Leitzaldeko kantutegia
LKANT-007
- Izenburua: Aingeru batek Mariari: azalpena
- Jabea: Euskarabidea-Mediateka
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Grabazio data: 2010-06-15
- Berriemailea: Carmen Azpirotz. Pilar Azpirotz.
- Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
- Gai nagusia: Noiz ikasia: duela 60 bat urte, Arantzazutik frantziskotarrak Leitzara misioetan etortzen zirenean ikasia. Pazko aurrean etortzen ziren astebeterako praileak, meza eta konfesioak tarteko ia egun osoa elizan pasatzen zuten, aste jakin horretan. Eliza bete bete egoten zen Non ikasia: elizan. Non kantatzen da Leitzaldean: elizan. Gaur egun ez. Goizeko 6etan joaten ziren elizera angelusa kantatzera, frantzikotarrak misioetara etorritako astean Nortzuk kantatzen dute: emakumeek bakarrik. Goizeko 6etan joaten ziren. Apaizek altabozak jarri zituzten herri guztian entzun zedin. Pilar eta carmenek horrela ezagutu zuten lehenbiziko aldiz bozgorailuak. 6etako angelus honekin herritarrak esnarazten zituzten. Kantaren inguruko gertaera bat: Oso gazteak ziren, batez ere Carmen eta garai hartako apaizen sermoiak ezin ulertu zituela gogorazten da (inpernua gora ta behera erabat). Gizonak eta emakumeak bereixita egoten ziren elizen, bakoitzak bere esertzeko toki jakina izaten zuen. Emakumeak korura inoiz ez ziren igotzen. Garai hartako hileta elizkizunak 3 mailatan bereizten zituzten, kategoria bakotzari kanta jakin batzuk zegozkien: 1go mailakoei abestirik ederrenak, eta 3mailakoei gutxiago, kategoria bajuagokoak.
- Argitaratzeko baimena: Librea
- Soinu kalitatea: Normala
- Iraupena: Normala
- Material osagarria:
Herria | Euskalkiak | Mapak |