Fitxategiak

Fitxategiak

Leitzaldeko kantutegia

LKANT-020

  • Izenburua: Zimurriñete: kantua
  • Jabea: Euskarabidea-Mediateka
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Grabazio data: 2010-06-15
  • Berriemailea: Itziar Azpirotz
  • Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
  • Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan Non ikasia: etxean, Itziar deskuidatu egin da azalpena ematerakoan: “Beratik etorritako amonak erakutsi ziela kantua Itziarren aita Kandido eta senideei” esaten du, baina Itziarren amona Leitzakoa zen, birramona zen Bera herrikoa, amonaren ama. Eta beraz, birramonak beran ikasi eta alabari (Itziarren amonari) erakutsia da. Amona Tolatxenean bizi izan zen, han entzun eta ikasi zuen Itziarrek, belaunaldiz belaunaldi kantatu izan den abesti hau. Non kantatzen da Leitzaldean: Itziarrek etxean entzuna du Nortzuk kantatzen dute: bere birramonak ekarria da, Bera herritik, letrak dioenaren arabera. Birramonak amonari eta amonak aitari erakutsia. Horrelaxe gorde da tolatxea etxean, belaunaldiz belaunaldi, bera-tik etorria izan litekeen kantua, baina Itziarrek beti etxean entzun eta ikasi zuena, leitzan alegia. Kantaren inguruko gertaera bat: Kantu hau Bortzirietako Bera herritik etorria dela uste du Itziarrek, “bertze” esaten duelako. Leitzan ez da horrela esaten, “beste” baizik. Baina Itziarrek kantua etxean entzun eta ikasi du. Azalpena: Itziarren birramona beratarra zela, birramonak amonari erakutsi eta amonak itziarren aitari. Dena den, Itziarrek, amonari zein aitari entzun izan zien abesti hau beti etxean. Atentzioa ematen duen beste hitz bat: “burruntzalki” da. Itziarrek horrelaxe jaso zuela kontatzen du baina askotan pentsatu izan dutela hit horren gainean eta “burruntzali handia” edo esan nahi ote duen uste du. Leitzan ez da “burruntzalki” hitza erabiltzen, “burruntzalia” bai.
  • Argitaratzeko baimena: Librea
  • Soinu kalitatea: Normala
  • Iraupena: Normala
  • Material osagarria:
Herria Euskalkiak Mapak