Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-142b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1999-07-19
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Ardi gazta egiteaz lehen.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:10:32
elikadura: gazta, gazta gorritzea Aurkezpena: ardiak portuan jeizten zirenean, gazta ere bertan egiten zen. Normalean bost bat kiloko gaztak egiten ziren. (03:15") Diru gehiago ateratzen zen gaztak salduz esnea salduz baino. Lau-bost kiloko gaztak egiten zituen. Hamar kilokoren bat ere egin izan du. Etxolan bazuen gaztak uzteko lekua, oholetan jarrita. Gazta on bat egiteko garrantzitsuak diren gauzak. Esnearen garbitasuna oso garrantzitsua zen. Esnea oihal batekin iragazten zuen. Gaztak gorritzeko sutan jartzen zituzten. Orain ez da hau egiten. Gazta gorritzeko "sortsia" erabiltzen zuten: zurez eginiko borobila gazta sutan tinkatzeko.
A02 00:10:32
00:20:05
bertsoa Erramun Martikorenak abesten ditu Xalbadorren "Gure artzain etxolari" bertsoak.
A03 00:20:05
00:27:00
elikadura: gazta Hamalau urtetan jadanik egiten zuen gazta. Hura izan zen bere eskola, eta Ameriketara joan zenean ez zuen beste batzuek bezala sufritu. Artzain eta aitarekin ikasi zuen gazta egiten. Egurrezko supazterrean esnea berotuta egiten zuten gazta. Esne kopuruaren araberakoa zen gazten neurria. Gaztak kontserbatzeko orain hozkailuak behar dira; lehen, berriz, etxolan egoten ziren. Bere etxean bazuten leku ona, mendiaren kontra egonik, tenperatura ona zegoelako. Etxolan hilabete bat egon eta gero, gaztak etxera jaisten zituzten. Zakua bizkarrean hartuta joaten ziren aita-semeak oinez gaztak saltzera. Bildotxak urtarrilean saldu eta gero, hasten ziren gaztak egiten.
A04 00:27:00
00:35:20
bertsoa Bertsoak.
A05 00:35:20
00:39:28
abeltzantza: bazka Ardien bazkak esnean eragina du. Bazka eta bazkatokien inguruan.
A06 00:39:28
00:45:53
bertsoa Bertsoak. (44:25") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-142b-B 45:54