Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-022a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1995-05-21
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Marcos Saragueta (1909)
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:50
ogibideak: kutxetagilea Aurkezpena eta galdera pertsonalak: izena, etxea. Bere aitona eta aita bezala, bera ere kutxetagilea zen. Orbarako ezpelak bezalakorik ez dago. Garbiena da, finena, adar gutxikoa. Manzako putzuan biltzen zuten. Kutxetagile bezala aritzen zirenak. Katalunia, Valentzia, Lleida, Tarragona eta Gironarekin konpromisoa zuten.
A02 00:05:50
00:07:53
kontakizuna Aita erretiratu zenean pentsioa kobratzeko karta iritsi zitzaion. Eskubidea zuen kobratzeko, bi sos ordaintzen zuelako hilabetero.
A03 00:07:53
00:19:55
ogibideak: kutxetagilea Mezkiritzen kutxetagile ziren hamazazpi familiak. (11.13") Ogibidea familiako senideen eskutik datorren zerbait dirudi. Hilabetean seiehun bat guresa (hamabi dozena) egiten zituztenetan guresa bakoitzagatik bost pezeta ematen zieten. Beraiek forma pixka bat ematen zieten eta gero han bukatzen zituzten makinaz. Mendian bertan ere ematen zitzaien itxura. Sardexkak, koilara eta koilara handiak egiten zituzten.
A04 00:19:54
00:22:47
tresneria Erabiltzen dituen tresnak: aizkora, zerra, mailua, puinela (ganibeta baten antzekoa), fondela eta marraza. Beste hiru ditu bukatzeko.
A05 00:22:47
00:23:36
koilarak: egurrezkoak, motak Hiru kutxeta mota egiten ditu: normala, punta aldera zorrotzago eta punta batzuk dituena eta gero kapritxozkoak. Bilbotik eskatzen zizkioten erakusketa baterako.
A06 00:22:36
00:29:35
kontakizuna Bilbotik eskatu zioten behin, Espainia osoan ez baitzuten dena eskuz egiten zuen beste inor ikusi. Hogei eskatu zizkioten Corte Ingles-a ireki behar zuten garaia zen eta gonbidatuak zituzten. Lau edo bost egin zitzakeen egunean. Lau edo bost egin zitekeen egunean, baina material ona aurkitzea ez da erraza. Biltzera joan zirenean, inaugurazioa zein egunetan izatea nahi zuen galdetu zioten. Egun hartan saltzen ez zuena beraiek hartuko zutela esan zioten. Hau izan zen bere lehenengo erakusketa.
A07 00:29:35
00:30:40
kontakizuna Hiru urte beranduago artisauen leku bat ireki zuten eta orduan laurogeita sei pieza egin behar izan zituen. Afaldu eta denak sinatu behar izan zituen.
A08 00:30:40
00:31:26
ezpela Ezpela mozteko ez du garai zehatzik, baina bustirik ere ez da moztu behar.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-022a-A 31:26