Esan Erran Irratia
EE-006c
- Izenburua:
- Grabazio data:
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea:
- Ikertzailea:
- Gai nagusia: inauteriak.
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:03:33 |
inauteriak | Giroa erabat aldatu da. Orain jende gehiegi dago eta neskek ere parte hartzen dute, ez lehen bezala. Lehen mutilek bakarrik hartzen zuten parte eta neskek begiratu, afaria prestatu eta dantza pixka bat egiten zuten. Pertsonaiak oraingo berdinak ziren. Baina lehen konfesatu egiten zen Miel Otxin. Inauteriak galdu egin ziren eta berreskuratu zutenean "viva los mozos de Lantz" jarri zuten, baina urte hartan bakarrik. Orain nesken beharra dago ez baitago mutil nahikorik. Baina etxez-etxe bakarrik mutilak ibiltzen dira. |
A02 | 00:03:33 00:06:05 |
inauteriak: Mielotxin | Miel Otxin lapurra zen. Miel Otxinen abestia. Miel Otxin gaizkiaren ordezkari omen da eta hori dela eta erretzen da sutan. Badago bertso bat Miel Otxin lapurra izanik mendian ibili ohi zela esaten duena. Eta behin "mil ochenas" lapurtu omen zituen. Herrikoak bere bila joan ziren, baina ez ziren ausartzen aurpegia erakusten eta estali egin zuten. |
A03 | 00:06:05 00:06:55 |
inauteriak | Gerra baino lehen pare bat alditan egin zen baina Gerra denboran galdu egin zen. Gerra ondoren, inguruko jendea ere hurbiltzen zen eta bertakoen senideak. |
A04 | 00:06:55 00:07:40 |
denetarik | Olaguekoekin istiluak izaten zituzten. |
A05 | 00:07:40 00:00:00 |
inauteriak | Ziripotena egiteko handi xamar izan behar da trajea ongi betetzeko. Zaldiko izateko berriz, pertsona bizia izan behar, asko korrikatzen duena. Gainerakoak Txatxoak dira. Hauek Miel Otxin hartzen dute. Hogeita hamar bat kilo pisatzen ditu. Ferratzaile papera mutilzaharrek egiten dute. |
A06 | 00:09:40 00:10:45 |
inauteriak | Lehen orain adina edaten zen baina ardoa hartzen zen. Aurpegia tapatuta doaz lasaiago mugitzeko eta egiteko, baina hala ere asmatzen dute nor diren. |
A07 | 00:10:45 00:12:35 |
dantza: zortzikoa | Zortzikoa txikitan ikasten dute denek Lantzen. Lantzetik kanpora aldierantziz dantzatzen da. Badago beste zortziko bat, Labaien aldekoa omen dena. Pausu berdinak dira baina musika desberdinez dantzatzen da. |
A08 | 00:12:35 00:14:25 |
denetarik | Garai haietan jendea gehiago mugitzen zen herri batetik bestera. Pilota partiduak, jaiak eta musika zegoen tokira joaten ziren. Oinez joaten ziren txirrindulak hasi arte. Lanzkoek sudur-luze fama dute. |
A09 | 00:14:25 00:17:46 |
inauteriak | Aste bat lehenago elkartzen dira Miel Otxin egiteko eta dena prestatzeko. Julianek lehengo giroa nahiago du jende gutxiago zegoelako eta neskarik parte hartzen ez zutelako. Neskak ez dira mutilak bezain biziak. Astelehena da egunik politena, herrikoentzako eguna. Gazteari etxez-etxe ibiltzea da gehien gustatzen zaiona. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
EE-006c-B | 17:57 |