Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-074

  • Izenburua:
  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Iñaki Gaminde
  • Gai nagusia: Galdeketa: sintaxia.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:27:50
Gramatika: aditz morfologia Hori handiagoa da. Hori ttikiagoa da. Ni zu baino gazteagoa naiz. Hori zaharragoa da zu baino. Hori hobea da. Hori txarragoa da. Horrela hobeki dago. Hori gero eta haundiagoa da. Hori gero eta zaharragoa da. Zu ni bezain gaztea zara. Hori ama bezain zaharra da. Zu hori bezain handia zara. Hau zurea bezain ona da. Nik nahiago dituk hauek horiek baino. Nahiago dut goizean arratsaldean baino. Zuk nik baino gehiago ekarri duzu. Horrek guk baino gutxiago erosi du. Zuk nik adina diru baduzu. Horrek anaiak adina jan du. Hori haundiegia da. Hori ttikiegia da. Gehiegi ekarri dute. Horrek gehiegi du. Hori mutikorik gazteena da. Hori andrerik zaharrena da. Ni ez naiz honen gizena. Zu ez zara honen haundia. Hori ez da hain argala. Hori franko haundia da. Hori franko ttikia da. Hemen badaude ardi franko. Tipula franko ekarri dituzte. Hori bero samar dago. Hotz samarra. Hori oso handia da. Hori oso gaztea da. Hori oso polita da. Erreka zikin dago. Jana gazi dago. Hori esana dago. Hori hautsita dago. Adituta daukat bai hori. Zerbait hola daukat ulerturik. Hori herriko apaiza da. Aldameneko beste herri hartan dago apaiz. Nire anaia artzai dago Ameriketan. Hura mutil bidali dute. Hori alkate hartu dute. Urera bota da. Amak jarri du eltzea suan. Besotan eraman dute. Horiek eguzkitara egon dira. Ezkerrera joan dira. Sagarrak florean daude. Sutegi ttikian paratu dut eltzea. Iturriko uran sartu dute. Nire ezkerrean egon da. Haurra nire besoetan eduki dut. Leku berean egon gara. Bide beretik etorri dira. Baso bat ur edan dugu. Gurdi bat belar ekarri dute. Emaidazu kilo bat udare. Zenbat balio du kilo bat udarek. Ordu bat eman dut esperan. Sukaldeak hiru metro ditu luze. Hamar bat etorri dira. Afaltzera hamabost bat joanen gara. Ehun pezeta kobratzen dute kiloko. Bakoitzarendako berrehun pezeta ematen dituzte. Hau janen dugu erdiz. Etxe hortan gazta pixka bana eman digute. Hiru dauzkagu bakoitzak. Bere laguna etorri zaio. Horrek oiloak ekarri ditu eta bere anaiak hil ditu. Bere aitak jo du. Bere amak beti euskaraz hitz egiten dio. Bere ahizpak ekarri du afaria. Erosi al duzu zerbait?. Ikusi al duzu norbait kanpoan?. Ez dut ekarri deus ere. Ez dut ikusi inor ere. Horrek ekarri dute zerbait. Norbait sartu da etxean. Edozein etor daiteke. Esan zazu edozein gauza. Umeren bat etorriko da bihar. Ardiren bat ekartzen dute. Bakoitza bere etxean bizi da. Bakoitzak nahi duena egiten du. Hori zaila da norberarentzat. Bakoitzak egin dezake. Elkarrekin jan dugu. Horiek elkarrekin etorri dira. Bat bestearen atzean jarri gara. Guk elkar ezagutzen dugu. Hori hemengoa da. Hemen dago. Ikusi duzu lekuren batean?. Egon zara aldiren batez Etxalarren?. Joan dira nonbaitera?. Tontotako hartu dute. Laguntako eduki dute. Zein etxetan dago?. Hiru etxetan egon naiz. Igandean etorriko naiz. Soinuak iraun du gau guzia. Azkeneko urteetan kanpoan egon da. Hiru egunez Iruñean egon da. Hori urte askoz egon da Ameriketan. Esperatu pixka bat. Itxi zazu pixka bat leihoa. Lau astez gaizki egon da. Zenbat egunez egon zara kanpoan?. Bi egunez egon da etorri gabe. Egun hauetan ez da etorri. Egun hauetan ez dut ikusi. Oilaskoa ehun pezetan dago. Zein oihanetan izan zara?. Hiru etxetara joan naiz. Handik hiru egunetara berriz ikusi nuen. Hemendik lau astetara joan behar dut. Zein etxetatik heldu zara?. Hiru etxetatik etorri naiz. {[(Atzoez gero)]}ez dut ikusi. {[(Orduez gero)]} ez da etorri. Karrikaz karrika ibili dira. Atariz atari etorri dira. Zein etxetakoa da zure andrea?. Zenbat atari ditu etxeak?. Zer koloretakoa da gona?. Laur urteko ume bat etorri da. Ehun kiloko harri bat ekarri dute. Zure kulpaz ailegatu gara berandu. Diruarengatik egin dute. Guziaren gainean ongi egin dugu. Zuregatik ailegatu gara agudo. Zertatik ezagutzen nauzu?. Noizez gero ez duzu ikusi?. Elurra ona da lurrendako. Hori txarra da osasunarendako. Biharko hemen egonen da. Hau gaurko da. Iruñeko autobusa hartu dugu. Hori da etxeko bidea. Noizko da lana?. Zertako egin duzu hori?. Hiruak arte egon gara. Bostak arte hitz egin dute. Noiz arte egonen zara hemen?. Etxeraino joan dira. Hiru egunen buruan etorriko dira. Aste baten buruan joanen da. Ordu horretan egoten da bazkaltzen. Hori maiz etortzen da. Berandu afaltzen dute. Hori beti igual dabil. Hori askotan etorri izan da. Horrek amarekin hitz egin izan du. Heldu den hilabetean maiz etorriko dira. Beste astean maiz ikusiko dugu. Agudo etortzen bada ikusiko dut. Hori ekartzen baduzu eramanen dut etxera. Dirua izanen banu gustatuko litzaidake ongi bizitzea. Oihanera joanen banintz galduko nintzateke. Zuk hori ekarriko bazenu guk eramanen genuke. Hori euskalduna izanen balitz gurekin egonen litzateke. Ez badute ogia ekartzen ez dugu afalduko. Agudo ez badira etortzen ez gaituzte ikusiko. Ni joan naiteke etxera. Denbora ona eginen balu joanen ginateke oihanera. Bihar etor naiteke. Gaur egon naiteke horrekin. Bazkaria ekarri nuen. Ama sartu zitekeen elizan. Hemen sartu al daiteke?. Hori esan daiteke. Hori sartu daiteke etxean. Horrek esan dezake nahi duena. Hori etortzea nahi dut. Horiek nahi dute hemen egotea. Har zazu haur hori ez dadila bota. Atari itxi dut ez dadila hoztu. Beldurrik nago etorriko dela. Beldurrik dago kenduko diotela. Horrek botatzeko beldurra dauka. Etor dadila. Ekar dezala. Ez dadila joan. Ez dezala jan. Gaur euria eginen balu. Denbora ona eginen balu. Etxera joan behar dut. Bihar oihanera joan beharko dut. Gaur goizean etxera joan behar izan du. Horrek ezkondu egin nahi du. Bihar etorri nahiko du. Aitak gaur lehenago etorri nahi izan du. Zurekin ez naiteke joan. Bihar ez naiteke etorri. Gaur goizean ezin etorri nintzen lehenago. Haurrari negar eginarazi diote. Aita etorrarazi dute. Hori etorrarazi dute. Amak goiz jeikiarazi du. Horri dena akabarazi diote. Afaltzen gaude. Etorri denean bazkaltzen nengoen. Bihar etortzen zarenean akabatzen egonen naiz. Zer ari zara egiten?. Zer zabiltza hor?. Zer daukazu esku artean?. Hemen daukat hau. Euria ari du. Bihar elurra eginen du. Gaur goizean euria egin du. Hemen hotz asko egiten du. Hemen askotan egiten zuen elurra. Horrek badaki kantatzen. Hartzera atrebitu da. Utzi didate pasatzera. Eman didate jatera. Horrek estudiatzen segitzen du. Lagundu diot etxera. Behatu diot. Deitu diot. Esperatu dut. Zakurra harrapatu dut. Bulkatu dut. Niri segitu egin didate. Hori akordatzen da herriaz. Ez naiz akordatzen izenaz. Hortaz ohartu naiz. Zuri zer inporta zaizu?. Niri igual zait. Horrek ez du inporta. Zer iruditzen zaizu?. Hori ongi iruditzen zait. Etxera igan naiz. Berandu atera naiz. Zakurra kanpoan dago. Zutik nago. Gaur goizean Irurtzunen izan naiz. Hori jarrita egon da. Hori sinestatzea zaila da. Hori egitea erreza da. Bihar etorri nahiago dut. Horrek nahiago du gelditu. Nik daukat ogia. Giltza poltsan daukat. Nik eduki dut hori. Zuk eduki duzu ogia gordeta.
B01 00:00:00
00:17:38
gramatika: sintaxia Oihanean ibiltzea ona da. Umeei gustatzen zaie jostatzea. Horiei ongi jatea gustatzen zaie. Ataria herstea atzendu egin zait. Hobea da bihar etortzea. Gu hemen egotea nahi dute. Garia ereiteari utzi diote. Horrek utzi dio erretzeari. Kontent nago zu ikusteaz. Presaka ibiltzeagatik erori egin da. Hemen jostatzea gustatzen zait. Amari gustatzen zaio etxean jatea. Hori esatea ez da ona. Ez ongi ikusteak buruko mina ematen du. Ez dut nahi zuk egiterik. Ez dut eskatu ekartzerik. Amak esan du hemen egoteko. Hau erosi dut haurrari emateko. Hori dago etortzeko. Ez dauka gogorik jateko. Ama ikustera etorri naiz. Aspertuta nago itxaroteaz. Saiatuko naiz abudo akabatzen. Nekatuta nago belarra mozteaz. Akordatu naiz erosteaz. Akorda zaitez erosteaz. Horrek ikasi du txistua jotzen. Erakutsi diot egiten. Horri atzendu egin zaio euskaraz solas egiten. Hasi naiz jaten. Gelditu da afaltzen. Paratu dut bazkaria berotzen. Nik lagundu diot akabatzen. Harrapatu dute lapurretan. Ez ibiltzea txarra da. Ez afaltzeagatik joan egin dira. Barazkiak jaten ditut ez gizentzeko. Ez daukazu zergatik joan. Ez daukazu zergatik esan. Penaz nago berandu etorri naizela. Badakit zer esan. Esan ezazu dena ekartzeko. Ni hemen jaioa naiz. Hori kanpotik etorria da. Akabatzen duzunean joanen gara etxera. Erosten duzunean erakutsiko didazu. Iruñetik ekarritakoa gordeta daukat. Hori amak egina da. Oihanean geundenean azaldu zen. Euria hasi denean kanpoan geunden. Ateratzean hertsi zazu ataria. Heldu nintzenean ikusi zaitut. Bazkalondoan joanen gara etxera. Lan egindakoan jan eginen dugu. Akabatzen duzun bitartean ni joanen naiz etxera. Hori egiten ari zaren bitartean nik bazkaria prestatuko dut. Ailegatu orduko ohatzera joan zen. Irazeki baino lehenago hertsi ezazu leihoa. Akabatzen duzunerako etorriko da. Gaizki jarri eta berehala hil zen. Aditu orduko ezagutu dut. Gu joaterako joanak ziren. {[(etorri ezgero ez dut ikusi)]}. Zakurrak zaunka egiten du soinu bat aditu orduko. Jan aurretik garbi itzazu eskuak. Etorri bitartean hemen egonen gara. Etortzen den bakoitzean afaltzen gelditzen da. Esperatuko zaitut akabatu arte. Etortzen den guztietan zerbait ekartzen du. Zuk esan duzun bezala egin dugu. Horrek baleki bezala hitz egiten du. Gastatzen du aberatsek bezala. Hau egin dut horrek bezala. Hori da aita bezalakoa. Etortzen direnean jarri egiten dira. Joan naiz dendara ator bat erosteko asmoan. Horrek zure antzak ditu. Marrubiak hartuz bezala jan egiten ditu. Etorri dira gurekin solas egiteko asmoan. Etxetik ateratzean zakurrak hozka egin dio. Dirua hartuta joan egin zen. Irabazten duena gastatu egiten du. Esaten duenez etxera etorriko da. Hori ekarrita ez dugu deus egiten. Ekarri dut gazta bat zuk ikusi zenuen bezalakoa. Afaltzen ari ginela argia joan da. Hori esanda ez duzu deus ere konpontzen. Egiten duen neurrian saldu egiten du. Egia esatea franko da. Ekarri dut ator bat aitak duen bezalakoa. Etxe zaharrak akabatzen ari dira. Zu hori bezain handia zara. Zuk ekarri duzuna bezain handia da. "De puro" lan egin zerbait egin behar dute. Zenbat eta gorago hainbat eta gehiago ikusten da. Hori askoz errazagoa da. Ekarri dut amak esan duen adina. Gero eta gauza gehiago daude. Gero eta ume gutxiago daude. Honek anaiak adina jan du. Zenbat eta gehiago ekartzen duzun hainbat eta hobe. Ez da etorri berandu delako. Zenbat eta ume gutxiago hainbat eta hobe. Ekarri dute askoz gehiago. Askoz gutxiago erosi du. Gaur astelehena bezala lanera joan gara (sic). Hemen jarri behar dut gainerakoan ez dago tokirik. Handiena erosi behar da. Horrek kanpokoa izatearekin ez daki euskaraz. Gaizki egitez hobea da uztea. Banoa berandu da eta. Aterkia eramaten du euria egin behar duela ematen du. Hemen gaudenez gero joanen gara ikustera. Gaizki hitz egitez hobea isilik egotea. Behin hasiz gero akabatu egin behar da. Etxera joan bagina ikusiko genukeen. Hasi zarenez gero akabatu. Nahiz asko etorri denek afalduko dute. Nahiz denbora txarra joanen gara oihanera. Ez daiteke joan kotxea ez izanez gero. Agudo ez ailegatuz gero ezin ikusi da. Ez etorriagatik ez du inporta. Nahiz ongi ez egon balio dezake. Jan behar duzu gainerakoan txikia geldituko zara. Kotxean joanez gero lehenago ailegatu daiteke. Hamarretan akabatuko bazenu ere berandu izanen da. Goizean etorriagatik ia ez dugu ikusiko. Denbora ona eginez gero joan daiteke oihanera. Etxean egonen da eta gainerakoan tabernan. Herrikoa izanik ez dut ezagutzen. Kotxean joanagatik ez gara ailegatuko. Ikusi gabe ere ezagutu dut. Hain haundia da atarian ez da kabitzen. Joan behar dugu oinez ere. Ez diot emanen belauneko jarrita ere. Hain gizen dago gaizkitu daiteke. Eskatu gabe ere eman digu. Hau denbora txarra eginda ere ez da etxean gelditzen. Nahi gabe ere egin du. Kanpokoa izanik ikasi du euskaraz. Kanpoan geundela azaldu zen. Sua irazekitzerakoan erre egin naiz. Zenbat eta hurbilago zauden hainbat eta hobeki entzuten da. Ekarri dut liburu bat zuk erakutsi didazuna bezalakoa. Erosi orduko galdu egin dut. Etortzerako akabaturik egonen da. Etortzen denean egonen naiz berarekin.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-074-A 27:50
I-074-B 17:38