Fitxategiak

Fitxategiak

Leitzaldeko kantutegia

LKANT-092

  • Izenburua: Bartolo (Bartolok egin omen du lastozko zubie): kantua
  • Jabea: Euskarabidea-Mediateka
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Grabazio data:
  • Berriemailea: Jose Luis Huarte
  • Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
  • Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru Non ikasia: kalean ikasia Non kantatzen da Leitzaldean: “Ingurutxoari” lotutako abestia Kantaren inguruko gertaera bat: “Ingurutxoa” Leitzako dantza ezaguna da, oso aspaldikoa eta oraindik herrian dantzatzen dena. Pausu eta musika zati ezberdinak ditu. Jose Luisek dio honako kanta hau Ingurutxoari lotutakoa dela, zati baten doinuan kantatzen dena. Zaharrek galdetzen omen dute “zer ote den lehenagokoa: ingurutxoa bera dantza bezala eta gero haren gainean sortu ote ziren doinua aprobetatuz abestiak? Ala Bartoloren kanta zen zaharragoa eta doinu hartan oinarrituta sortu zen gerora Ingurutxoko dantza zatia?... Erantzunik gabeko galdera da gaur egun. Itziar Azpirozek ere abestutakoa da “Bartolo” baina aldaera batekin “… handikan pasatzeko bera eta txerrie” esaten du… Jose Luisek berriz: “handikan pasatzeko bera eta nobie” … Jose Luisen doinuak antza gehiago du Ingurutxoarena Itziarrek abestutakoak baino. Abesti amaieran ere “txurriana ttikittikittin txurriana ttikittin…” bat eransten dio Jose Luisek, hala ikasi zuelako, amaiera horrekin.
  • Argitaratzeko baimena: Librea
  • Soinu kalitatea: Normala
  • Iraupena: Normala
  • Material osagarria:
Herria Euskalkiak Mapak