Satrustegi
SK-001a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1979
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Pierre Lafitte.
- Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
- Gai nagusia: R. M. Azkue.
- Gaiak: Azkue, denetarik, Euskaltzaindia, istripua, kontakizuna
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:04:00 |
istripua, kontakizuna | Azkue itsasadarrera erori zen eta mutil batek atera zuen. Egun hotza zen baina ez zebilen haizerik. Gizonak uste du beharbada, txisa egiteko gogoz hurbildu zela itsasadarrera eta orduan erori. Orduan irentsi zuen urak infekzio bat sortu zion eta hark kendu zion bizia. |
A02 | 00:04:00 00:21:15 |
Azkue, denetarik | Laffitek Azkue nola ezagutu zuen. Berarentzat egin zituen lanak. Azkueri buruzko iritzia: frantsesa erabat ez menperatzeak ekarri zituen akatsak, ez zen hizkuntzalaria. Baina asko zor diogu. Batzuetan azkarregi egin nahi izaten zuen lana. Pertsona bezala nolakoa zen: sinplea zen eta diru arazoak bazituen ere, ez zen batere berekoia. Berak ezagutu zuenean jada zahartuta zegoen. Gramatika gaiak jorratzen zirenean piztu egiten zen eta memoria ona zuen. Bere munduan murgilduta zebilen. |
A03 | 00:21:15 00:29:45 |
Euskaltzaindia | Euskaltzaindian lehen gazteleraz hitz egiten zen. Ez zuen oraingoarekin zerikusirik, oraingoa askoz hobea da. Kideen erdia ez zen bilkuretan egoten. Denbora asko egon dira buruzagirik gabe eta tira-bira asko zeuden. Oraingo istiluak lehengoen segidak dira. Baina orain lan egiten da. Hala ere, ez du ikusten egiten duten lanak probetxurik duenik. Jendeak ez daki zertan ari diren eta ez du interesik. Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga inoiz baino handiagoa dirudi. Hegoaldean ikastola, irakasle eta euskalzaleak arretaz begiratzen baitiote Euskaltzaindiak egiten duenari. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
SK-001a-A | 29:45 |