Xorroxin Irratia
X-032
- Izenburua:
- Grabazio data: 2000-06-07
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Pantxi Erneta
- Ikertzailea:
- Gai nagusia: Listeriosia (2000-06-07) Begikomina (2000-06-29)
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:24:39 |
gaixotasuna: listeriosis | Edonork eta edozein animaliak izan dezake eritasun hau. Leku epeletan gertatzen da. Listeriosisaren bakteria lurrean edo eta landareetan bizi da. Azienden tripa barruan ere bizi daiteke eta estres baten ondorioz, bai kaka bai esnearen bidez bota dezakete, hauek kutsagarri bihurtuz. Bakteria hiru hilabetez iraun dezake bizirik. Kutsua animalia guztiek hartzen dute baina ez dira denak gaixotzen. Gehienbat kalitate txarreko edo lurra duten silotan hedatzen da, horregatik deritzaio siloen eritasuna. Arrisku gehien siloa bukatzen ari denean dago. Silo bat kutsatuta badago animali guztiak kutsatuko dira, baina ez dira denak gaixotuko. Defentsa gutxi dituzten animaliek hartuko dute errezen, estresatuak daudenak edo beste eritasun bat dutenek. Eritasun honekin edozein animalia hil daiteke. Hiru klase sintoma daude: larrua lehortzen zaie, odol infekzioa eta berehala hiltzen dena, edo, enzefalitis edo meningitisa dute: buruko muinak handitu egiten dira. Ardien lehenengo sintomak jan nahi ez izatea, bueltaka ibiltzea eta erortzea, kalentura handia eta mugitu ezinak dira. Sintomarik nabariena, burua gorputz aldera bueltatua izatea da. Tratatutako animalietatik ehuneko hogeiak besterik ez dira salbatzen. Antibiotiko gehienekin hiltzen da bakteria hau. Baina ez du esan nahi sendatuko denik, utzi dituen lesioak ez baitira sendatuko. Tratamendua luzez egin behar da zerbait lortzeko, jaten jarraitzen duen bitartean esperantza badago. Lehenengo kasuak normalean ez du sendatzerik, hurrengoek aukera gehiago izango dute. Kasuren bat egotekotan siloan gelditzen dena botatzea da hoberena. Prebentzio onena siloa ongi egitean datza: hezetasun gutxiko siloak egin, lurrik ez sartu eta siloari kontserbantea eman. Bada txerto bat baina emaitzak desberdinak dira eta oso gutxi erabiltzen da. Animalia kutsatu baten haragia jateagatik ere kutsatu daiteke pertsona, baina ez kontaktuaren bidez. Frantziako kasua. Hildakoen kasuak. |
B01 | 00:00:00 00:14:50 |
gaixotasuna: begikomina | Begietara jotzen duen eritasun kutsakorra. Azienden artean kontaktuaren bidez kutsatzen da eta euliek zabaltzen dute. Aziendak barruan zein kanpoan egonda berdin jotzen du. Eguzkiak jotzen duenean ultrabioleta izpiek kornean kalte egiten dute eta errazago du mikrobioak sartzeko. Behietan garrantzi handia du eguzkiak. Udan izaten da gehienbat, leku lehorragoak, euli gehiago eta eguzkia indarrean baitago. Hasieran badirudi zerbait begian duela baina laster azienda gehiagotan agertuko da. Behi, ardi eta ahuntzetan jotzen du batez ere. Hasieran begia gorritua, betazalak haziak, begia itxia egoten da. Min ematen du eta argi gutxiko lekuak nahiago dituzte. Negarra darie, ura poliki-poliki loditzen doa. Gehienetan etorri bezala bakarrik sendatzen da. Baina kornea mindurik egonik, begia galdu egin dezakete. Klamidia eta mikroplasmen kontrako antibiotikoak behar dira sendatzeko. Injekzio bidez sar daitezke, pomada edo espraiak, edo, begi barruan injekzioa jarriz. Leku ilun batera eraman behar da animalia. Partxe bat jartzea ona da. Begiko mina sahiestea ez da erraza. Badago behientzat txerto bat baina ez du arrakastarik eduki. Eulien kontra jo beharko da ere. Prebentzio bakarra antibiotikoa da. Azienda berriari injekzio bat jartzea komeni da, gaitzik ekar ez dezan. |
B02 | 00:14:50 00:24:30 |
animaliak: zezenak, genetika: klonazioa | Zezenekin genetika probak. Estatu Batuetan bost urtetan behin base genetikoa aldatu egiten da. Egon diren aldaketak begiratzen dira eta horren arabera base genetikoa aldatu egiten dute. Horrek izango dituen eraginak. Denek erabiltzeko zerbait ateratzen saiatzen dira baina zaila dirudi. Konparaketak egitea zaila da, bakoitzak dituen irizpideak desberdinak baitira. Genetika oso itxia da. Denak zezen oso gutxiren gerokoak dira. Estatu Batuetan beti doaz pixka bat aurrerago eta horrekin jolasten dute. Klonazio eta esperimentazio kontuak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
X-032-A | 24:40 | |
X-032-B | 24:35 |