Irulegi Irratia
II-018a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1993-06-15
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Juanita Curutchet
- Ikertzailea:
- Gai nagusia: Haur egiteko laguntza
- Gaiak: aurkezpena, bizimodua: konparaketa, erditzea, gaixotasuna: haurraren gaixotasunak, Gerra, ogibideak: emagina, ogibideak:emagina
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:06:24 |
aurkezpena | Aurkezpena, irratiko sintonia. |
A02 | 00:06:25 00:10:27 |
ogibideak: emagina | Gertakari bereziak, haur sortze bereziak: Arnegin, gauez eta elurra zen,dena zuri-zuria, elurra gero eta lodiagoa zen, bidea ez zen ikusten.Zaldi ttipi batean, zaldia triparaino elurretan sartua. Etxera heldu eta beldurrez zerbait pasatzen bazen nola eginen zuten holako elurrarekin laguntza eske abiatzeko, bidea ezin ikusi. |
A03 | 00:10:28 00:14:10 |
erditzea, Gerra, ogibideak: emagina | Haurra izatean emazteak trankil ziren, ez zuten deusen beldurrik, fidatzen ziren. Emaginarekin salbu zirela sentitzen zuten. Berarentzako izugarria zen hantxe gertatzea, lekuetan, desertuan bezala. Udan ez zen hainbesteko problemarik, bideak garbiak ziren, oinez egiten ahal zen bidea. Urtero ehun bat emazte lagundu zituen haurra izaten, hogeitabost urtez. |
A04 | 00:14:12 00:15:23 |
bizimodua: konparaketa | Lehen orain baino haur gehiago izaten ziren, familiak handiak ziren. Orain langabeziarn beldurrez daude gurasoak, lehen denentzako lana bazen, ez ziren hainbeste haur eskolan ibiltzen baina ofiziodunak asko ziren: maestroak, harginak, arotzak,... |
A05 | 00:15:24 00:16:29 |
Irratiko sintonia. | |
A06 | 00:16:30 00:17:30 |
erditzea, Gerra, ogibideak:emagina | Gerla denboran baziren barrak (fronteak), eta jendeak laguntzen zuen haraino. Papera bazuen pasatu ahal izateko. Haurra izanen zuen familiak baimena ere eskatzen zuen, emaintsaren edo medikuari deitu behar bazitzaion edo. |
A07 | 00:17:32 00:20:16 |
Gerra, ogibideak: emagina | Gerlan atxilotua izan zen, Donazaharren. Guardia aleman hura edana zen eta paperak eskatu zizkien eta komandanziara eraman zituzten aita eta bera. Han egon ziren eta gero esan zion joaten ahal zela eta berak aita ere askatzeko eskatu zien. Biak libratu zituzten eta bera beldurrez haurra jadanik sortua izanen zela. Denbora galarazi zioten. |
A08 | 00:20:16 00:22:48 |
erditzea, Gerra, ogibideak: emagina | Medikua behar zen eta gizona ezin zen joan, ez zuen paperik frontea pasatzeko eta bera joan zen Arnegiko eskolara. Han zegon gizona bat zakur batekin eta atxilotu egin zuen. Papera erakutsi zion eta Donibanera abiatu ziren. Bulangerrak bazuen baimena eriak eta eramateko eta haren bila joan zen eta harekin joan ginen eta emaztea salbatu zuen. |
A09 | 00:22:49 00:24:33 |
Irratiko sintonia. | |
A10 | 00:24:34 00:32:02 |
erditzea, ogibideak: emagina | Alabak lau haur du, baina klinikan izan ditu. Lehen haurra sortu zenean han izan zen klinikan, baina ez zen laneko joana, han baziren medikuak eta emaintsak. Hurrengoetan haurrak zaindu zituen baina erditzeetan ez zen egon. Klinikan badira erremedio berri batzuk, txertoak mina kentzeko. Erreski pasatzen dira gauzak klinikan txerto horiekin eta, baina horregatik ez bada gauzak berdin dira. Erremedio horiek abantail handia dira, ez duzu oroitzapen txarrik izaten gero. Lehen ez zen zesarearik ia egiten, ez zen ez penizilinarik, deus ez zen. Haur batzuk galdu ditu, batzuk hiltzen ziren, barnean itzultzen ziren eta zangoetatik hartuta ateratzen zen, baina ez zen bizirik ateratzen. Orain haur guttiago galtzen da. |
A11 | 00:32:03 00:34:32 |
Irratiko sintonia. | |
A12 | 00:34:32 00:37:23 |
gaixotasuna: haurraren gaixotasunak | Haur ttipien eritasunak (kokuluxa, beherakoa,...). Esnetik heldu ziren, esnea ez zelako beti fresko gordetzen ahal. Emeki-emeki joaten zitzaizkien eritasunak. Tetanosetik hil zen behin haur bat. Pena zuen haurrak hiltzen zirenean, amak oso penatuak ziren. |
A13 | 00:37:24 00:39:52 |
ogibideak:emagina | Emagintza maite izan du, arazo guztien gainetik. Lagundutako emazte guztien oroitzapena eta amodioa gordetzen ditu. Berarekin sortutako haurrak ikustea satisfamendu handia da berarentzat, haurraren sortzea oroitzapen handia da. |
A14 | 00:39:53 00:46:26 |
Irratiko sintonia. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
II-018a-A | 46:26 |