Leitzaldeko kantutegia
LKANT-094
- Izenburua: Punpaxta punpaxta (ipurdiz a Pamplona): kantua
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data:
- Berriemailea: Jose Luis Huarte
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 35 bat urte inguru Non ikasia: kalean-tabernan ikasia Non kantatzen da Leitzaldean: “tabernan, parrandan, katxondeoko kantua da eta Nortzuk kantatzen dute: Leitzako Abadeborda baserriko “Martinjoxek” (Martiuxe) esaten zioten gizon batek asmatutakoa da. Herrian zabaldu eta edade jakin bateko jendeak badaki oraindik. Kantaren inguruko gertaera bat: udaran kanpoko jendea etortzen zenean uda pasatzera. Iruñetik etorritako emakume bat eta bere 2 alabei jarritako bertsoa da hau. Leitzako pestetan Ingurutxoa dantzatzeko eskatu Martinjoxek alaba hauetako bati eta amak ez utzi. Uda pasatakoan eta Iruñera trenez itzuli behar zutenean Martinjoxe joan omen zen tren geltokira eta kanta hauxe bota omen zien ama alabei. Erdaraz kantatua da iruñar haiek ongi ulertzeko. Geroztik herrian asko zabaldu zen eta parrez hartu zuten denek pasadizoa, belaunaldiz belaunaldi gorde da, juergasmoan kantatu izan da beti. Kuadrila jakin batzuek kantazten dute. Gazteek ez dakite.
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |