Bildumak

Bildumak

Hau da Mediatekako bildumen zerrenda. Audioak, bideoak eta testuak dira, motaren arabera sailkatuta.

Nafarroako Euskaldunen Mintzoak 2

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egindako "Nafarroako Mintzoak" dibulgazio laneko grabazioak. Euskal Herria Irratiko grabaketak erabili ziren dibulgazio lan honetan. Bigarren bilduma.

Dokumentua Herriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Berriemailea
M2-001 Etxetik bordara lanean, eta gizonak Erribera aldera. Dionisia Garate.
M2-002 Noiz eta non hitz egiten zuten euskaraz kontatzen dute, nola ikasi zuten. Julia de Carlos Salcet. Bixente Kanbra. Basilia Contín de Carlos. Biktoria Moso Rekalde.
M2-003 Neska-mutilek txisteak kontatzen dituzte. Niños del pueblo.
M2-004 Lekukoak lehengo bizitzaz hitz egiten du: ohiturak, lana, gabonak... Migel.
M2-005 Lekukoak sunpriñuaz hitz egiten du, artzainek erabiltzen zuten dultzainaren moduko bat, nola jotzen zuten. Juna Miguel Zubieta Jaunarena.
M2-006 Lekukoak antzinako bizimoduaz hitz egiten du: familia, nolakoa zen herria, jolasak, lana... Juana Mariezkurrena.
M2-007 Lekukoak kontatzen du Orokietan duela 100 urte inguru ikatza egiteko lantegi bat zegoela, herrian minerala (burdina) zegoelako. Jose Oiz.
M2-008 Lekukoak gertatu zaizkion gauza batzuei buruz hitz egiten du: alargun geratu zela, oso txarto pasatu duela, behorra hil zitzaiola... Polikarpa.
M2-009 Lekukoek antzinagoko bizimoduaz hitz egiten dute: gabonak, abestiak, familia, azokak, beste herri batzuk... Segundo Aroztegi, María Arozarena.
M2-010 Gerra kontuak eta gerra ondorengo bizimodua. Joxemari Legarreta.
M2-011 Bertsolaritzari eta bertso txapelketei buruz hitz egiten du. Angel Aldaz.
M2-012 Lekukoak nola ikasi zuen ezkila jotzen kontatzen du. Tomas Ganboa.
M2-013 Lekukoak bere ogibideei buruz hitz egiten du, okina zenean eta abar. Agustin Beloki.