Euskalkiak

Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera:  Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.

  • Egungo sailkapena
  • Tradiziozko sailkapena

Zaraitzuera

Zaraitzuko ibarrean mintzatzen den euskara da. Bonaparte printzeak bere sailkapenean behe nafarreraren aldakitzat jotzen du zaraitzuera, Luzaideko euskara bezala. Baina ezin uka oso nortasun berezia duela eta beregaingo euskalkitzat jo daitekeela, Orotariko Euskal Hiztegian egiten den bezala.

Euskalki hau itzali hurren dago. Oraindik badira zenbait hiztun, baina transmisio naturala etenda dago aspaldi handitik.

Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain, zaraitzuera honako ezaugarrietan aldentzen da batueratik::

Morfologia (aditza,izena)/Fonetika/Lexikoa/Sintaxia

MORFOLOGIA

Aditza

1- Batuerazko -te pluralgilea (dute, dakite, zenuten, zuten, zekiten) -e gisa agertzen da, bi adizki sailetan:

A. Iragankorretako hirugarren pertsona pluraletan: die, zien, zakien, zaela (batua dute, zuten, zekiten, (de)zatela):

eta behar baldin bazien xan

lo egiten zien egunaz

orai guziek eragutzen die ogia atariala

oseake nee etxean etzien hitzegiten erdaraz batere

Amorziak eta aitaborziak bazakien zerbait erdara

eta aitak eta amak beti euskaraz egiten zien ele haien artean

akaso kontu da baia esaten zien

Erran die xiteko oztekiala.

abrek ermaten zien lasterka

etxe kontako nagusi-etxekoandriek izan zaela gaba on, abalili

B. Laguntzaileen lehenaldiko bigarren pertsona pluraletan: zinien, zintzaien (bat. zenuten, zineten).

Hortik zenbait moldaera heldu dira singular eta pluralaren arteko oposizioa mantentzeko: duela/diela (batua duela/dutela), zuen/zien (zuen/zuten), zinuen/zinien (zenuen/zenuten):

Badakizua non duen xigante goitti kartan?

-Erran die xiteko oztekiala.

kueban erraten zuen

lo egiten zien egunaz

2- Laguntzaile iragangaitza -za- (<izan) erroaren gainean erregularizatu da: nintzan, zintzan, zintzaien, gintzan (baina zen):

oihaneala bai, faten gintzan, oihaneala

hobeenian faten nintzan keendik ilunian e

baratzen gintzan ongi

3-Nor-nori-nork saila eraikitzeko, -erau- erroa erabiltzen da (eskuarki -au- laburtua), Iparraldeko euskaran bezala:

ta ze behar dauzut erran?

Hirugarren pertsonetarako, ordea, -ako- gisako adizkiak erabiltzen dira, amnren zenbait herritan bezala (Mezkiritz, kasu).

4- -a- azaltzen da adizki sintetikoen lehenaldian: nakien, zakien, zabilen... etb., (batua neukan, zebilen... etb.):

Baina cf -e-rekin:

orduan garbi zegonian igaretzen zen handik

Iriña errotan, eho, bazegon Otsagin errota

Kanpoko eraginagatik izatea baliteke, baina Aezkoan ere aditzen dira zego bealakoak.

5- Iparraldeko goi nafarreran eta hegoaldeko goi nafarreran bezala, oso maiz galtzen da ditut, dituzu, etb. adizkien lehen silaba (aferesia; tut, tuzu etb.):

Pues goiti kartan tugu

6- Maiz aditzen dira, halaber, -ke hutseko ahalkera adizki iragangaitzak: daike, zaiken etb. (batua daiteke, zitekeen):

Gogorra, buf! trabajo kura etzaiken sobrelleba

Baina estandarretik hurbilagoko formak ere aditzen dira:

Oztekiala enaztekela xin, baia yatekiala fanen nizala.

7- Nor-nork sailaren orainaldiko bigarren pertsona pluralak -zie atzizkia hartzen du (batua -zue), Ultzaman eta iparraldeko goi nafarreraren parte batean bezala.

8- Nori 1. pertsona singularrekoa delarik, zaidan, didan, etb. bezalako forma lotuek -da- gisako forma lotugabeak sortu ditute analogiaz:

anitz fatia Erribrala, tokatu zaida bai

9- Inoizka, -n gabeko lehenaldi adizkiak aditzen dira, hegoaldeko goi nafarreran eta aezkeran erabiltzen direnen modukoak, baina oso bakan. Otsagabian -n dunak baizik ez dira erabiltzen. Espartzan, hego alderago eta hegoaldeko goi nafarreratik hurbilago, bietara jokatzen da, bai -n eta bai -0 (lehenbizikoa maizago):

izan ze ene senarra, faten zena artzai

ta kala xardukitzen ginue

Baina cf:

Etxen, baginuen labea

kan bar zen egon

10- -n bukaera duten aditzetan (edan, egon, izan etb.), geroaldiko formak -en hartzen du:

11- Hegoaldeko goi nafarreran bezala, euskalki honetan normal erabiltzen dira -rik erantsitako partizipioak, iparraldeko goi nafarreran ez bezala, han oso bakan edo batere ez baita erabiltzen (Sakanan ezik). -tu ren atzean -trik sinkopa karakteristiko bat gertatzen da:

zonbat biaje dauket eginik

eta ni handitrik ere bai

borda altzinean bazen leku bat prestatrik hortako

ezartzen zen espartzitrik

egosten da lebadurara, prestatrik baitago bezperan

12- Subjuntibo, ahalkera eta aginteran, aditz erro soila erabiltzen da beti, bai eta erdaratiko mailegu berri-berrietan ere:

13- Hegoaldeko goi nafarreran bezala, euskalki honetan ez dira erabiltzen -iten gisako aditz izenak (emaiten, erraiten) iparraldeko goi nafarreran eta iparraldeko euskarak hain ohikoak direnak:

Ori kukulian kukulian meza ematen

abrek ermaten zien lasterka

oihaneala bai, faten gintzan, oihaneala

kueban erraten zuen

14- Aurreko ezaugarri sistematiko xamarrez gain, esan gabe doa euskalki honetan estandarraz kanpoko makina bat adizki aditzen direla: niz, ginuen, etb. Batuazko bertsioak argitzen du kasuan kasuko baliokidea zein den.

15- Euskalki honen gainbehera erabatekoak esplikatzen ditu zenbait erabilera eta forma harrigarri, hizkuntzarekiko segurtasun ezagatik:

zortzi oro bihar nuen nik ogiak egin

guziak egiten nuen

Pues, begi, ba, begiak eta ardiak, pues gauza kuetarik ermaten gintzan

IZENA

16- Zaraitzueraren izen morfologiako dagoen ezaugarririk deigarriena (eta hemen beste inon aditzen ez dena), -a organikodun hitzek mugatu singularra egiteko hartzen duten forma berezia da: bordara, elizara, euskarara (batua borda, eliza, euskara, bizkaiera bordea, eleizea, etb.). Hau da: -a + -a > -ara:

Baginuen errotara

eta orduan galdu zen euskarara

esertzeko kozinillara

Bai, guti egoten zen musikara, guti...

17- Nora kasua -ala atzizkiarekin egiten da, zuberera eta behe nafarreraren parte batean bezala (Erronkarin -ara: iriara etb.). Atzizki honek, non kasuko -an atzizkiak bezalakoxe jokabidea du, hau da, kontsonantez hasiko balira bezala jokatzen dute biek: bokal atzean soilik eransten da (erdiala, erdian bezala), baina kontsonante atzean -e- loturazko bokala nahitaezkoa du: oihaneala, oihanean bezala. *Oihanala agramatikala litzateke (*oihanan agramatikala den bezalaxe):

oihaneala bai, faten gintzan, oihaneala

Keen bai bordala, bordala

eta ez gintzan xausten halik eta larunbateala artio labetik elki zaku batiala

Erribrala fan bage

ala! bazterriala!, ala! erdiala, erdiala!

Batzutan -ealako -e- hori aurreko sabaikariak irensten du:

euri egiten zuelarik ituxurak gaiñala

18- Ongi bereizten dira nor eta nork pluralean ere (-ak eta -ek):

Emaztiek, emaztiek egiten ginuen lan yago

nik egitatzen nuen gizonek biño yago

orai guziek eragutzen die ogia atariala

19- Instrumentala -z da, baina Espartzan nahaste erabiltzen da -s aldakiarekin, hegoaldeko goi nafarrera eta aezkeraren forma propioa baita:

lo egiten zien egunaz

bi behi xuntatu buztarriaz eta ala

guri zomait aldiz

erraten ginuen erdaraz parva hori da eultzia

Baina zalantza hori (-s/-z) Espartzara mugatzen da, iparraldeko goi nafarreratik hurbilen dagoen herria:

ta bihar zen egon hirur orones

20- Genitibo singularraren kontrakzio ohikoa -ain da.

21- Zenbakietan -tan erako formak aditzen dira: hirutan hogei, lautan hogei (=hirurogei, laurogei).

22- Nondik kasua mugagabe eta pluralean egiteko -tarik erabiltzen da, hegoaldeko goi nafarreran eta iparraldeko goi nafarreraren parte batean bezala:

guzietarik izan ginuen

Xei? pues igandetarik

leku koitaik faten gintzan, bai

23- -arendako erabiltzen da eta ez -arentzat.

Abelgorriendako, eta aberendako ere bai...

24- Hegoaldeko goi nafarreran eta iparraldeko goi nafarrera gehienean bezala, artzain, arrain, haurtzain, etb. bezalako hitzetan, zaraitzueran -ai gisako formak erabiltzen dira: artzai, arrai, haurtzai etb. (honetan behenafarreratik aldentzen da):

izan ze ene senarra, faten zena artzai

Artzai, artzai

25- Gazteleraren -ón bukaerari maizenik bere hartan eusten zaio maileguetan (batuaz eskuarki -oi): pantalona, perdigona, kamiona, botona, xabona.

26- Erakusleek hasierako k- bat ageri dute, Erronkarin bezala (Aezkoan g-): kau, kori, kor etb. Baina ez da falta honetan zalantzarik, agian kanpoko euskalkien eraginagatik, edo mintzakidearen euskarara moldatu nahiagatik:

oihaneala, lan egitra kan

eta ni kemen berzeekin

ta kala xardukitzen ginue

ya konen denbran etzen egiten ogirik

orai kau faten da elkitzera kanpo

Baina cf. bestalde:

Anitz, anitz da hori

baia lenbizikoa, ikasi nuen hori, euskaraa

Nik ez dut izaundu hori, len ez dakit

27- Euskalki honek libre du mugagabeko sintagmak egitea, gaurko euskalki gehienetan debeku den kasuetan ere:

len egiten ginuen ogi haundi

Ah, bai, zamariarekin, zamari ez, mando ginuen

ene denbran beti izan ginuen mando

28- Alderantziz, aditzondo erredoblatu batzuk artikuludun esaten dira, iparraldeko euskaran bezala:

polliki-pollikia

29- -tarik atzizkia hegoaldeko -ero (igandero) adierazteko erabiltzen da (erabilera hau iparraldeko goi nafarreran ere ezaguna da: hamabost eguntik tortzen da etb.):

Xei? pues igandetarik

30- Izenorde intentsiboak ekialde eitekoak dira: guhaur, nihaur, etb.

elkitzen zelaik zonbait modorra, pues kurak guaurek hiltzen ta xaten gintzaka

31- Argiro eusten zaio euskalki honetan, zubereran bezala, etxe-ren mugagabe arkaikoari: etxen `gure etxean´, (cf. etxean `besteren etxean, etxe hartan´:

larunbatean xauntsi, igandea igare etxen

Etxen, baginuen labea

egiten ginuen orduan ogia etxen

32- Estandarraz kanpoko forma asko aditzen dira zenbakietan: laur, hirur, bedratzi, egun, bida (izenorde; bi adjetibo):

lauregun edo kala, edo borzegun edo kala, ermaten zuen

egiten nituen hamabi hamahirur ogi

bedratzi eta hamar libra ogi bakotxa

ta bihar zen egon hirur orones

33- inor, inon etb. bezalako izenordeek -n- gabeko formak ageri dituzte (ior, iora etb.)

FONETIKA

34- Iparraldeko goi nafarreran bezala, i-ren atzeko asimilazio bustidura i bokalerdia delarik baizik ez da gertatzen (beño, gañean):

su gaiñean ginuen labea

euri egiten zuelarik ituxurak gaiñala

nik egitatzen nuen gizonek biño yago

Pues guzietarik, baia oiñez mandoan beño yago.

Baina ez i bokala delarik:

Etxen, baginuen labea

zonbat biaje dauket eginik

eta Amaberjina ere bai ezta?

Oso bakanka, i bokala delarik ere ñ aditzen da, baina badirudi kanpoko eraginagatik dela:

(Cf: berexi irina )

Ez t ez l ez dira inoiz bustitzen i-ren ondotik:

astelenean egiten nuen

-Jo, jo, Manex, aita hil duk.

ll, hitz adierazkorrez kanpora, mailegu berri batzuetan baizik ez da aditzen:

esertzeko kozinillara

35- Deklinabidean, -ea (etxea) taldea -ia esaten da:

xiten zienian Otsagira

Ori kukulian kukulian meza ematen

Baina -ea ere aditzen da batzuetan:

-oa taldea bere hartan esaten da beti:

-Olloak xan

pues al lau, ondoan.

36- Hiato hauek silaba bakarrean, hau da, diptongo, esateko joera dago (baina ez beti), agian azentuaren ondorioz:

pues al lau, ondoan.

Horregatik batzutan aurreko kontsonanteak irensten du -e-:

Ori kukulian kukulian meza ematen

euri egiten zuelarik ituxurak gaiñala

37- Ez dago bokal harmoniarik (dirua>dirue, ogia>ogie):

guziak egiten nuen

erkaituak erraten baizen orduan

38- Oso maiz gertatu da bokal bat hitz barrenean galtzea (sinkopa):

*Hitz solteetan: abre, erman, atra, denbra, graitzu, bedratzi, Erribra:

abrek ermaten zien lasterka

ene denbran beti izan ginuen mando

ya konen denbran etzen egiten ogirik

kori usatzen ginuen denbra guzian...

-Graitzupean. -Graitzua non?

bedratzi eta hamar libra ogi bakotxa

Ez, ni Erribrala ez nintzan fan batere

Erribrala fan bage

anitz fatia Erribrala, tokatu zaida bai

*Deklinabideko atzizkietan: -tra, trik (<-tara, -tera, -turik):

oihaneala, lan egitra kan

hamahirutra etzen heltzen

Baina ez, berriz, nondik kasuan: (-taik, -tarik):

leku koitaik faten gintzan, bai

guzietarik izan ginuen

Xei? pues igandetarik

39- Aldizka, behialako h hasperendu batek g bat utzi du ondotik: xagutu, begi, egun:

xagutu eta orduan sartu ogia

40- bait + laguntzailea lotzeko arau fonologikoek bait + d- kasurako bai baina gainerakoetan ez dute balio:

erkaituak erraten baizen orduan

baginuen bertze gauza bat, torno erraten baiginuen

41- joan, jarri, jende etb. bezalako hitzetan, hasierako soinua -x da euskalki honetan, Erronkarin, Aezkoan eta hegoaldeko goi nafarrera historikoaren parte batean bezala: xan, xin, xei, xunto, xarduki:

ez gintzan xausten arts´artio

etxakin zomana, eraukizu kozu bana xakiteko zomana

xiten zienian Otsagira

-Erran die xiteko oztekiala.

Baina batzutan j- ere aditzen da mailegu berrietan eta amaberjina hitzean: (cf. Aezkoan amaberkina, -k-rekin, hemen ere jota batetik).

zonbat biaje dauket eginik

eta Amaberjina ere bai ezta?

LEXIKOA

42- Zaraitzuera, hitz-kontu, ez da oso euskalki karakterizatua. Corpus honetan gutxi dira hemen baizik ez, edo hemen nagusiki erabiltzen diren hitz, aldaki edo adierak: izaundu, `ezagutu´, ozteki `ehorzketa´ (<ortzi `ehortzi´), xateki `otordu, oturuntz´, xarduki `hitzegin´, eseri `jarri´, oritu `oroitu´:

eta gero zakuetan eseri garia

eta han esertzen da ura

Esan dut ez nintzala oritzen baia orai oritu naiz, eta da larraiña

43- Euskalki honek itxura lexiko berezia baldin badu, hemen usatzen diren hitz eta aldakiak ekialde eite garbikoak direlako da (askotan hegoaldeko goi nafarreran erabiltzen diren berberak izaten dira): guti `gutxi´, bertze `beste´, erran `esan´, xin `etorri´, Manex `Juan´, murru `pareta´, orai `orain´, zonbait `zenbait´, zomat `zenbat´, zamari `zaldi´, ele egin `hitz egin´, egotzi `bota´, baratu `gelditu´, hirur `hiru´, laur `lau´, biztu `piztu´, xukatu `lehortu´, eragu `ekarri´, altzin `aurre´, elki `atera´, ortzi `lur eman´, yago, yagoen `gehiago, gehien´, igare ´igaro, pasa´, goatze `ohe´, eho `aleak xehetu´:

halik eta martxoaren azkenial´artio etzen xiten

-Jo, jo, Manex, aita hil duk.

Baratzeko murrutik erori duk.

ez orai bezala, ez

eta gero ez niz oroitzen noiz artio elegin nuen

eta haiziala egotzi goiti eta agotza ermaten zuen haizea(k)

bi semerekin baratzen nintzan

egiten nituen hamabi hamahirur ogi

eta gero bizten da labea

ez zen xukatzen nola oraikoa

labetik elki zaku batiala

hori xateko eta goatzea egiteko ere bai

44- Maiztasunagatik deigarriak dira Sakanan ere erabiltzen diren bi hitz aldaki: fan `joan´, eta baia `baina´:

oihaneala bai, faten gintzan, oihaneala

akaso kontu da baia esaten zien

45- Deigarria da, halaber, euskalkiari arrotz zaizkion hitzak aditzen direla frankotan (oso, asko, esan, hitzegin). Zaraitzueraren azken hiztunak, izan ere, kanpotarrekin baizik ez dira euskaraz mintzatzen aspaldi handitik. Hortik kutsu hori:

ta orduan baratzen zen oso garbi

eta nasi anitz anitz, asko

amak esaten zuen eskolara fan artio

SINTAXIA

46- Maiz aditzen dira bait- bidezko erlatibo ez murriztaileak:

47- Galdegilerik gabeko galderetan -a aditz atzizkia erabiltzen da:

48- Zehar galdera absolutuetan -nez erabiltzen da:

eztakiat orai Santiago ta festi kuek guardatzen direnez

49- Euskalki honetan -larik atzikia ia erabat gailendu zaio -nean-i denbora funtzioetan, baina ez erabat:

euri egiten zuelarik ituxurak gaiñala

okurritzen zelarik, pues ollo-zopa ere bai

-nean hain maiztasun gutxikoa izateak susmarazi egiten du kanpoko eraginagatik edo mintzakidearen euskarara moldatu nahiagatik erabiltzen ote den.

50- Normal erabiltzen dira, Aezkoan bezala, nola bidezko konparatiboak:

ez zen xukatzen nola oraikoa

51- halik eta (=harik eta) juntagailua izen hutsekin ere erabiltzen da, denbora adierazteko:

eta ez gintzan xausten halik eta larunbateala artio

About The Author