Fitxategiak

Fitxategiak

Xorroxin Irratia

X-031

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 2000-5-24
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Pantxi Erneta
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Errapeko mina udan (2000-05-24). Desinfekzioa jeiztean (2000-09-20).
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:30
denetarik Produktuek bere aktibitatea galtzen dute.
A02 00:01:30
00:03:35
denetarik Sal-erosketa iragarkiak.
A03 00:03:35
00:18:26
gaixotasuna: errapeko mina Errapeko mina: Normalean udan eta haragirako behietan ematen da. Aurreko errapeetan eragiten du gehien. Behiek umea gal dezakete. Behia tratatzen ez bada hil ere egin daiteke. Tratamendu zuzenena penizilina da. Infektatutako erro gehienak galdu egiten dira. Ona da hasieratik errape hori jeiztea bakteria asko ateratzen baitira, baina behiek ez dute uzten. Horrelakoetan errape punta moztea da onena zikinkeria berez ateratzen baita. Kutsakorra da eta posible izanik behia bereiztea komeni da. Prebentzioa ez da erraza. Mendia zikina badago errapeetan zauri gehiago egiten dituzte eta errazagoa da min hau hartzea. Leku altuetan euli gutxiago dabiltza. Belarritakoen bidez larruan zehar hedatzen joango den tratamendua jar daiteke. Baina errapeak ez du izerdirik eta ez da kolatzen. Sulfatoarekin emanda edozein lekutan jar daiteke. Ziurrena, antibiotikoa errapean sartzea da. Bakteria sartzekotan hil egingo baita. Euli mota hau normalean ez da borda barruan ibiltzen, ezta gauez ere. Beraz, egunez barruan edukiz eta gauez kanpora ateraz arrisku gutxiago dago.
A04 00:18:26
00:23:06
gaixotasuna: errabia, gaixotasuna: txertoa Txakurren errabiaren aurkako txertoaren kanpaina egiten ari dira. Oso kasu gutxi egon dira Espainian, baina derrigorrezkoa da. Txertoen prezioak.
A05 00:23:06
00:31:20
manifestazioa, politika (23.55") Manifestazio deirako arrazoiak. Lizarra-Garaziren inguruan. Manifestazioan eskatuko dutena.
B01 00:00:00
00:20:00
gaixotasuna: desinfekzioa, gaixotasuna: errapeko mina Errapeen desinfekzioa: mamitisa kontrolatzeko prebentzio hoberenetarikoa. Behia jeitzi baino lehen eta gero egiten da. Desinfekzioa nola egiten den. Metodoak, produktuak eta erabilera. Bost produktu motak: iodofodoak, amonio kuaternarioz osatutakoak, clorexidina, hipokloritoa eta DDBSa. Hiru gauza lortu behar dira: bakteriak hil, errapeetako ultzeretako bakteriak hil eta errapeen larrua hobetu. Jeizteko aparailuetan geldi daiteke bakteriak eta zazpi edo zortzi behi kutsa ditzakete. Produktuak txopera kendu eta berehala eman behar dira orain erroa irekita dagoenean pixka bat barrura sartzeko. Produktuaren hirugarren eginbeharra errape larrua zaintzea da. Larrua oso lehorra da ez baitago glandula sebaziarik. Produktuek badituzte larrua gozatzeko sustantziak.
B02 00:20:00
00:26:00
liburua, nekazaritza: ongarria "Laborantzaren liburua" edo "Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean" liburua. Bera gizon hura bezala, aholkuak ematen aritzen da. Duela 150 urte euskaraz idatzia. Ongarrien gainean hitz egiten duen zatia.
B03 00:26:00
00:30:15
gaixotasuna: kalitxak, medikuntza: erremedioak Behiak erditu du eta errapeak kalitxaz beterik ditu. Berez desagertzen dira, baina batzuetan urte bete irauten dute. Jeizteko arazoak izango ditu. Irtenbideak: txerto bat prestatzea. Pomadak. Produktu homeopatikoak. Errapeak lokartu eta bisturiarekin kalitxak kendu. Tratamendu zaharrak: zapoa pote batean sartu eta hiltzean kalitxak joango ziren. Lau edo bost hilabete behar ditu zapoak hiltzeko eta berez ere joan daitezke kalitxak denbora horretan.
B04 00:30:15
00:31:25
gaixotasuna: infekzioa Esnea bikorrekin ateratzen bada infekzio bat izango du behiak. Antibiotiko batekin tratatu beharko du.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
X-031-A 31:25
X-031-B 31:33