Fitxategiak

Fitxategiak

Xorroxin Irratia

X-005a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1999-03-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Begoña, Mikel, Xanti
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Ezindu fisikoak. Gizarte-langileak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:16:50
elbarrituak Martxoan egindako prentsaurrekoan aurkeztutako kexak: oraindik irekitzen dira Iruñean elbarrientzat oztopoak dituzten leku publikoak. Arkitektoei bidali behar zitzaien konzientziazio-informea oraindik ez da bidali. Nafar Gobernua oraindik ez da beraiekin harremanetan jarri ospitaleko oztopoen txostena ikusteko. Tuteran elbarrituen beste koordinadora bat dago. Beraiek, batez ere, Iruñea eta Iruñerri mailan lan egiten dute. Garraio publikoari dagokionez, Gurutze Gorriak bost edo sei ibilgailu ditu eta horiekin egiten ditu zerbitzuak. Ikasleak herrietatik ekarri eta eraman egiten dituzte eta adineko jendea ere eramaten dute. Iruñea mailan badaude eurotaxi zenbait. Duela urte bat, zazpi hiribus egokitu jarri ziren. (07:36") Nafarroan badago Foru lege bat, hiru araudi dituena: arkitektura oztopoak kentzekoa, garraioena eta sentime-elbarriei buruzkoa. Alde batetik legea badago, baina bestalde, gutxi betetzen da. (10:50") Elbarrituek behar dituzten gurpil-aulkiak eta bestelako aparatuak erosteko laguntzak, errenta aitorpena eta nominaren araberakoak dira. Etxeak egokitzeko diru laguntzak ere jaso ditzakete. (14:10") Politikariak hauteskunde kanpainetan asko oroitzen dira elbarri-taldeez, baina gero errrealitatean ezer gutxi egiten dute. (16:00") Agurra eta eskerrak.
A02 00:16:50
00:22:50
bidaia, denetarik, elbarrituak Elbarrientzat oporretan joateko programa. Aukera ezberdinak dituzte: Italia, Paris eta Benidorm. Bakarrik edo laguntzailearekin joan daitezke. Koordinatzaileak berak antolatzen ditu. Insersok adineko jendearentzat oporretarako programa antolatu du. Nafar Gobernuak, berriz, balnearioetan egonaldiak antolatzen ditu. Insersoko bidaietarako lekua eskatzeko prozesua aldatu egin da. (22:50") Albisteak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
X-005a-A 27:51