Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-004a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1987-05-07
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Eulalia Lorea Iturri -Lorea, Konde-.
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:24
ogibideak: jostuna Apaizaren amarekin ikasi zuen josten. Hamabi neska biltzen ziren ikasteko. Eskuak bakarrik erabiltzen zituzten, ez baitzieten josteko makinarik erabiltzen uzten. Neska horietako bat modista ona izan zen. Hiztunak etxeko gauzak eta kanpoko batzuk josten zituen. Denbora hartan ez zen arroparik erosten, oihalak erosten ziren etxean josteko, edo ibar osoan zegoen sastre bakarrak josten zituen. Gero herrian denda bat ezarri zuten eta bertan zegoen sastreak josten zuen. Iruñean denbora hartan denda gutxi zegoen.
A02 00:05:25
00:12:10
bizimodua Usu joaten ziren Frantziara, senarra zenak han baitzuen dirua. Etxeko gauzak Frantzian erosten zituzten. Guardiek baxera uzten zuten pasatzen baina arropa ez, horregatik kontrabandoz ekartzen zuten. Senarra zendu zenean bere konfiantzako gizonak senarraren dirurik gabe utzi zuen eta egoera ekonomiko txarrean gelditu zen. Etxeko irina kontrabandoz ekartzen zuen berak. Taberna izan du.
A03 00:12:11
00:20:11
eztei-bidaia Eztei-bidaian Donostian eta Frantzian izan ziren hilabete batez. Beste bidaiarik ez du egin. Senarrak bai, bidaia asko egiten zituen denda zutelako. Orduan ez zegoen kotxerik eta orain etxe guztietan lagun bakoitzarentzat kotxe bat. Lehen zamariak zituzten etxe guztietan, baina orain ez dago bat ere herri osoan. Eultzitu, haizetu. Etxeetan ez zegoen urik, iturritik ekartzen zuen berak eguna argitu aurretik. 84 urte beteko ditu aurki.
A04 00:20:12
00:25:42
denetarik Abaurregainean zegoela, nagusiek siesta egiten zutenean, zizen bila joaten zen karabinero baten alabarekin. Ez du antzinako otoitzik edo kantu zaharrik gogoratzen hau baizik: "ogi zerutik etorria zu zera gure poz guzia". Gauzak, eta euskara bera ere, ahazten dira erabiltzen ez badira. Ez du nahi argazkirik egin diezaioten, itsusi ageri dela iruditzen zaiolako.
A05 00:25:43
00:30:57
elikadura: errezeta Sukaldaritza bere kabuz ikasi zuen, libururik gabe eta inork erakutsi gabe. Osagaiak onak badira janari ona egiten da. Txilindrona egiteko errezeta. Haragia ontzi batean jarri, tipula asko poliki xeheturik, pikor bat baratxuri edo pikor bat eta erdi haragi kilo bakoitzeko, gero perrexila. Haragia eginda dagoelarik tomatea, piperrak eta patatak bota. Gatza larriarekin gozoago dago.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-004a-A 31:02