Leitzaldeko kantutegia
LKANT-086
- Izenburua: Aurreko etxera joan nintzen (astoarena): kantua
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data:
- Berriemailea: Jose Luis Huarte
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 30-35 bat urte inguru Non ikasia: taberna giroan Non kantatzen da Leitzaldean: garai batean parranda giroan. Askotan kantatzen zuten txistulariek Kristobal Altzatekoari ikasita. Nortzuk kantatzen dute: Kristobal “Altzatekoak” kantatzen omen zuen kantu hau bera ere. Gizon hau oso xelebrea eta umoretsua zen. Baditu era honetako beste hainbat kanta ere. Kantaren inguruko gertaera bat: abesti hau bera Itziar Azpirozek kantatu zuen baina doinu ezberdinarekin. Itziarrek etxean aitari ikasia zuen. Jose Luisek kanpoan, taberna giroan Kristobal Altzatekoari entzunda. Beste ezberdintasun ttiki bat: Itziarrek honela hasten du kantua “ auzoko etxera…”, Jose Luisek berriz “aurreko etxera…”
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |