Fitxategiak

Fitxategiak

Xorroxin Irratia

X-001

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Maurizio Elizalderi omenaldia.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:10
Musika: txistua Txistu doinua
A02 00:02:11
00:02:58
musikaria: txistularia Esatariaren aurkezpena.
A03 00:02:59
00:06:23
autobiografia Aurkezpena. Aitak irakatsi zion txistua jotzen. Aitak berak dantza eta txistu doinu asko bildu ere egin zituen, batez ere aitzineko basozain batengandik. Zaletasun amorratua izan zuen txistuarekiko gazte-gaztetik.
A04 00:06:24
00:10:19
musikaria: txistularia Mariano Izeta mintzo da. Maurixio Elizalde sortu zen urte berean sortu zen Mariano. Gazte-gaztetik ezagutu du herriz-herri harat-honat Antonio, aita, txistuarekin eta Maurixio atabalarekin. Harekin ikasi zituen dantzak, batez ere mutildantzak.
A05 00:10:20
00:17:34
dantzak: berpiztea Javier Larralde, Maurixioren koinatua, mintzo da. Maurixiorekin jotzen zuen, eta batzuetan Maurixiok jotzen zuelarik hark dantzatzen zuen. Galtzear zeuden dantzak berpiztu zituzten.
A06 00:17:35
00:23:14
Musikaria: atabalaria Félix Iriarte, 32 urtez Maurixioren atabalaria, mintzo da. Maurixio anaiatzat izan du. Dantza lotua hasi zenekoa. Arizkungo atabalari postuaren hautaketa.
A07 00:23:15
00:27:36
Dantza: dantza taldea Jose Antonio Istilart, Maurixioren iloba, mintzo da. Arizkungo dantza taldea.
A08 00:27:37
00:32:07
musikaria: txistularia Martin Garde, Baztango udaleko kultura zinegotzia. Maurixioren gaineko ikuspuntua nola aldatu den urteak pasa ondoren. Maurixioren garrantzia Baztango kulturan.
B01 00:00:00
00:07:10
Bertsoak Maurixiori Errazkinen egindako omenaldiaren bertsoak.
B02 00:07:11
00:08:25
musikaria: txistularia Esatariaren aurkezpena.
B03 00:08:26
00:13:05
musikaria: txistularia Mariano Izeta mintzo da. Duela berrogei urte inguru Baztango herri guztietan txistulari bana izaten zen. Elizondon dantza lotua egiten zen eta beste herrietan laxoa. Duela hogei urte dantza laxoko txapelketa (jota eta purrusalda) egiten zuten Elizondon. Gipuzkoatik eta Bizkaitik etortzen ziren batez ere. Maurixio eta Felix izaten ziren txistulari eta atabalari partehartzaile guztientzat. Hirurogei pieza baino gehiago jo behar zituzten. Plazan dantza egin nahi zuen norbait baldin bazegoen Maurixiok ez zion uzten jotzeari.
B04 00:13:06
00:22:06
musikaria: txistularia Herrietako festetan orkestinak jotzen hasi zirenean, jendeak txistu egiten zien txistulariei aspergarriak iruditzen zitzaiolako. Maurixio ez zen gibeleratzen eta jotzen segitzen zuen. Maurixiori esker dantza anitz ez dira galdu.
B05 00:22:07
00:26:12
musikaria: txistularia Maurixio gaurko txistularientzako garrantziaz. Aitzinako txistularien bizimodua bizi zuen azkena zen Maurixio. Maurixio tradizioaren irakaslea. Gaurko txistulariek musika-eredu berriak dituzte.
B06 00:26:13
00:32:10
Dantzak: bilketa Baztango dantzen bilketa. Aitzinako txistulariengandik bildu zuten hainbat dantza Antonio Elizaldek eta José Telletxeak. Gero Aita Olazaranek eta Aita Donostiak ere bildu zituzten soinuak. Maurixio bere aitarengandik asko ikasi zuen, eta aita Donostiarekin harreman handia izan zuen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
X-001-A 32:06
X-001-B 32:09