Leitzaldeko kantutegia
LKANT-139
- Izenburua: Goizuetako “Xalto” bertsolariak apaizari botatako bertsoa (Goizuetako bikario jaunak pulpitotikan esan du….): azalpena
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data:
- Berriemailea: Tiburtzio Azpiroz
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30 bat urte. Nortzuk kantatzen dute: Andres Narbarte “Xalto” bertsolariak botatako bertsoa. Kantaren inguruko gertaera bat: Aurreko kantuaren antzera gertatutakoa da kasu hau ere: goizetan gertatua, bertako seme Andres Narbarte “Xalto” ezizenez ezaguna zenak apaizari bota zion bertsoa da honako hau. Garai hartan sermoia herritarrei atentzioa deitzeko aprobetxatzen zuten askotan. Eta Xalto hau mutil zaharra izaki, juergan asko ibiltzen zela eta bere kontra gaizki esaka ibillia omen zen apaiza. Hura jakinda bertsoa bota zion Xaltok. Bertso hau herriko mutilek, hainbestetan entzunda ikasi zuten, eta Joxe Mari Loiarte “Olatxo” izenekoa askotan etortzen zen Leitzara, parranda garaian batez ere (pestak eta iñauteriak) Hainbestetan abestu zuen Xaltoren bertsoa Leitzan, Tiburtzio eta lagunek ere ikasi zutela. Mahaiaren bueltan hainbat lagun ikusten dira kantuan, honako hauek dira, orden honetan, ezker eskuin: Tiburtzio Azpiroz (ile beltzekoa), Jabier Agirre (laneko buzo urdinarekin), Inazio Azpiroz (jertse berdekoa) , Pello Agirre (lehen ere grabazioa egina diogu): planoan ageri diren Agirretarrak anaiak dira eta Azpiroztarrak ere bai.
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |