Leitzaldeko kantutegia
LKANT-095
- Izenburua: Agiragirando : azalpena
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data:
- Berriemailea: Carmen Agirre
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: umetan ikasia, duela 50- 60 urte… amak erakutsia. Non ikasia: etxean ikasia, etxe guztietan dakiten abestia da, oso Leitzakoa baina egun bakar batean kantatzen dena Non kantatzen da Leitzaldean: kalean, etxez etxe atea joz. Santa Ageda bezperan bakarrik kantatzen da. Nortzuk kantatzen dute: haur eta gaztetxoak eskean dabiltzala, Santa Ageda bezperan, etxez etxe atea joz. Goizetik herriko eta auzoetako etxeak. Arratsaldez baserrietara joaten zen. Gaur egun baserrietakoa galtzen ari da, ume gutxiago joaten da. Kantaren inguruko gertaera bat: Santa Ageda bezperan Leitzan beti kantatu izan da abesti hau, erdi erdaraz-erdi euskaraz. Eskean etxez etxe ibiltzen dira haur eta gaztetxoak. Atea jo eta abestia kantatzen dute etxekoandreak atea ireki arte. Goxokiak eta dirua ematen dute. Haurrek poltsatxoak izaten dituzte eta han sartzen da emandakoa. Orain dela gutxi arte atea irekitzen ez zutenei bigarren kanta motx bat botatzten zitzaien, baiba gaur egun oso gutxi abesten da hori. Gazteenek akaso erdi galdua dute. Gaur egun ia etxe guztietako ateak irekizten direlako izanen da igual.
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |