Leitzaldeko kantutegia
LKANT-037
- Izenburua: Ez dizut nik irikiko: azalpena
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data: 2010-06-15
- Berriemailea: Pello Agirre. Arantxa Agirre.
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: duela 45 -50 urte ikasia, mutiko kozkorretan, 17-18 urte zituela Non ikasia: kanpoan, taberna giroan, zaharrei entzunda Non kantatzen da Leitzaldean: igandetan abesten zen, tabernatan. Orduan larunbatetan ez zelako kanpora ateratzeko hainbesteko ohituratik, igande arratsaldetan berriz bai. Orain ez da ia entzuten. Pello ta bere kuadrila umoretsu daudenean, soziedadean afaloste batean edo kantatzen dute tarteka Nortzuk kantatzen dute: Pello akordatzen da bere anaia zaharrenak nola kantatzen zuen Kantaren inguruko gertaera bat: “Elurra teilatuan” abestia kantatzen ari zirela etorri zaio burura hau eta segidan bota du, garai batean horrelaxe gertazten omen zen: kantu bat bukatu orduko, bazterretik beste norbaitek beste bat botazten zuela. Kasu hitzetan “ez dizut nik irikiko” abestia etorri zaio Pellori eta halaxe kantatu du. Abesti hau Itziar Azpirozek ere kantatu zigun, dena den interesgarria da ikustea etxean ikasitakoa nola gorde duen Itziarrek eta Pellok tabernan entzundakoa: doinu aldaera bat dago, Itziarrek osoagoa kantatzen du eta lerroak ere maizago errepikatzen ditu. Pelloren bertsioa bote-prontoan botakoa da. Azkeneko lerroaren letra ahaztu egin zaio eta “ongi pasatzeko asmokin” esanez amaitzen du baina ez da horrela. Itziarren bertsioa izanen da amaiera zuzenekoa (Pellok esaten duelako ahaztu egin zaiola)
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |