa hala | Arano, 1945 |
LTZ-051 | Bideoa | Leitzaldea | Simaurra ilberrian ibiliz gero asko urdintzen omen da. Ostirala aste guztian dagoen ilargiaren egoeraren kontrakoa izaten dela esaten da. Ilberrian dagoen asteko ostiralak ilbehera izaten dira eta alderantziz. | Ilargia eta honen eragina baserriko lanetan | Arano, 1945 |
LTZ-052 | Bideoa | Leitzaldea | Etxe guztietan egiten zen gorozketako elkarlana. Gorotza eta belarra bizkar gainetan eramaten zuten. Kate lanaren bidez egiten zen. | Etxez etxeko gorozketa | Arano, 1945 |
LTZ-053 | Bideoa | Leitzaldea | Lurra elkarlanean iraultzen zuten maku bidez. Maku deitzen diote hiru hortzetakoari. Kanpoko jendea ere etortzen zen lanera. Labaien eta Zubietatik etorritakoen istorioak. Deskarga baserrikoak. Emakume eta gizonak aritzen ziren lanean. Etxeko andreak kanpoko langileentzako bazkari goxoa prestatzen gelditzen ziren. Oiloren bat, zopa eta arroz esnea adibidez. | Elkarlanean lurra iraultzea | Arano, 1945 |
LTZ-054 | Bideoa | Leitzaldea | Urtean auzolaneko 5 egun izaten ziren. 3 egun zuhaitzak landatzen eta 2 bideak garbitzen. Herriak litro bat ardo ematen zuen egindako lanaren truke. | Auzolanak | Arano, 1945 |
LTZ-055 | Bideoa | Leitzaldea | Denak oinez ta, txistua jotzen nunahi sumatzen zen ordun. | Txistua jotzeko ohitura | Arano, 1945 |
LTZ-056 | Bideoa | Leitzaldea | Artoak biltzen zirenean ere koadrila ederrak elkartzen ziren artoa zuritzeko. | Artazuritzea | Arano, 1945 |
LTZ-057 | Bideoa | Leitzaldea | Lamik e baziala esatentzun goe ama zenak. Lami-putzua. Herriko idazkaria putzu hartan sartzen omen zen igeri egitera eta gero ur zurrunbiloak ez omen zion uretatik ateratzen uzten. Amak jaioberrien oparien inguruan kontatzen zuen istorioa. Osabaren sorgin istorioak. | Lami eta sorgin kontuak | Arano, 1945 |
LTZ-058 | Bideoa | Leitzaldea | Gauetan kontatzen zioten istorioa. Gizaseme bat menditik heldu zela zerri baten forma zeukana jarri zitzaion aurrean, zubiraino segitu zuen eta han desagertu omen zen txerri itsurako hori. | Sorgin istorioa I | Arano, 1945 |
LTZ-059 | Bideoa | Leitzaldea | Deskargako bat herritik etxera zihoalarik ikaragarrizko karga jarri omen zitzaion bizkarrean, etxera iritsi baino lehentxeago karga kendu bazitzaion ere geroztik ez zen onik gelditu. | Sorgin istorioa II | Arano, 1945 |
LTZ-060 | Bideoa | Leitzaldea | Menditik heldu zirela bulto bat jarri omen zitzaien aurrean; batek ikusten omen zuen eta besteak ez. Ikusten ez zuen hark etxeraino lagundu zuen laguna. | Sorgin istorioa III | Arano, 1945 |
LTZ-061 | Bideoa | Leitzaldea | “Izutua ni, ilunduta, nik izandu nun bolada bat hemendikan kuartora re bakarrik joateko abildaderik enuna” | Iluntasunari beldurra | Arano, 1945 |
LTZ-062 | Bideoa | Leitzaldea | Goizeko ordu txikitan astoarekin herrira zihoan amona beste batekin elkartu zenekoa. “Aitaren ta semearen, goizeko ordu santu hok ta goandik hemen!” | Amak kontatua | Arano, 1945 |
LTZ-063 | Bideoa | Leitzaldea | Eibarko arma fabrika hasi zenean desagertu ziren hemengo sorginak. | Armak eta sorginak | Arano, 1945 |
LTZ-064 | Bideoa | Leitzaldea | Batek etxera zihoan besteari herrian sorginak azalduko zitzaizkiola esan eta bidean zihoala zaratak entzun zituenean beldurtu eta atera berri zen etxera bueltatu zen gaua pasatzera. | Sorgin istorioa IV | Arano, 1945 |
LTZ-065 | Bideoa | Leitzaldea | Sakamantekas helduek umeak ikaratzeko erabiltzen zen pertsonaia zen. | Satamantekas | Arano, 1945 |
LTZ-066 | Bideoa | Leitzaldea | Goizeko 7ak aldera argi-ezkila, eguerdian Angelusa edo eta arratsean iluntzen zuenean ama-ezkila. Hildakoa emakumea ala gizona zen ezberdintzeko kanpai ezberdinak jotzen ziren. Etxeren batek sua hartzen bazuen ere denontzako ulergarriak ziren ezkilak jotzen ziren. Larunbata eta igandetan meza aurreko ezkilak jotzen ziren. | Ezkilak | Arano, 1945 |
LTZ-067 | Bideoa | Leitzaldea | Urtezaharreko bezperan etxez etxe joaten ziren bertsoak kantatuz, urruti zeuden baserritara ez ziren iristen. Etxetan dirua ematen zuten. Partaideen artean Klaudio eta Manuel. | Urtezahar bezperako ohitura | Arano, 1945 |
LTZ-068 | Bideoa | Leitzaldea | Etxarri-Aranaztik etorritako Don José María apeza izan da herrian ezagutu duen apez jatorrena. Gero ezkondu eta Ameriketara joan omen zen. Beste apezak: Don Jesús, Don Juan Martín, Don Cándido. | Herriko apezak | Arano, 1945 |
LTZ-069 | Bideoa | Leitzaldea | Osabak ikaragarrizko oinazeak izaten zituen hanketan. Enplastuak egiten zituen hernaniar batengana joan zen, hark hanketan emateko enplastoa eman zion eta horrekin joan zitzaizkion hanketako min guztiak. Patas. | Hernaniko enplasteroa | Arano, 1945 |
LTZ-070 | Bideoa | Leitzaldea | Albaiterorik ez zegoenean Prantxisko ekarrarazten zuen laguntzeko. Behin errapea gogor gogor eginda eta oso gaizki zegoen behi bat sendatzeko kamamila oliotan frijitu eta hura oihal batean bustita errapean igurtzi zioten. | Animalientzako sendabelarrak | Arano, 1945 |
LTZ-071 | Bideoa | Leitzaldea | Ebakitarako erabiltzen duten belarra. | Ebaki belarra | Arano, 1945 |
LTZ-072 | Bideoa | Leitzaldea | Udan garaian artzainak mendira joaten ziren, ardiak bildu, jetzi, txabolan lo egin, goizean berriz ardiak jetzi eta biltzen zuten esne hura etxera jaisten zuten gazta egiteko. | Artzainen egunerokoa | Arano, 1945 |
LTZ-073 | Bideoa | Leitzaldea | Orain dela urte batzuk arte mendira ez zen bokadilorik eramaten. Orduan txabolan prestatzen ziren mendian jan behar zirenak. Askotan artzainak bata bestearen bordara joaten ziren bakarrik lo ez egiteagatik. | Mendiko eta txabolatako bizimodua | Arano, 1945 |
LTZ-074 | Bideoa | Leitzaldea | Udan asko jaten bazen gero negurako ez zen iristen. Buruxka txikiak, galdurra, zurikina... dena jaten zen. | Dena jaten zen | Arano, 1945 |
LTZ-075 | Bideoa | Leitzaldea | Arto-lopotxak abonutarako erabiltzen ziren. | Arto-lopotxak | Arano, 1945 |
LTZ-076 | Bideoa | Leitzaldea | Zakua hartu, mendira joan eta behien gorotzak jasotzen omen zituzten batzuk. Matxordoko neska-zaharrak zaku bat jartzen zuen astoaren hankartean astoaren gorotz guztiak jasotzearren. | Gorotzak jasotzea | Arano, 1945 |
LTZ-077 | Bideoa | Leitzaldea | Jaiak ziren, herriko hiru gizon Juanasoroko Auxtiña neska-zaharra etxetik plazara eramanarazi zuten dantzara. | Juanasoroko Auxtiñarekin umorez | Arano, 1945 |
LTZ-078 | Bideoa | Leitzaldea | Oiartzun aldetik etortzen zen saskigileak egunak pasatzen zituen herriako etxetan lotan, batean eta bestean saskiak egin bidenabar. Sasitan pikardia egiteagatik edo herritarrek isuna ordainarazi egin nahi zioten, anekdota. Beste anekdota batzuk. | Etxeolaberriko belarrimotsa saskigilearen istorioak | Arano, 1945 |
LTZ-079 | Bideoa | Leitzaldea | 1942.ean etxe horretan bertan sortua. 9 senide ziren, bi txikitan hil ziren eta beste bat istripuz. Goizuetako amona izan zen etxeko emagina. | Familiaren aurkezpena | Arano, 1942 |
LTZ-080 | Bideoa | Leitzaldea | Eugeniok 20 urte igaro zituen haien etxean morroi. Etxean lan handia zegoen, azienda asko (ardiak, behiak, behorrak, txerriak, oiloak, ...) eta lur asko zituzten. | Baserriko lanak | Arano, 1942 |
LTZ-081 | Bideoa | Leitzaldea | Soro zabalagoak zirenak goldearekin iraultzen ziren, gainerakoak makuarekin. Lau lagunen artean aritzen ziren makuarekin zoiean. Denak batera altxa eta beheratzen zuten. Makua laiaren antzeko lan tresna handia da. Artoa ereiteko lurra irauli behar izaten zen, batzuk eskuz eta beste batzuk behiarekin egiten zuten; lurrean azaltzen ziren kozkorrak mazoarekin txikitzen ziren; gero batek aitzurrekin zuloa egin, besteak hazia bota eta beste hirugarren batek zuloa tapatzen zuen. Lan guztiak eskuz egiten ziren. | Lurra lantzea eta ereitea | Arano, 1942 |
LTZ-082 | Bideoa | Leitzaldea | Behin hazia ereinda, hazten zirenean aitzurraz jorratu behar ziren. Auzokideren bat hurbiltzen bazen ere jorra etxekoen artean ematen zen normalean. | Jorra eman | Arano, 1942 |
LTZ-083 | Bideoa | Leitzaldea | Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. | Babarrunaren ereitea | Arano, 1942 |
LTZ-084 | Bideoa | Leitzaldea | Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. | Gorozketariak, gorozketa eta ilargiaren eragina | Arano, 1942 |
LTZ-085 | Bideoa | Leitzaldea | Egurra ez zen noiznahi mozten. Lehengo zaharrek kasu handia egiten zioten ilargiari. Neguan mozten zuten, ilberrian edo ilbeheran hostoaren formaren arabera. | Egurra eta ilargia | Arano, 1942 |
LTZ-086 | Bideoa | Leitzaldea | Arto pila ederra egoten zen. Artoa errotara eraman, irina egin eta horrekin taloa egiten zuten. Ogiarentzako dirurik ez zegoenez talo asko jaten zuten. Animalientzako bazkarako ere erabiltzen zen. | Artoaren erabilera | Arano, 1942 |
LTZ-087 | Bideoa | Leitzaldea | Artoa jorratu eta errotara eraman bitarteko lanak. Artoa bildu baino lehen galdorra (artoaren goiko punta) moztu behar zitzaion, gero hosto txikia kentzen zitzaion; arto-lokotxak izan ezik beste guztia aprobetxatzen zen. Artoa urri bukaeran eta azaro hasiera bitartean biltzen zen. Bilketan etxekoen artean moldatzen baziren ere tarteka auzokideren baten laguntza izaten zuten. | Artoa biltzea | Arano, 1942 |
LTZ-088 | Bideoa | Leitzaldea | Artoa bildu eta ganbarara ekartzen zen. Ganbara guztia artoz betetzen zen. Artazuriketa koadrila ederra bilduta bazkaldu ondoren hasten zen. Artoa saskira eta zurikina atzera botatzen zen. Arto beltza tokatzen zenean ondoan zegoenari eman behar izaten zitzaion musu, juerga ederra izaten zen. | Artazuriketa | Arano, 1942 |
LTZ-089 | Bideoa | Leitzaldea | Arto asko izaten zenez goserik ez zuten ezagutu. Artoak denentzako balio zuen, txekorrei ere ematen zieten. Arto onak irina egiteko eta arto koxkorrak (txikiak) aziendarentzat izaten ziren. | Artoa denentzako, arto koxkorrak. | Arano, 1942 |
LTZ-090 | Bideoa | Leitzaldea | Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. | Egun osoa lanean | Arano, 1942 |
LTZ-091 | Bideoa | Leitzaldea | Etxeko animaliak saltzeko izaten ziren. Ardiak Frantziara saltzen ziren. Orain animalia guztiak (aharia, bildotsak...) saltzen dira; lehen berriz hoberenak etxerako uzten ziren, 20 bat edo gero zikiratzeko. Zikiroekin ateratzen zen dirua. | Etxeko aziendaren salmenta | Arano, 1942 |
LTZ-092 | Bideoa | Leitzaldea | Lehenengo udaberrian bildotsa mendira bidali eta hurrengo udaberrian, ahariak urtebete inguru zeukala zikiratzen zen. Zikiroa Frantziara saltzen zen eta horrek dirua ekartzen zuen. | Zikiroa | Arano, 1942 |
LTZ-093 | Bideoa | Leitzaldea | Goizuetako tratanteak etortzen ziren ardiak erostera. Frantziako tratanteak etortzen zirenean kamioiarekin etortzen ziren, hauek ardi onak nahiago izaten zituzten. Animaliak garraiatzeko kamioiak. | Tratanteak | Arano, 1942 |
LTZ-094 | Bideoa | Leitzaldea | Bentaberriko Jexux letxeroak kamioia zeukan eta harekin garraiatzen zituzten txekorrak. | Txekorrentzako kamioiak | Arano, 1942 |
LTZ-095 | Bideoa | Leitzaldea | Txekorrak oso handiak ez baziren ere oso onak ziren, esne eta arto irinez elikatzen ziren. | Txekorrak | Arano, 1942 |
LTZ-096 | Bideoa | Leitzaldea | Gazta bat edo beste saltzen bazuten ere etxerako egiten zuten gehien bat. | Ardi gazta | Arano, 1942 |
LTZ-097 | Bideoa | Leitzaldea | Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. | Baserriko ekonomia | Arano, 1942 |
LTZ-098 | Bideoa | Leitzaldea | Orain dela 55 bat urte 20 zikirok 20.000 pezeta balio zuten. Mila pezeta bakoitzak. Diru asko zen. | Zikiroaren balioa pezetatan | Arano, 1942 |
LTZ-099 | Bideoa | Leitzaldea | 1.000 pezeta diru asko zen. 14 urte zituela bere lehenengo lanean 8 duro irabazten zituen egunean, aitak 10. Orduan erosi zuten etxerako lehendabiziko irratia, paretan entxufatzen zen horietakoa. Lehen ez zegoen deus, ez zegoen sosarik, jateko bai, zorrik ez. Eguna pasatzeko adina ateratzen zen baina diru gutxi mugitzen zen. | Ekonomiaren egoera, soldatak. | Arano, 1942 |
LTZ-100 | Bideoa | Leitzaldea | Haien etxea haiena izan da beti. Aranon ia gehienek zeukaten euren etxea, beste herri batzuekin konparatuta maizter gutxi zegoen herrian. | Etxearen jabegoa | Arano, 1942 |
LTZ-101 | Bideoa | Leitzaldea | Errota 36 kiderena zen. Bertatik jasotzen zuen herriak korronte elektrikoa. | Errota | Arano, 1942 |
LTZ-102 | Bideoa | Leitzaldea | Tabikean zulo bat egin eta bi gelak argiztatuko zituen bonbilla bakarra egoten zen etxe bakoitzean. Betidanik ezagutu izan du etxeko argia, halere argirik ez zeukatenak ere baziren. | Etxeko argia | Arano, 1942 |
LTZ-103 | Bideoa | Leitzaldea | Lehenago, bere aitaren garaian putza-eran hartzen omen zuten ura, ur-ponpa baten bidez ateratzen zuten ura zulotik. | Putzaera | Arano, 1942 |
LTZ-104 | Bideoa | Leitzaldea | Etxetan urik eta labadorarik ez zegoenean dena erreketan egiten zen. Iturria eta arropa garbitzeko harri bat zeuden. Santiagotarako eta urtean beste bizpahirutan garbiketa sakonagoak egiten zituzten, honi goada edo gobada esaten zitzaion. Amak terreina maindirez kargatu eta buruan eramaten zuen beheko errekara, garbiketak egin eta bukatutakoan berriz buruan hartu eta zabaldu egiten zituen. | Arropa garbiketa goada | Arano, 1942 |
LTZ-105 | Bideoa | Leitzaldea | Etxean hormigoizko aska txiki bat egin zuten, goiko iturriko urarekin betetzen zuten. | Uraren azpiegituren garapena | Arano, 1942 |
LTZ-106 | Bideoa | Leitzaldea | Sukaldeak kaldera bat izaten zuen inguruan. Ur beroa edukitzeko modu egokia zen. | Sukalde ekonomikoa | Arano, 1942 |
LTZ-107 | Bideoa | Leitzaldea | Oraindik etxean ditu putzaerarako erabiltzen ziren tresnak, ponpa adibidez. | Putzaerako lan tresnak | Arano, 1942 |
LTZ-108 | Bideoa | Leitzaldea | Egurrezko lauki zulodun bat zen. Zulotik ukuilura zihoan zuzenean. Tapa bat edukitzekotan egurrezko ohol bat izaten zen. Garbiketa. | Komuna | Arano, 1942 |
LTZ-109 | Bideoa | Leitzaldea | “Oain animalik hobekio bizi dia ordun personak biño” Emakumeak lan asko egiten zuen: ume pila bat hazi, jorran, arropa pila haiek garbitzen, josten... | Laneko bizimodua eta emakumeen lanak | Arano, 1942 |
LTZ-110 | Bideoa | Leitzaldea | Diru gutxi zegoen eta arropa ez zen nolanahi erosten, asko aprobetxatzen zen. | Arropa aprobetxatzea | Arano, 1942 |
LTZ-111 | Bideoa | Leitzaldea | Bere garairako gomazko abarkak zeuden. Aurreko belaunaldiak (bere aitak eta) alanbrez lotutako behi larruarekin egindako zatak ibiltzen zituzten. Halere Xantiren garaian ere jende asko hanka-hutsik ibiltzen zen, bai mendian eta baita iratzean ere. Hankapeko kailua egina zeukatenen kasuak. | Oinetakoak | Arano, 1942 |
LTZ-112 | Bideoa | Leitzaldea | Euria ari zuenean zakua janzten zuten burutik behera. Basoan ardi-larrua erabiltzen zuten. Ardi-larrua zapatariak prestatutako belarri batzuen bidez lotzen zen; larruak txanoa eta guzti izaten zuen. Hankak busti arren bizkarra beti lehor mantentzen zuten. Gero trajezirak atera ziren. Halere batzuek ardi-larrua nahiago zuten. | Ardi-larrua eta trajezirak | Arano, 1942 |
LTZ-113 | Bideoa | Leitzaldea | Egunez lan asko egin arren gauetan txabolan elkartu, denak su inguruan jarri eta juerga ederrak egiten zituzten. | Txabolako giroa | Arano, 1942 |
LTZ-114 | Bideoa | Leitzaldea | Neguan txondorrak egiten zituen aitarekin. Dena aizkoraz mozten zen. | Txondorrak I | Arano, 1942 |
LTZ-115 | Bideoa | Leitzaldea | Txondorra urratsez urrats egiten. Egurrak ordulariaren orduak bailiran bezala lurrean jarri, alkatearen inguruan tximinia bat eraiki eta honen bueltan egurrak jartzen ziren; egur hauen bueltan berriz iratzea edo orbela jartzen zen eta honen gainean dena lurra, lur-meta moduko bat egiten zen. Ondoren su eman, beheko egurrak su hartzen zuenean goiko zuloa, tximinia, tapatu egiten zen. Egurrak egosi egin behar zuen, ez erre. | Txondorrak II | Arano, 1942 |
LTZ-116 | Bideoa | Leitzaldea | Txondorrak 8-10 edo 15 egun behar izaten zituen, eguraldiaren arabera lehenago edo beranduago erretzen zen. Bitartean puntatik betegarria (egurra) eman behar zitzaion. Goitik behera belzten zitzaizkien jantziak, aurpegia eta dena hortzak izan ezik. Txondorreko ikatza makuarekin ateratzen zuten. Ikatza saldu egiten zuten, hura zen haien “caja de ahorrosa”. | Txondorrak III | Arano, 1942 |
LTZ-117 | Bideoa | Leitzaldea | Txikia zela herrian karea egiten ere ezagutu du. Karea egurra eta harri errearekin lortzen da. Txondorraren antzekoa da baina harriarekin. | Karobiak | Arano, 1942 |
LTZ-118 | Bideoa | Leitzaldea | Baserriko lan klase guztietan aritua da. 6-7 urteko mutil koxkorra zela ardi larrua mozteko ardiak hanketatik helduta nola ekartzen zituen. | Lan klase guztietan esperientzia | Arano, 1942 |
LTZ-119 | Bideoa | Leitzaldea | Ez zen asko joan eskolara. Eguraldi ona zegoenean lan asko izaten zen etxetan eta anaia zaharrena izaki berak gelditu behar zuen etxeko lanetan. Zenbat eta gutxiago joan eskolara orduan eta gogo gutxiago joateko. Gerora gaueskolara joan zen. | Lan asko eta eskola gutxi | Arano, 1942 |
LTZ-120 | Bideoa | Leitzaldea | Fraile joan nahi ote zuen esan zioten. Frailek eta mojak herriz herri eta etxez etxe ibiltzen ziren apaizgai eta nobizia berrien bila. Beti puska, babarrunak edo gazta ematen zitzaien. | Apaizgai eta nobizia bila | Arano, 1942 |
LTZ-121 | Bideoa | Leitzaldea | Ijitoak, eltze-konpontzaileak, zorrotzaileak, kinkilleruak... denetatik hurbiltzen zen herrira. Oiartzungo Silvestre eltze konpontzailea. | Zerbitzu ibiltariak herrian | Arano, 1942 |
LTZ-122 | Bideoa | Leitzaldea | Ezkurrako Trapu mandoz etortzen zen Aranora arropak saltzera. “Bonbatxoak! Atorrak!” Ezer erosten ez bazenion haserretu egiten zen. Batzuetan ardi-larruarekin ordaintzen zen. | Ezkurrako Trapu | Arano, 1942 |
LTZ-123 | Bideoa | Leitzaldea | Bakailao saltzailea astoa bete bakailaoz etortzen zen herrira. Etxeko gauzekin ordaintzen zitzaion, ardi-larruarekin, artilearekin... | Bakailao saltzailea | Arano, 1942 |
LTZ-124 | Bideoa | Leitzaldea | Baserriko beste lan guztietan bezaibeste aritu da artzaintzan. Ardiekin ez bazen behiekin eta bestela basoan lanean edo beste edozein lanetan. | Artzaintza eta beste lanak | Arano, 1942 |
LTZ-125 | Bideoa | Leitzaldea | Berak ez baina bere aitak eta aurreragokoek otsoa ezagutu omen zuten. Ardiak otsoengandik babestearren bordan sartzen omen zituzten gauetan. Otso-txakurrak. Hartzaren berririk ez du izan. | Otsoak Aranon | Arano, 1942 |
LTZ-126 | Bideoa | Leitzaldea | Pilaka azeri ibili izan da inguru haietan. Pinuak hazten hasi zirenean azaldu omen ziren lehenengoz basurdeak. | Azeriak eta basurdeak | Arano, 1942 |
LTZ-127 | Bideoa | Leitzaldea | 20 bat urte pasa ditu fabrikan lanean. Baserritarrek ez baina fabrikan aritzen zirenek jornala jasotzen zuten hilaren bukaeran eta diru gutxi izan arren eskertu egiten zen. Inguruko beste herritan ez bezala Aranon lauzpabost zentral zeuden eta horrek lana eta dirua mugitu zuen. Lehen dena asto-lana eta eskuz egin beharreko lana zen. | Herriaren egoera ekonomikoa, lantegiak eta lana | Arano, 1942 |
LTZ-128 | Bideoa | Leitzaldea | Etxean betidanik egin izan dute sagardoa. Sagardoa sagar klase askorekin egiten da, dena nahastuta. Sagar klaseak: txalaka, golden, geza, gazia, udare sagarra, olio sagarra, San Joan sagarra, etab. Bi urtetik behin uzta handia izaten da. Orain erraz, makinaz egiten du sagardoa. | Etxeko sagardoa | Arano, 1942 |
LTZ-129 | Bideoa | Leitzaldea | Sagarrak zakutan bilduta ekarri, dolarera bota; pisoiarekin zapaldu (txalapartaren jatorria omen da), hasieran bakoitzak ahal zuen bezala zapaltzen zituen, behin sagarrak erdi puskatuta zeudela denak batera hasten ziren zapaltzen “plast, plast, plast...”; dena berdinduta zegoela dolarearen mutur batean pilatzen zuten eta beste sagar zaku bat husten zuten, hura jo, dolarearen muturrean pilatu eta horrela aritzen ziren behin eta berriro sagarrak bukatu arte. Tresna guztiak egurrezkoak ziren. 2000 litrotako kupela zeukaten. “Joooo, iep!”. Dolarearen bazterretan gelditzen zen patsa ere bildu behar izaten zen. | Sagarrak jotzea | Arano, 1942 |
LTZ-130 | Bideoa | Leitzaldea | Sagarra dolaretik tinilera pasatzen da eta gero tiniletik balde batekin kupelera. Sagarra ondu arte uzten da (hilabete inguru). Pospoloa piztu eta zuloaren parean jartzen da, pospoloa itzaltzen bada ez itxi, gasa zaukak! Ta hura jarri ta ezpadu itzaltzen señal ke ongi zeok, ya tapatu leike! Sagardo ona eta sanua ateratzen zen. | Dolaretik kupela istera | Arano, 1942 |
LTZ-131 | Bideoa | Leitzaldea | Sagardo gozoak bere onera etorritako sagarra behar du. Sagar berdeak sagardo mikatza ateratzen du. | Sagarra nolakoa zaporea halakoa | Arano, 1942 |
LTZ-132 | Bideoa | Leitzaldea | Pitarra izaten da erdiya sagardua eta erdiya ura. Txarroka. Pitarrarekin bazkaltzen zuten, ez zuten ardorik edaten. | Pitarra | Arano, 1942 |
LTZ-133 | Bideoa | Leitzaldea | Sagarrak bai baina dolarerik ez zeukanak zizarra egiten zuen. Sagarra xerratu, xerrak eguzkitan zabaldu zimel zimel jarri arte eta hauek urarekin nahastuta lortzen zen zizarra. Honek urari zapore pixka bat emango zion behintzat. | Zizarra | Arano, 1942 |
LTZ-134 | Bideoa | Leitzaldea | Goizean gazta egin, honen gazura egosi eta harri errea botatzen zioten erre zaporea eduki zezan. Gazura trago ederrak hartzen zituzten hamaiketako gisa. “Gazura jo!” | Gazura | Arano, 1942 |
LTZ-135 | Bideoa | Leitzaldea | Etxeko esnearekin arroz-esnea, flanak eta natillak egiten ziren. Dena etxeko gauzekin egiten zen. | Etxeko postreak | Arano, 1942 |
LTZ-136 | Bideoa | Leitzaldea | Txermoniak banatzea | Arano, 1942 | |
LTZ-137 | Bideoa | Leitzaldea | Amonak oso odolki goxoak egiten zituen. Odol terreinan tipula, espezieak... beharrezkoa zena bota eta eskuz nahasten zuen dena. Odolki guztiak ez ziren hain onak ateratzen. | Etxeko odolkiak | Arano, 1942 |
LTZ-138 | Bideoa | Leitzaldea | Aitaren esanetan Eibarko arma fabrika ireki zenean desagertu ziren sorginak. Sorgin kontuak aditzen baziren ere berak ez zuen inoiz halakorik sumatu. | Sorgin kontuak | Arano, 1942 |
LTZ-139 | Bideoa | Leitzaldea | Errotatik gora dagoen erreka da. Lamexin errekako puntu batean zurrunbiloa dago eta horren azpian sekulako zuloa. Egun batean sekretarioa igeri egitera joan eta urak barrualdera eramaten zuela, juxtu juxtuan salbatu omen zuten. | Lamuxin edo Lamexin erreka | Arano, 1942 |
LTZ-140 | Bideoa | Leitzaldea | Garai batean 800 eta 1.000 arditako artaldeak omen ziren. Mugarriak. Ardiek udan mendi osoan zehar ibiltzeko baimena zeukaten, neguan berriz artzain bakoitzari zegokion lurretan egon beharra zeukaten. Muga horiek harriz eta katez banatzen zituzten. Harri batzuk elizaren intsigniak omen dauzkate eta beste batzuk beste bat. Goizuetan, Artikutzan eta inguruan mugarri asko omen dago. | Mugarriak | Arano, 1942 |
LTZ-141 | Bideoa | Leitzaldea | Jentil baratzak garai bateko kanposantuak dira. Jentil baratzak mendian bizi ziren antzinako gizakien aztarnak dira. Bidezidorrak. | Jentil baratzak | Arano, 1942 |
LTZ-142 | Bideoa | Leitzaldea | Lera bazkaria eramateko erabiltzen zuten. | Lera | Arano, 1942 |
LTZ-143 | Bideoa | Leitzaldea | Burdinazko gurpilak zituzten. Lehen gurdian ekartzen omen zen arreoa. Arreoko gurdiak gero eta hots handiagoa atera orduan eta hobe. Gurdiaren frenoa eta honen hots zorrotza. | Gurdia eta gurdiaren kanta | Arano, 1942 |
LTZ-144 | Bideoa | Leitzaldea | Koltxoiak astintzen eta josten aritutakoa da. Ardiaren ilearekin egindako koltxoiak ziren. Noizean behin makilekin jo behar ziren harrotzeko. | Koltxoiak | Arano, 1942 |
LTZ-145 | Bideoa | Leitzaldea | Maistra eltzeari begira ari zela ikasleek hankarekin lurrean gogor ematen ziotenekoa. | Eskolako bihurrikeria | Arano, 1942 |
LTZ-146 | Bideoa | Leitzaldea | Kontatzen denaren arabera amona batek behiarentzako janik ez zeukala, lastaira ireki eta honen zurikina eman omen ziola jateko. Miseria. Belarrik ez zeukatenek gorriak ikusi zituzten. | Lastairaren zurikina eta orduko miseria | Arano, 1942 |
LTZ-147 | Bideoa | Leitzaldea | 1954.eko ilbeltzean, lehen pinuak landatu zituzten aldi hartan, bero ikaragarria egin zuen. Otsailaren 2an zerua ilundu eta hurrengo egunean sekulako elurrak bota zituen. Mendiko azienda nola edo hala etxeratu arren bi ardiren faltan gelditu ziren. Hilabete baten buruan, elurteak pasa ondoren arditako bat bizirik azaldu zen. Ardiaren istorioa. Otsaila osoan ikaragarrizko hotza egin zuen. Egunez elurra eta gauez izotza, egun bat bestearen atzetik. Uztaren galera. Animalientzako bazka. Amaren erditzea. | Denborale nahasia. Urtarril beroa eta otsail hotza. | Arano, 1942 |
LTZ-148 | Bideoa | Leitzaldea | Jelatea hasi zenean azienda guztia etxeratu zuten baina ezin izan zituzten ardi guztiak ekarri, biren faltan gelditu ziren. Handik hilabete batera arditako bat bizirik nola aurkitu zuen. Ardia galtzea baino nahiago zuen bere burua galdu. | Jelatean galdutako ardia eta artzain sena | Arano, 1942 |
LTZ-149 | Bideoa | Leitzaldea | Jelate hura etzat sekulan aztuko. Otsail gogorraren ondoren Martxo ona egin zuen. Azienda goseturik eta itsuturik geratu zen. Animaliek izotzari begira hainbeste egun pasa ondoren honen islak begiak txikitu zizkien. | Jelatearen ondorioak | Arano, 1942 |
LTZ-150 | Bideoa | Leitzaldea | Koadrilak puntua jartzen zuen eta bertsolariak erantzuten zuen. Gero denek elkarrekin kantatzen zuten “Dios te salve...” kopla. | Koplak eta bertsoak | Arano, 1942 |
LTZ-151 | Bideoa | Leitzaldea | Behin edo bitan atera zen karnabaletan. Xatur akordeoilaria. Baserriz baserri ibiltzen ziren, dena oinez, soinua joz eta dantzan. Etxe bakoitzean jateko zerbait ateratzen zuten, ahal zuenak ahal zuena. Koadrila baserri gehienetara iristen bazen ere urrutiago edota beste norabide batean zeuden baserritara bakarrik bi lagun joaten ziren. Baserriko buelta egin ondoren herrian biltzen ziren bazkaltzera. Ondoren juerga eta zahagi dantza egiten zuten. Iluntzean afaldu, eguneko gastuak ordaindu eta kontuak egiten ziren. | Inauteriak | Arano, 1942 |
LTZ-152 | Bideoa | Leitzaldea | Bat zahagiarekin ateratzen da eta beste lau makil banarekin. Bat gizasemez jantzia eta beste bat emakumez jantzia ateratzen ziren eta dira. Dantzaren doinua “larala larala...” . | Zahagi dantza | Arano, 1942 |
LTZ-153 | Bideoa | Leitzaldea | Aitonarentzat sakratua zen bezperetara joatea. Mezatara joaten ez bazinen fitxatzen zintuzten. Goizeko 5etan jaikitzen ziren Papelerako mezatara joateko. | Bezperak, mezak eta elizaren kontrola | Arano, 1942 |
LTZ-154 | Bideoa | Leitzaldea | Korpus egunean aldarearen azpian sartu zen “Lambreta” motorraren anekdota umoretsua. Motor-gidariak motorraren kontrola galdu eta susto ederra hartu zuten, Xanti motorraren atzean zihoan eserita. | Motorrarekin aldarearen azpian | Arano, 1942 |
NEZ-035 | Testua | Nafarroako Esaera Zaharrak | Arano. Esaera zaharrak. |