Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-001

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1982-03-25
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Simona Garate Otxoa
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:20
bizimodua Alorretan eta oihanean behiekin lan egiten zuen. Aita ere behiekin oihanean zebilen zura egiten etxeetarako. Almadiak zubipetik igarotzen ziren.
A02 00:03:21
00:04:26
euskara: galera Pena da euskara galtzea. Bera da etxeko azken euskalduna. Iloba batek ikasi behar omen du, baina euskara hori diferentea da. Zaraitzuko euskara traketsa da, eta horregatik ez du mintzatu nahi, Donostiakoa, berriz, bai garbia.
A03 00:04:27
00:08:03
gramatika: lexikoa Behin baino gehiagotan ikertzaileak joan zaizkio lexikoari buruzko galderak egitera. Hitzen zerrenda zaraitzueraz.
A04 00:08:04
00:09:00
almadiak Gizonek almadiekin Zangozan egiten zuten gaua, eta gero Zaragozaraino joaten ziren. Otsagabiatik, Eskarozetik, Orontzetik eta Espartzatik joaten ziren, eta kalesak ere bai, baina Aezkoatik ez.
A05 00:09:01
00:12:06
juventud Herriko lurrak pobreak dira,lursailak urrun daude eta patata bakarrik ereiten dute. Gaztaroan ez zuten dibertsiorik, neskek paseo txikiak egiten zituzten eta laster etxera. Otsagabiako jaietara joaten zen ama hangoa zelako.
A06 00:12:07
00:13:48
gramatika: lexikoa Lexikoari buruzko galderak. Janzkera tradizionala.
A07 00:13:49
00:19:10
familia Orain ez du lanik egiten, bakarrik sukaldean lagundu. Ez da etxetik ateratzen ezta mezatara joateko ere. Apaiza etxera joaten da. Seme-alabak eta senarra. Senarra ere herrikoa zen, artzaina.
A08 00:19:11
00:20:50
Gerra zibila Gerra zibilaren garaian miseria handia izan zen. Senarra gari bila joaten zen gauez. Senarra eta aitaginarreba gerrara joatetik libre geratu ziren.
A09 00:20:51
00:24:02
euskara: galera Gerra garaian neskato eta mutiko guztiak beti euskaraz mintzatzen ziren, baina haietariko asko hil dira. Euskara gazteek mintzatu nahi izan ez dutelako galdu da. Bere semea euskaraz mintzatzen zen, baina orain ez. Bera ere ez da mintzatzen ez baita etxetik ateratzen.
A10 00:24:03
00:25:49
gramatika: lexikoa Urtean bi hilabetez bakarrik berotzen du, gero freskoa sartzen da. Urteko hilabeteak. Euri asko egiten du. Orain elur gutxi egiten du, eta egiten duenean biharamunean joaten da. Aurten ez da negurik egon.
A11 00:25:50
00:29:35
bidaia Madrilen, Donostian, Iruñean eta Alacanten izana da alaba moja bisitatzen.
A12 00:29:36
00:39:42
bizimodua Seme-alabak urtean behin etortzen dira udan. Udan eta aste santuan jende asko etortzen da herrira. Telebistako meza ikusten du. Orain emakumeak ez dira patata lantzera joaten. Ez du ezagutu meza euskaraz, apaizak beti erdaldunak izan baitira. Jatekorik ez zaie faltatu, miseriarik ez dute pasatu. Hamahiru urte zituen arte joan zen eskolara.
A13 00:39:43
00:41:41
esaera zaharrak Ikertzaileak zaraitzuerazko esaera zahar batzuk irakurtzen dizkio, baina hiztunak ez ditu ezagutzen.
A14 00:41:42
00:50:43
bizimodua Doktrina eta egunkariko letra larria irakurtzen ditu bakarrik. Orain etxe guztiak konponduta daude eta komuna dute, baina berandu arte ez dute izan. Lehenago etxe batean bakarrik saltzen zen ardoa, eta han, gutxitan, gizonak biltzen ziren eta musean jokatzen ziren. Otsagabian guardia zibil asko dago. Ez dute haiekin arazorik izan. Gurasoak beti euskaraz mintzatzen ziren. Hiztunaren izena eta adina.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-001-A 50:51
IC-001-B 34:58