Xorroxin Irratia
X-003
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea:
- Gai nagusia: Aholkuak. San Juan suak, ohiturak eta trukoak.
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:32:10 |
medikuntza: erremedioak | Irratiko lehiaketa saioa: herri erremedio eta ohiturak. Izozki mantxak arropatik kentzeko modua. (02:20") San Juan egunean belarrak bedeinkatzen ziren eta gero gaitzen kontra erabiltzen ziren. Bildutako adarrak San Juan sutetara bota eta gainetik saltatu egiten zen, hau esanez: "sarna fuera ona barnera, gaiztoa kanpora San Juan eta San Pedro balirakigula". Erramun egunean mezatatik etorri eta erramua leihoan jartzen zuten gaitzetatik babesteko. (05:53") Jertsea estua bada ur berotan sartu handitzeko. Euliak sukaldetik aldentzeko, limoia erditik zatitu eta "klabitos" izeneko espeziaren hamar bat ale jarri. (08:20") Kobrea tomatearekin garbitzen da. (09:45") Eltxoen hautsikien kontra tipula moztu berria jarri. (10:55") Arropatik txiklea kentzeko olio gabeko gasolina erabili. (12:20") Euliak etxera ez sartzeko eukaliptusa egosi eta usainak uxatu egiten ditu. (13:48") Espinakak ongi egosi eta ura epel edo hotz dagoela kendu eta horrekin aurpegia garbitu larrua fin-fina edukitzeko. (14:55") Atorraren lepotik makilajea kentzeko talko-hautsak bota eta gero eskuilaz eman. (15:30") Azazkalean kolpe bat hartzean, lixiban sartu ez belzteko. (16:34") Aginetako mina kentzeko azafrana gainean jarri. Mendian egotekotan lizarraren azala ahoan txiklea bezala erabili. (17:44") Eltxo batek ziztatzean, akaforteko tanta bat ipini. (18:20") Eltxo batek ziztatzean, lur garbia hartu eta horrekin igurtziz handitzea ekiditzen da. (18:38") Kaparrondoa olioz ongi igurtzi eta bakarrik ateratzen da. (19:12") Sukaldeko baldosak garbitzeko amoniakoa erabili. (19:50") Tripako mina kentzeko trapu bat berotu eta bertan jarri. (20:48") Dilista itsasien usaina eta zaporea kentzeko, sutik kendu, ozpina bota eta gero berriro bost minutu sutan jarri. (22:10") Gihar-mina kentzeko, bidetik bueltatu eta jarraian azukrea bota eta baso bat ur hartu. Katarroak berez zortzi egun behar ditu. Hala ere, eztia eta limoia onak dira. (24:43") Magrak kontserbatzeko gatzetatik atera eta garbitu eta gero, zintzilik edukitzeko ozpina bota euliak hurbil ez daitezen. (26:40") Ortensiak negurako kontserbatzeko kilo bat azukre uretan bota eta zurtoin guztia barruan hamabost bat egun eduki. (28:30") Beltzaran luze egoteko lagarto xaboia uretan ongi urtu eta eguzkitan egoteko orduan hori krema gisa eman. (29:40") Limoia mikroondasean minutu batez sartu eta zuku gehiago ematen du. |
B01 | 00:00:00 00:27:55 |
aholkuak, medikuntza: erremedioak | Birrineztatua kentzeko tipula txapan egin eta olio gordin tanta bat botaz azalari lotu. Hurrengo egunerako lehertu egiten dira. (02:45") Eltxoen ziztadetarako erromero hostoa alkoholean sartu eta horrekin igurtzi. Eskuetatik usain txarra kentzeko ozpina edo limoiaz garbitu. (03:50") Pikuak kutxa batean irina eta paperarekin lehortu. (05:00") Tipula xehatzean negarrik ez egiteko grifoa ireki eta horren ondoan zatitu. (06:30") Ahoko zauriak sendatzeko uretara bikarbonatoa bota eta horrekin egunean birritan gargarak egin. (07:25") Sugeak egin: ile bat hartu erro eta guzti eta ur geldian jarri. Laugarren egunean mugitzen hasten da. (08:52") Zurezko tresnak garbitzeko, ur oxigenatu eta uretan bi orduz eduki. (09:40") Kristalak garbitzeko trapua erabili beharrean egunkaria erabili. (10:10") Erleek ziztatzen dutenean, lurra hezetu eta horrekin ongi igurtzi. (10:45") Bizkar gainean ukitu eta apoek ahoa irekitzen zuten; orduan sartzen zieten zigarroa. (11:40") Urrezko gauzak bikarbonatoz garbitu eta gero uretan pasatu baina lehortu gabe utzi. (12:40") Kobrezko ontziak tomatez garbitzen dira hobekien. (14:12") Tipula ebakitzean negarrik ez egiteko mahaian edo tablan ozpin tanta batzuk bota. (15:45") Sudurra ez ixteko menta belarra gelan jarri. (17:30") Gerezi mermelada egiteko: gereziak tarroetan sartu eta azukrea eta ura bota. Gero Maria bainuan egosi. (18:56") Refreskoek gasa ez galtzeko buruz behera jarri. (20:45") Katarroa izanik, tipula ongi egosi, trapu batera urik gabe atera eta ezti naturalezko bi goilarakada gehitu. Hori bularraren gainean jarri eta gau osoan mantendu. Krisantemoen eskejeak orain lurrean sartzekotan, hurrengo urtean lore ederrak izango dituzte. Kontuz bareekin. (23:10") Ilar gorria lodi gelditzeko, aurreko egunean olio pixka bat eta tipularekin beratzen utzi. Erditik zatitutako patata bat bota eta ilarrak egosi direnean patata atera eta sardexkarekin txikituta berriz bota. (24:35") Kiwiak ontzeko golden sagarren artean jarri. (25:55") Arkakusoak kentzeko giltxaur (intxaur?) hostoak lau litro uretan egosi eta gero bainuak hartu. (26:50") Loreak oraindik berde mantentzeko gernu pixka bat nahastu urarekin. |
B02 | 00:27:55 00:31:56 |
elikadura: errezeta | Esne frijitua: litro bat esne, bost goilarakada azukre, kanela edo limoia eta bost goilarakada irina hotzean nahastu. Irekiten jarri eta ahalik eta ontzi zabalenean utzi. Zatiak egin eta irina eta arraultzarekin frijitu. Gainetik azukrea bota. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
X-003-A | 32:10 | |
X-003-B | 31:56 |