Herriak

Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Eratsun

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Eratsun 116
Dokumentua Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Berriemailea
I-058 Audioa Orreaga Ibarra
N-032 Audioa Orreaga Ibarra Hizketa librea: jolasak, jostaketa (altxaketa, tabak, pilota, txapak...) Adineko emakume bat.
T-173 Audioa Toponimia
T-174 Audioa Toponimia
T-175 Audioa Toponimia
T-176 Audioa Toponimia
XH-008 Audioa Xorroxin Irratia "Sorgina pirulina" abestia. "Alferraren astea" abestia. Agurrak etxekoei. Elkarrizketa: Josu Baleztena, pilotari gaztea (17 urte)(hasiera falta da). Errezeta. Postaren historia (hasiera). 2000-05-23,24,25,26a.
XH-025 Audioa Xorroxin Irratia
XH-028 Audioa Xorroxin Irratia
XH-029 Audioa Xorroxin Irratia Postaren historia (amaiera). "Egunon erizaina", irakurketa. Olerkia. Abestiak: -Maritxu nora zoaz. -Ameriketara joan nintzen. -Furra furra. -Gizon arruntaren koplak. -Amak ezkondu ninduen. Oharra (Txontxongilo emanaldia). Agurra. 2000-05-23,24,25 eta 26a.
ATMA-085 Audioa Ahozko Tradizioa Malerreka Mendi mutila. Asura baserria. Herritarren arteko harremana. Mugarriak. Kontrabandoa. Apustuak. Ijitoak. Herrien arteko harremana. Ezkurrarren istorioak. Pernando Amezketarra. Haur eta helduen jolasak. Gisua eta teilak auzolanean.
ATMA-084 Audioa Ahozko Tradizioa Malerreka Herrian ospatzen diren festak. Apustuak. Ezkurrarren istorioak. Asura ola zaharra. Ikatza. Pernando Amezketarra. Ikatza. Lamiak. Sorginak. Kantak eta bertsoak.
ATMA-083 Audioa Ahozko Tradizioa Malerreka Morroi lana. Zazpi urte soldadu. Inauteriak. Herriko festak. Ezkontza. Dotea eta arreoa. Amatasuna. Ama ezkongabeak. Ezkontza tratuak. Erremedioak. Ezkurrarren istorioak. Pernando Amezketarra. Pasadizoak.
ATMA-082 Audioa Ahozko Tradizioa Malerreka Harrobiko lana. Kontrabandoa. Erlijioa. Neska-mutilak. Ezkontza tratuak. Ezkurrarren istorioak. Herrien fama. Sanson. Familia. Euskara.
ATMA-081 Audioa Ahozko Tradizioa Malerreka Harrobiko lana. Kontrabandoa. Eratsungo kartzela. Ikatza. Haur jolasak. Helduen jolasak. Ezkurrarren istorioak. Sanson. Herrian elkarri lagundu.
LTZ-305 Bideoa Leitzaldea Eskolatik itzulitakoan, desiotan egoten omen zen banabarra jateko. Eguraldi onarekin, galeriara atera eta han bazkaltzen omen zuen. Eskolatik etorri eta banabarrak bazkaltzeko Eratsun, 1940
LTZ-306 Bideoa Leitzaldea Arratsaldetan, berriz, meriendatzeko banabar hotzak jatea gustatzen zitzaion, eskaileretan eserita. Arratsaldean, banabar hotzak eskaileretan eserita Eratsun, 1940
LTZ-307 Bideoa Leitzaldea Teresaren anaiei eta aitari patata egosi platerkada bat ematen zien amak gosaltzeko. Maisu bat ere bazeukaten apopilo etxean, eta hari kafesnea. Hark ere patata gustura janen lukeela erran zuen behin, eta handik aurrera maisuari ere patata jartzen zitzaion. Patata egosia gosaltzeko Eratsun, 1940
LTZ-308 Bideoa Leitzaldea Neska kozkorra zenean, opor garaian postari gisa lan egin zuen. 30 duro ordaintzen zioten hilabeteko. Postari lanetan Eratsun, 1940
LTZ-309 Bideoa Leitzaldea 12 bat urterekin, artoa jorratzera joan zen etxe batera. Mantenua eta eguneko pezeta bat ordaintzen zioten. Artajorrara Eratsun, 1940
LTZ-310 Bideoa Leitzaldea 13 urte bete zituenean, batuketak eta kenketak egiten ez zekien emakume merkatari bati laguntzen ibili zen. Kafea, azukrea eta antzekoak saltzen zituzten kanpoko herri eta baserrietan, eta ordainean jendeak arrautzak ematen zizkien, batzuk pezetaren bat ere bai. Salerosketan Eratsun, 1940
LTZ-311 Bideoa Leitzaldea 12 esku (esku bat=6 arrautza) arrautza saldu zizkioten gizon bati eta hark 9 ordaindu zizkien. Erreklamatu arren, gizon hark ez zien kasu egin. Han bukatu ziren Teresarentzat salerosketa kontuak. 12 esku arrautza saldu eta 9 kobratu Eratsun, 1940
LTZ-312 Bideoa Leitzaldea Bi guardia zibil joan ziren etxea errebisatzera. Teresaren etxean kontrabandoko irina gordetzen zuten, garoaren azpian. Ganbarara igo eta irin zaku bat aurkitu zuten, baina amak “polvos pinos” zirela erran zien. Guardia Zibilak etxea errebisatzera joan zirenekoa Eratsun, 1940
LTZ-313 Bideoa Leitzaldea Teresaren amak fideoak egiten zituen etxean. Bandeja handi batzuetan zabaldu eta galerian idortzen ziren. Idortu ondoren, kilo edo kilo erdiko boltsetan sartu eta saldu egoten zituen. Fideoak Eratsun, 1940
LTZ-314 Bideoa Leitzaldea Kolorantea, irina eta lebadura pixka bat behar zen fideoen masa egiteko. Gero tramankulu batean sartu, eskuarekin biradera bati bueltak eman eta fideoak ateratzen ziren. Nola egiten ziren fideoak Eratsun, 1940
LTZ-315 Bideoa Leitzaldea Guardia Zibilek fideok ikusi zituzten, eta kontrabandoko irina erabiltzea debekatua zegoela esan zioten. Amak fideo-poltsa bana eman zien eta denak gustora gelditu ziren. Guardia Zibilek fideoak ikusi Eratsun, 1940
LTZ-316 Bideoa Leitzaldea 15 urterekin eskola utzi eta Eratsundik Aresoko dendara neskame etorri zen. Gogoan du egin behar izan zuen lehendabiziko lana: dendako kristalak garbitu behar izan zituen. Etxean ere, oheak egiterakoan egunero-egunero koltxoia altxatu eta somierrari hautsa kentzen zioten. Eratsundik Aresora neskame Eratsun, 1940
LTZ-317 Bideoa Leitzaldea Aberatsek artilezko koltxoiak zituzten. Teresaren etxean , aldiz, lastairea ere ezagutu du, lastoz egina; lau zulo omen zituen eskua sartu eta barruko lastoa harrotzeko, bestela dena zanpatua gelditzen baitzen. Koltxoiak Eratsun, 1940
LTZ-318 Bideoa Leitzaldea Soineko urdina lepo zuriarekin, eta kofia gisa zapi txuri bat. Otorduak zerbitzatzeko garaian, mantal txuri txiki bat erabiltzen zuen. Neskamearen janzkera Eratsun, 1940
LTZ-319 Bideoa Leitzaldea Euskaraz hitz egiten zien, baina “señorito” edo “señorita” deitu behar izaten zien. Mahaia jartzerako orduan, platerak eskuinetik jarri behar ziren eta ezker aldetik kendu. Nagusiei eman beharreko tratua Eratsun, 1940
LTZ-320 Bideoa Leitzaldea Kafe hondarrari atxikoria bota eta harekin neskamearentzako kafea egiten zen. Ogi zaharra jaten zuten. Gauean, patata edo zopa. Neskameak zer jaten zuen Eratsun, 1940
LTZ-321 Bideoa Leitzaldea Dendan denetik izaten zen. Azukrea 50 kiloka ekartzen zuten, pala batekin kajoi batzuetara pasatzen zuten eta jendea etortzen zenerako kiloko poltsetan prestatzen zuten. Ardoa 200 litroko barrika handietan etortzen zen . Denda Eratsun, 1940
LTZ-322 Bideoa Leitzaldea Ardia hiltzerakoan Teresa eusten egoten zen. Txerria hiltzerakoan ere, bi neskameek bi hanketatik heltzen zioten, eta kanpoko beste bi gizonek beste bi hanketatik. Txerri-hiltzeak Eratsun, 1940
LTZ-323 Bideoa Leitzaldea Dendan ozpina egiten zuten. Osagaiak: bost litro ur, litro bat ardo eta oroitzen ez den beste likido bat. Ozpina Eratsun, 1940
LTZ-324 Bideoa Leitzaldea Bi anis mota (Anis Prometeo eta Anis Imperial), moskatela..20 litroko garrafoietan etortzen ziren. Edariak Eratsun, 1940
LTZ-325 Bideoa Leitzaldea Bezero gehienek ez zuten momentuan ordaintzen. Libreta batean erositakoa apuntatu eta txerri edo txekorren bat saldu eta diru pixka bat lortutakoan ordaintzen zuten. Bezeroek ez zuten momentuan ordaintzen Eratsun, 1940
LTZ-326 Bideoa Leitzaldea Dendan espartinak ere edukitzen zituzten. Neurriaren arabera apaletan txukun-txukun ordenatzen zituen. Norbaitek oinetakoak behar bazituen, Teresa bidaltzen zuten, ongi baitzekien gauza bakoitza non zegoen. Espartinak Eratsun, 1940
LTZ-327 Bideoa Leitzaldea Tabakoa ere saltzen zen. Tabakoa Eratsun, 1940
LTZ-328 Bideoa Leitzaldea Eguerdiko ordu bata eta erdietan itxi eta berriro ere ordubi t´erdietan zabaltzen zuten. Eguerdietan denda itxita Eratsun, 1940
LTZ-329 Bideoa Leitzaldea 5 edo 6 karamelo klase, gailetak, pastak... Dendan saltzen ziren gozokiak Eratsun, 1940
LTZ-330 Bideoa Leitzaldea Kamisetak, barruko arropa, gorroak... Dendan saltzen zen arropa Eratsun, 1940
LTZ-331 Bideoa Leitzaldea Koloniak eta esentziak “a granel” saltzen ziren. Neurtu eta botila ttikietan saltzen zen. Dendan saltzen ziren koloniak Eratsun, 1940
LTZ-332 Bideoa Leitzaldea Goizean lehengusuari etxea txukuntzen lagundu eta ondoren dendara joaten zen. Gero, umeak zaintzera kalera. Dendaz arduratzeaz gain, umeak ere zaintzen zituen Eratsun, 1940
LTZ-333 Bideoa Leitzaldea 40 eguneko elurtea egin zuen batean, zakurra kanpora ateratzera behartu zuten. Pixka baten buruan, hotza ezin jasanik, etxera sartu zen Teresa, baina nagusiak berriro ere kanpora joateko erraten zion. Hori omen da neskame egon zen garaian izan zuen esperientzia txar bakarrenetakoa. Elurtea: esperientzia txarra. Eratsun, 1940
LTZ-334 Bideoa Leitzaldea Ganbaran lo egiten zuten, eta hotz ikaragarria pasatzen zuten bertan. Gero botila beroak eramaten hasi ziren pixka bat berotzeko. “Lotara hotzak joan eta hotzak jaiki” Eratsun, 1940
LTZ-335 Bideoa Leitzaldea Bost kiloko turroi-barra ekartzen zuten dendara. Barra handi hura zatitu eta puska ttikiak egiten zituzten. Lehengusuak eta biek gordeka mazapana jan zutenekoa gogoratzen du. Turroiak eta mazapanak Eratsun, 1940
LTZ-336 Bideoa Leitzaldea Behin, etxeko “señoritak” mazapanak jan izana egotzi zion. Extekoandrearen ilobak berak jan zituela aitortu zuen. Mazapanak lapurtu izana egotzi ziotenekoa Eratsun, 1940
LTZ-337 Bideoa Leitzaldea Igandeetako batean neskame batek hartzen zuen jai, hurrengoan besteak. Eguna libre ez izan arren, haurrekin asko ibiltzen zenez ez zitzaion axola. Hala ere, etxera zortziak baino lehen itzuli behar zuten beti. Libre hartzen zituen egunak Eratsun, 1940
LTZ-338 Bideoa Leitzaldea Etxeko semeak andregaia Azpirotzen omen zuen. Oinez joaten zen hura ikustera, eta bide txarra zenez katiuskekin joaten zen. Goizeko ordubietan edo hiruretan itzultzen zen, eta Teresaren lehengusinak (beste neskameak) haren esperoan egon behar izaten zuen katiuskak kentzen laguntzeko. “Señoritoari” katiuskak kentzeko berandu arte esperoan Eratsun, 1940
LTZ-339 Bideoa Leitzaldea Etxeko semeak normalean ez zuen ardorik edaten, baina asteburuetan bai, donostiarrek ardo onak ekartzen baitzituzten. Moxkortzen zenean, gustuko neskak zelatatzera bidaltzen zituen neskameak. Etxeko semeak neskak zelatatzera bidaltzen zituen Eratsun, 1940
LTZ-340 Bideoa Leitzaldea Ezkontetxea “etxe txarra” omen zen, zaharra. Gainera, maizterrak ziren. Ezkondu eta urtebetera etxea erosi eta erreformak egin zituzten. Ezkontetxea Eratsun, 1940
LTZ-341 Bideoa Leitzaldea Ikuilua zuloz beteta zegoen. Euri asko egiten zuenean ura sartzen zen eta baldeekin atera behar izaten zuten. Ezkontetxeko ikuilua Eratsun, 1940
LTZ-342 Bideoa Leitzaldea Bi bonbila zituzten etxe guzirako. Bi geletarako bonbila bat, eta sukalde eta sarrerarako beste bat. Egurrezko komuna ere bazuten. Argia, komuna... Eratsun, 1940
LTZ-343 Bideoa Leitzaldea Dozena bat maindire, sobrekamak, toailak...ekari zituen. ”señoritak” ere dozena erdi bat maindire oparitu zion. Arreoa Eratsun, 1940
LTZ-344 Bideoa Leitzaldea Janaria beheko suan prestatzen zen. Lurrezko ontziak ziren. Bi eltze eta zartagin bat zituzten Teresa iritsi zenean. Otorduak Eratsun, 1940
LTZ-345 Bideoa Leitzaldea 23 urtetan gaixo jarri zen (bronkitisa eta asma bronkiala). Orduz geroztik osasunez pattal ibili omen da. Gaixotasunak Eratsun, 1940
LTZ-346 Bideoa Leitzaldea Bizilagunek asko lagundu zieten. Behiak jeizteko garaian bi ume zaharrenak okindegira eramaten zituen hasieran, zain zitzaten. Gero, ordea, lurrean zaku bat paratu eta hantxe uzten zituen, lasai-lasai egoten baitziren. Bizilagunak eta behiak jeizteko garaia Eratsun, 1940
LTZ-347 Bideoa Leitzaldea Bisitan etortzen ziren. Hirugarren umea izan zuenean, ahizpa bi egunerako bisitan etorri zen. Ama ere etortzen zen. Eratsungo familiakoak ez ziren laguntzera etortzen Eratsun, 1940
LTZ-348 Bideoa Leitzaldea Plazan ibiltzen ziren, dantzan. Hamabi t´erdiak aldera ateratzen ziren etxetik, eta ordubietarako itzuli behar. Hurrengo goizean seietarako jaiki behar izaten zuten, eta dendako aulkian lo gelditzen zen. Festak Eratsun, 1940
LTZ-349 Bideoa Leitzaldea Denak mozorrotzen ziren, laranjak biltzen. Mozorroaren azpian zein zegoen asmatzea izaten zen festarik handiena. Mutilen festa zen gehienbat, baina neskek ere oso ongi pasatzen zuten. Inauteriak Eratsun, 1940
LTZ-350 Bideoa Leitzaldea Doña Mercedes oso jatorra zen, begikoa zuen oso. Besteengandik desberdina zen, “agian Donostian beste kultura mota bat jaso zuelako”. Doña Mercedesek begikoa zuen Eratsun, 1940
LTZ-351 Bideoa Leitzaldea Jostailurik ez zuten erabiltzen. Goizean kanpora ateratzen zituen, etxera itzultzean afaldu eta lotara. Egun guztia kanpoan, ez zuten jostailu beharrik. Zaintzen zituen umeek ez zuten jostailurik behar Eratsun, 1940
LTZ-352 Bideoa Leitzaldea Bezperatara eta mezatara joaten ziren. Mahaia bedeinkatzen zen, angelusa... Elizako kontuak Eratsun, 1940
LTZ-353 Bideoa Leitzaldea Eratsunen bazuten baratza. Marrubiak kristaleko pote batzuetan biltzen zituen. Eratsunen marrubiak biltzen Eratsun, 1940
LTZ-354 Bideoa Leitzaldea Ezkontzerako bazekien segan ibiltzen. Segan Eratsun, 1940
LTZ-355 Bideoa Leitzaldea Teresa arduratzen zen “señoritoen” lorategiez; gustatzen zitzaion. Baratzan aza, tipula, letxuga eta porrua besterik ez zen izaten garai hartan. Lorategiak eta baratzak Eratsun, 1940
LTZ-356 Bideoa Leitzaldea Ezkondu eta gero ez zen asko ibili baratzean, senarra fabrikan hasi baitzen eta seme-alabekin eta baserriko lanekin nahiko lan baitzuen. Ezkondu ondotik baratzean gutxi ibili zen Eratsun, 1940
LTZ-357 Bideoa Leitzaldea Goldearekin eta arearekin lantzen zuten lurra; bi tresna hauek behiekin erabiltzen ziren. Artoa ereiteko bazuten makina. Banabarra eskuz ereiten zen. Garo asko. Nekazaritza lanak Eratsun, 1940
LTZ-358 Bideoa Leitzaldea Bazituen hiruzpalau soineko, zapatak, zapatilak, barruko arropa, berokia, euria egiten zuenerako zira... Txikitako janzkera Eratsun, 1940
LTZ-359 Bideoa Leitzaldea Haurrak lokartzeko abesten zuen kanta Sehaska-kanta Eratsun, 1940
LTZ-360 Bideoa Leitzaldea Gazte denboran ikasitako beste kanta bat “Haur gaixoa negarrez dago...” Eratsun, 1940
LTZ-361 Bideoa Leitzaldea Pote-potean, gordeketan, sokan, txingoka... Txikitako jolasak Eratsun, 1940
LTZ-362 Bideoa Leitzaldea Ongi konpontzen zen andereñoekin. “Punto de Cruz” eta antzeko labore asko ikasi zuten. Eskola garaiak Eratsun, 1940
LTZ-363 Bideoa Leitzaldea Teresari, etxean bizi zen senide bakarra zenez, lau pastila txokolate eman ohi zizkioten ttikitan. Bizilagunari, berriz, bi; hau inbidiatan egoten zen. Goseak zegoen batean, bizilagun honek amari jateko zerbait eskatu omen zion eta honek “talo hotza” besterik ez zegoela erantzun omen zion. Umeak: “Talo hotza ere gustora janen nuke!”. Janari-eskasia Eratsun, 1940
LTZ-364 Bideoa Leitzaldea Aitarekin harreman berezia zuen. Gogoan du nola mozten zion bibotea, nola eramaten zion tabakoa... Goizero, gosaltzeko, anis pixka bat jartzen zion ogi puska batekin. Aitarekin zeukan harremana Eratsun, 1940
LTZ-365 Bideoa Leitzaldea Aita maingua zen eta Teresak ez zuen sekula lan egiten ezagutu. Pare bat aldiz, amarekin etxe batera diru eske joatea egokitu zitzaion. Aitak ezin lanik egin: diru-eskasia. Eratsun, 1940
LTZ-366 Bideoa Leitzaldea Maizterrek ez zuten asko ordaintzen. Maiztergoa Eratsun, 1940
LTZ-367 Bideoa Leitzaldea Senarrak fabrikan izan zuen lehen soldata 1.800 eurokoa izan zen. Jaiegun askotan ere lan egitea egokitu zitzaion, eta egun horiek oso ongi ordaintzen zizkioten. Senarraren soldata Eratsun, 1940
LTZ-368 Bideoa Leitzaldea Amak oso soineko polita erosi zion Donezteben. Bazkaria etxean. Doneztebetik ekarritako pastelaz ere gogoratzen da. Lehendabiziko jaunartzea Eratsun, 1940
LTZ-369 Bideoa Leitzaldea Lixibarik ez du egin, baina labaderoan arropa xaboitu eta belazean idortzen paratzen zuten. Ondotik labaderoan berriz aklaratu, eta arropa zuri-zuria gelditzen zen. Labaderoan arropa xaboitu Eratsun, 1940
LTZ-370 Bideoa Leitzaldea Amak zapiak eta antzeko arropa ttikiak garbitzera bidaltzen zuen labaderora. Ongi garbitu gabeak baldin baziren, bueltan labaderora. Zapiak garbitzera labaderora Eratsun, 1940
LTZ-371 Bideoa Leitzaldea Hasiera batean, gauetan jartzen zuen garbigailua, arratsez herrian argindar guttiago kontsumitzen zelako eta indar handiagoa izaten zuelako. Garbigailua Eratsun, 1940
LTZ-372 Bideoa Leitzaldea 10 harri labaderoan, eta emakume ugari. Zurrumurru ugari, gezurrak, gaizkiulertuak... Emakumeek labaderoan kontatzen zituzten kontuak Eratsun, 1940
LTZ-373 Bideoa Leitzaldea Harrobiko langileak oinez joan behar izaten zuten lantokira, euria goitik behera ari zuela ere, eta han pasatzen zuten egun guzia. Bueltarakoan kamioi batek ekartzen bazituen, kontent. Harrobiko kontuak Eratsun, 1940
LTZ-374 Bideoa Leitzaldea Baserritarrek oinetakoak Teresaren etxean aldatzen zituzten. Mezetarako zapatak jartzen zituzten bertan. Elurte handia baldin bazen, etxean bazkaltzen gelditu ere bai. Baserritarrek oinetakoak aldatzeko lekua Eratsun, 1940
LTZ-375 Bideoa Leitzaldea Apaizak harreman estua zuen Teresaren ezkontetxekoekin. Gorrotoa hartu zion anaia hil zenean bere ondoan egon ez izana leporatu ziolako. Bazkari batean 425 pezeta balio zuen Montecristo-a eskatu zuen. OHARRA: Elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea gaztelerara pasa dira une batean. Apaizarekin izandako tirabirak Eratsun, 1940
LTZ-376 Bideoa Leitzaldea Apaizengan itxaropena galdu omen du. Apaizengan itxaropena galdu Eratsun, 1940
LTZ-377 Bideoa Leitzaldea Misioak gehiegizkoak ziren eta ez zitzaizkion gustatzen; infernua asko aipatzen zuten. Misioak gehiegizkoak ziren Eratsun, 1940
LTZ-378 Bideoa Leitzaldea Zerbitzariek botere handia zuten, apaizak baino gehiago askotan. Doña Maria gogoan du. Apaizaren zerbitzariak Eratsun, 1940
LTZ-379 Bideoa Leitzaldea Bizi izan dituen esperientziek diruaren garrantzia erakutsi diote Diruak mugitzen du dena Eratsun, 1940
LTZ-380 Bideoa Leitzaldea Teresa Aresora iritsi zenean, “señoritoak” zerbitzariarekin haserre zeuden. Kontsagrazio garaian ezkilak jotzeko erabiltzen zen soka botatzen zion “señoritoak” Mariari (¿?) Doña Maria eta señoritoa haserre Eratsun, 1940
LTZ-381 Bideoa Leitzaldea Lur asko, etxe asko... “Señoritoen” ondasunak Eratsun, 1940
LTZ-382 Bideoa Leitzaldea Lurren truke banabarrak edo dirua. Lurren maizterrek zer ordaintzen zuten Eratsun, 1940
LTZ-383 Bideoa Leitzaldea Señoritoek harreman ona zuten bizilagunekin. Etxeberrikoak nahiko bereziak ziren: denda itxi ondoren etortzen ziren beti ate joka. Señoritoak eta bizilagunak Eratsun, 1940
LTZ-384 Bideoa Leitzaldea Teresa atera ondotik hiru morroi egon ziren. Señoritoen etxean egon ziren morroiak Eratsun, 1940
LTZ-385 Bideoa Leitzaldea Lizarraunditan egoten ziren ijitoak. Herrian bertan ez ditu ezagutu. Ijitoak Eratsun, 1940
LTZ-386 Bideoa Leitzaldea Jateko zer edo zer (pikuak, laranjak, gailetak...), batzuei dirua ere bai...eskale batzuk ezagunak zituzten. Eskaleei zer ematen zitzaien Eratsun, 1940
LTZ-387 Bideoa Leitzaldea Estratatik behera botatzen zituzten barrikak. Behetik gora, berriz, behi-gurdian. Barrikak pulunpaka goitik behera Eratsun, 1940
LTZ-388 Bideoa Leitzaldea Señoritoak eta neskameak ate beretik sartzen ziren, baina batzuk jantokira eta besteak sukaldera. Denak ate beretik sartzen ziren Eratsun, 1940
LTZ-389 Bideoa Leitzaldea Lau sala: bat oso handia, bestea txikixeagoa, bi jangela. Komun bat beheko solairuan eta beste bat goikoan. Goiko solairuan sei gela eta bi miradore zituzten. Señoritoen etxearen egitura Eratsun, 1940
LTZ-390 Bideoa Leitzaldea Isats-piano elegantea zeukaten. Donostiako ahaideetako batek jotzen zuen. Isats-pianoa Eratsun, 1940
LTZ-391 Bideoa Leitzaldea Ez zuten beheko surik, “salamandra” deitzen zioten estufa bat baizik. Janaria prestatzeko sukalde ekonomikoa erabiltzen zuten. “Salamandra” eta sukalde ekonomikoa Eratsun, 1940
LTZ-392 Bideoa Leitzaldea Ez zuten karrotxoetan zerbitzatzen, erretiluetan baizik. Mahai-tresna guziak zilarrezkoak ziren. Festa egunetan ontziteria aldatzen zen, baina goilarak eta sardexkak ez. Ontziteria, mahai-tresnak... Eratsun, 1940
LTZ-393 Bideoa Leitzaldea Toallak, barruko arropa, kamisetak..dena plantxatzen zen. Txaparen gainean berotzen zen plantxa. Arratsalde osoa behar izaten zen dena plantxatzeko. Plantxa Eratsun, 1940
LTZ-394 Bideoa Leitzaldea Oso arropa arrunta; batek petatxuak eta guzti izaten zituen. Señoritoek zer arropa erabiltzen zuten Eratsun, 1940
TT-022 Bideoa Ttipi ttapa gerra zibilaren oroitzapena Gerra Zibila, oroitzapena
TT-023 Bideoa Ttipi ttapa zegatik gerra? Gerra Zibila, Zergatik?
TT-024 Bideoa Ttipi ttapa batallak Gerra Zibila, batallak
TT-025 Bideoa Ttipi ttapa sarjentua Gerra Zibila, sarjentua
TT-026 Bideoa Ttipi ttapa gerrako zigorrak Gerra Zibila, gerrako zigorrak
TT-027 Bideoa Ttipi ttapa euskara Gerra Zibila, euskara
TT-028 Bideoa Ttipi ttapa lagune heriotza Gerra Zibila, lagunen heriotza
TT-029 Bideoa Ttipi ttapa arriskua Gerra Zibila, arriskua
TT-030 Bideoa Ttipi ttapa janzkera Gerra Zibila, janzkera
TT-031 Bideoa Ttipi ttapa momentu gogorrenak Gerra Zibila, momentu gogorrenak
NEZ-055 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Eratsun. Esaera zaharrak.