Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-089

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1996-8-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gabriel Soto
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: abereak, toponimia.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Oso ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:10
animaliak: intsektuak, gramatika: lexikoa Mandeulia, ezpara, habea, eltxoa, erlea, liztorra, arkakusoa, kilkir, lorta(hontza, arra, ipurtargia, tximeleta, xinaurria, labezomorroa, armiarma, armiarma sarea, sitsa.
A02 00:08:10
00:10:10
ilargia Ilargiaren aldi desberdinak eta egurra mozteko orduan zuten eragina.
A03 00:10:10
00:13:30
eguraldia, gramatika: lexikoa Itzala. Ipar haizea, hego haizea, eguzki haizea eta zehar haizea. Atertu du, lainoa, hodeia, tximista, trumoia. Eguraldiak egin dituen hondamendi zenbait.
A04 00:13:30
00:26:50
kontakizuna, kontrabandoa Mendian paketeekin ibiltzen zirenean eguraldi txarra ere tokatzen zitzaien. Bera aziendekin ibili zen paketeekin baino gehiago. Gizon baten gertaera: merkantziarekin asmatu ez, desterraturik egon zen, gida gisa ibiltzen zen. Guardia zibil bat Ziaurrizko gizon batekin borrokan hasi zen, honek eskopeta kendu zion eta guardia zibila negarrez hasi zen. Urepeletik ejerzitoko zaldiak pasatzen ari zirenean bidea galdu eta etxe batetik tiroka hasi zitzaizkien. Horrek berak parte eman zuen eta pinadi batean tiroka hasi zitzaizkien. Hura guztia bi durogatik. Guardia zibil asko ibiltzen ziren baina haiek ere saldu egiten ziren. Beste batzuetan guardiek paketeak kendu, eta lokartzen zirenean arrastaka joan eta berreskuratzen zituzten. Nylon, farfailak eta kafea pasatzen zen. Beti izan dira guardiak kontrolatzeko espioiak. Txakur espioia baten kontua.
A05 00:26:50
00:28:55
abeltzantza: artzain txakurra Berak ez du inoiz artzain txakurrik izan. Ahuntzainak txakurra oso ongi erakutsirik zuen.
A06 00:28:55
00:36:40
gramatika: lexikoa, topografia Aldapa, leizea, kofa, kobazuloa, berokia, ospela, zelaia, sakana, haitza, pausua, zubia, mendia, oihana, "peñakadia" (haizkadia), estraputz egin, ibaia, ito, ura atera, presa, ur garbia, ur zikina, balsa.
A07 00:36:40
00:39:20
kontakizuna Orondrizko korreoa zen gizona ez zen ausartzen ilundu eta gero Errora bakarrik joaten. Eskopeta bat eman zioten, baina polbora kartutxoak besterik ez zituela. Gizon hura beste batzuekin Iruñera joaten zen eta ajoarrieroa hartzen zuten gosaltzeko. Soberan zegoena berak hartzeko esan zioten behin eta galtzan sartzen zuen bere olio eta guzti.
A08 00:39:20
00:43:20
gramatika: lexikoa Buztina: urarekin nahastuta zorua egiteko erabiltzen zuten. Hariztietan egoten da. Lohia: ura dela eta bideetan sortzen den lokatza. Larrea eta sagoia.
A09 00:43:20
00:50:13
mugarria Mugarriak. Jendeak mugarriak lekuz aldatzen zituen. Zenbait kontakizun. Gazteek jadanik ez dakite non dauden mugak. Lehen egun bat hartzen zuten mugak ikustera joateko. Muga bakoitzak bazituen bi lekuko, bi teila, bat alde bakoitzean. Hauek ez bazeuden, han zerbait eginda zegoen.
A10 00:50:13
00:55:30
hesia Ataka edo eskortea, "balataka", erdoildurik. Hesia: hesolekin egiten ziren lehen. Bara batekin lotu eta iltzeak jarriz.
A11 00:55:30
01:00:45
bonba, gramatika: lexikoa, toponimia Senda, lasterbidea, bidegurutzea. "Kaminante" sagoia. Erroko fuertea: bertan bonbak aurkitu eta arotzarengana eramaten zituzten. Hark lau puska egiten zituen. Gero haiek txingarretan jartzen zituzten sutan. Eta hori-hori zegoenean esnearekin egosten zuten. Esneari oso zapore ona ematen zion.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-089-A 1:00:46