Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-023g

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1993
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
B01 00:00:00
00:05:27
erlijioa: prozesioa San Joakinen prozesioan Orbarakoak Orbaitzetakoekin joaten ziren eta bi Abaurrekoak ere elkarrekin joaten ziren. Orain egingo balitz orduan bezala izango litzateke, herri bakoitzak bere parrokiako gurutzea eramango luke. Jendea dotore jartzen zen, baina ez zuten zaraitzuarren jantzia janzten. Meza nagusiaren ondoren berendua jaten zen. Herri bakoitzak bere lekua zuen eta oso ongi pasatzen zuten. Bueltan, oraindik errepiderik ez zegoenean, bidean etenaldia egiten zen eta Orreagako Birjinari errezatzen zitzaion. Denak joaten ziren oinez. "Gordetzaileek" eramaten zuten ardoa. Herri guztiko aurrezkiak gordetzen zituztenak ziren. Berenduan soberan gelditzen zena, berriz herrira heltzean, gizonek Udaletxean bukatzen zuten. Gero ia, dena galdu egin da.
B02 00:05:27
00:08:15
erlijioa: prozesioa Orreagako prozesioa. Jendeak Aezkoako jantzia darama. Meza nagusia, berendua eta buelta egiten da. Bera gaztea zenean Orbaratik kamioi bat ateratzen zen jendea Orreagara joan zedin. Gaur egun hau da dirauen prozesio bakarra.
B03 00:08:15
00:10:45
erlijioa: mirakulua, kontakizuna San Estebaneko ermita lehenengo aldiz egin zutenean, joan nahi zutenek, harria prestatzen ari ziren eta herriko jaun bat joan zen idiekin egurra ateratzera. Idiekin egurra ateratzen ari zenean, lurra ireki egin zen eta idiak hil ziren egurrarekin batera erortzean. Jendea joan zenean, idiak zulotik kanpo belar jaten aurkitu zituzten egurrarekin batera. Gero ermita egin zuten.
B04 00:10:45
00:13:14
kontakizuna, landareak: anbuloa Anbuloak biltzera joaten ziren txerriei neguan emateko. Beti joaten ziren ermita eroria zegoen lekura. Lurreanzegoen San Estebaneko burdin laukitxo bat. Errezatzen aritzen zitzaizkion Santu hari. Jende asko joaten zen. Ume jaio berriak eramaten ziren hara, Orreagara eta San Joakinera. Lehen fede eta debozio gehiago zegoen.
B05 00:13:15
00:14:44
kontakizuna Gerra garaian, gizon baten semeak Gerrara eraman zituzten eta bera, San Estebaneko ermitara joan zen eta bere semeak Gerratik ongi bueltatzen baziren ermita berreraikiko zuela zin egin zuen. Itzuli ziren semeak osorik eta orain bertan dagoen ermita berak egindakoa da.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-023g-B 14:46