Herriak

Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Orreaga

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Orreaga 53
Dokumentua Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Berriemailea
PIR-001 Bideoa Euskera del Pirineo Aita eta haren familia Orreagakoa eta ingurukoak, euskaldunak. Amaren sendia Otsagabia-Nagore-Mutiloa. Ez daki euskaldunak ziren.. Familia, jatorria eta euskara
PIR-002 Bideoa Euskera del Pirineo Amarekin izan ezik, bertzeekin euskaraz. Artzainak bazebiltzan ere etxean eta haiekin ere euskaraz. Familia zenbatek osatzen zuten eta zenbat arreba eta zenbat anaia. Bera bakarrik gelditu da Orreagan bizitzen. Familia giroa eta euskara
PIR-003 Bideoa Euskera del Pirineo Behiak eta behorrak zituzten. Ardiak ez. Lapinak, oiloak… Etxean egoten ziren artzainak bere ardiekin edo bertze batzuenekin ibiltzen ziren. Haiek gasna egiten zuten eta larrazkenean Frantziara joaten ziren. Belarra egitera etortzen ziren… Ramon artzain haiekin kontent ibiltzen zen. Gereñoa Auritzen zen, Azanzarenean. Militarrek ukan zituzten Orreagan lehenago. Azienda
PIR-004 Bideoa Euskera del Pirineo Zurgina bazen, Manexek ogia egiten zuen, Sakristana… Orreaga hustuz joan da. Orreagan bizi zirenak eta bizi direnak
PIR-005 Bideoa Euskera del Pirineo Dena kanonigoena denez haiei ordaindu behar zitzaien alokairua. Gero ITG etorri zen eta bertzelako aukerak ireki ziren. Belarrak egiteko nekea. Apaizek bazuten azienda ere bai. Egurra egiten zieten ere bai. Idiekin ekartzen zuten egurra. Harremanak desberdinak, apaizen izaeraren arabera. Baziren kanonigoak eta benefiziadoak. Kanonigoen jabegoak eta harremana
PIR-006 Bideoa Euskera del Pirineo Inguruko erreken izenak aipatzen ditu. Ingurune fisikoa
PIR-007 Bideoa Euskera del Pirineo Ttantta, oseba… Familiakoen izenak
PIR-008 Bideoa Euskera del Pirineo Ez du ezagutu ama edo amatxi eskuz garbitzen arropa. Betidanik etxean labadora ezagutu du
PIR-009 Bideoa Euskera del Pirineo Ganbara hotzena mutilendako. Neskak amari laguntzen. Amatxik behin ogia egin zuen bakarrik. Txerriendako bazkak laratzean egosten zituzten. Amatxi arduratzen zen horretaz. Aziendarekin ere arduratzen zen amatxi. Lanerako katiuskak. Oso hezea da Etxeko lanaren antolaketa
PIR-010 Bideoa Euskera del Pirineo Trapu batzuk ezartzen zituen galtzen inguruan, haiek ez apurtzeko. Jantziak: trapanak
PIR-011 Bideoa Euskera del Pirineo Kafe eta esnea jaiki eta. Gosaltzeko arrautzea zopa idorrean eta xingarra. Bazkaltzeko zopa eta haragi zenbait edo ajoarriero. Oilasko errea iririzakin… lapina… Merienda: ogi eta gasna. Neguan zuzenean afaria. Zer jaten zuten egunero
PIR-012 Bideoa Euskera del Pirineo Arratsalde partean bai ekartzen zuten meriendatzeko, udan. Batez ere belarrak egiteko kanpoko mutilak ekartzen genituenean. Edateko ura. Kanpoan lanean zirenean emaztekiek ekartzen zuten janaria
PIR-013 Bideoa Euskera del Pirineo Anisa kamomilarekin egiten zuen aitatxik. Triparendako ona zela. Edari berezia
PIR-014 Bideoa Euskera del Pirineo Gauza gutti baratzean. Ohiko gauzak. Amatxik lantzen zuen gehien bat. Bertzeren batek laguntzen zion. Aitak ez zuen maite. Baratzea
PIR-015 Bideoa Euskera del Pirineo Urtaroen izenak Urtaroak
PIR-016 Bideoa Euskera del Pirineo Ez ditu ikasi euskaraz hilabeteak Hilabeteak
PIR-017 Bideoa Euskera del Pirineo Orduen izenak Orduak
PIR-018 Bideoa Euskera del Pirineo Zenbakien izenak Zenbakiak
PIR-019 Bideoa Euskera del Pirineo Aurizberrikoek harroxko fama ukan dute. Auritzekoekin eta Luzaidekoekin normal. Herrien harremanak
PIR-020 Bideoa Euskera del Pirineo Lehen batzuk azaltzen ziren, udan beti. Lo egiteko lekua uzten genien. Eskaleak
PIR-021 Bideoa Euskera del Pirineo Monagillo zelarik ezagutu zuen lehen erromesa. Bakana zen. Oinez etortzen ziren inoiz Garazi aldetik. Ez ziren espainolak. Arrunt gutti eta udan beti. Donejakuerako erromesak
PIR-022 Bideoa Euskera del Pirineo Oso gutti azaldu izan dira kitoak. Buhame hitza entzuna du. Kitoak
PIR-023 Bideoa Euskera del Pirineo Beti Auritzera bestetara. Bestak
PIR-024 Bideoa Euskera del Pirineo Garai batean bazen jende pixkat Orreagan, eta denek ezin zuten egurra egin. Baztango mutilekin egiten genituen denendako egurrak. Egur lotea
PIR-025 Bideoa Euskera del Pirineo leku bereziki adierazgarriak aipatzen ditu: haritz errea, harizti ttipia. Bagoa da gehiena… Ingurune fisikoa
PIR-026 Bideoa Euskera del Pirineo 7-8 karabinero baziren Orreagan, eta herriko haurrekin, orotara 15 bat bildu ginen Orreagan. Gero Leitzara. Karabineroak kendu zituztenean anaiak Doneztebera joan ziren ikastera. Gazteenak garraldan egin zuen eskola. Maistrak gogoan ditu. Euskara aritzen zirelako ez zieten deus erraten. Eskola
PIR-027 Bideoa Euskera del Pirineo Mendiari entzuna zion kanpoko jendea etortzen zela ikatza egitera. Estella aldeko jendea omen zetorren. Mendian nonahi badira ikatz-plazak. Ikatza
PIR-028 Bideoa Euskera del Pirineo Pilota batez ere. Eskuin pareta zuen frontoiak. Haur jolasak
PIR-029 Bideoa Euskera del Pirineo Beneficiados deitzen direnak ziren hor. Kontadorearena ere. Etxe horietatik bazen pasabidea kolegiatara. Zoko guztiak ezagutzen zituzten. Orreagako etxeak
PIR-030 Bideoa Euskera del Pirineo Nola da antolatua hilerria. Hilerria. Kanposantua
PIR-031 Bideoa Euskera del Pirineo Las cuatro esquinas egiten zuten ganbara kozkor batean. Bertze jolasak. Haur jolasak
PIR-032 Bideoa Euskera del Pirineo Arratsean errosarioa. Helduek bazuten errespetu berezia apaizekin. Haurrek ez hainbeste. Errezuak eta apaizak
PIR-033 Bideoa Euskera del Pirineo Itzandegia zaharrena delakoan dago. Berea agian berriena. Herriko etxeak
PIR-034 Bideoa Euskera del Pirineo Elur handia bazen ez zen eskola. Ezin etxetik atera. Aziendak ez zuen atera nahi. Orain ez du horrelakorik egiten. Elurra
PIR-035 Bideoa Euskera del Pirineo Danba-danba elurra, ortotsa, langarra, ortoska, kazkabarra eta harria, izotza… Ziarraizea… Eguraldia eta haizeak
PIR-036 Bideoa Euskera del Pirineo Morak, fresak, onttoak, gaztainak… Amoarrainak eskuz, ura epel egonik. Txipak botilakin. Ielak (igalek) Basoko fruituak, arrantza
PIR-037 Bideoa Euskera del Pirineo Usoa, basurdea, basahuntza, bekada… Urtxintxa. Basurdetan Aurizkoekin. Basurdeen mugimenduak. Ehiza
PIR-038 Bideoa Euskera del Pirineo Uzkinazoa, azeriak, karakolak… Basoko animalien izenak
PIR-039 Bideoa Euskera del Pirineo Paketeak mugitzen zirelarik haurra zen. Gero aziendak: mando, zaldi eta aratzeak batez ere. Guardia zibilak edo karabineroak erosiak ziten ziren… Iruñetik zetorren brigadila. Horiek ez zituen inork kontrolatzen. Langerosak ziren. Donibane garaziko merkatuan, astelehenetan egiten ziren tratuak. Batzutan gasna kontrabandoan eramaten zen merkatu horretara. Kontrabandoa
PIR-040 Bideoa Euskera del Pirineo Larrazkenean Lasa, Azkarate edo Saaint Palais alde horretara joaten ziren negua pasatzera. Sei hilabete han eta sei hemen. Artzain trashumanteak Nafarroa Beherera
PIR-041 Bideoa Euskera del Pirineo Zamoranoak etortzen ziren arropa saltzen. Bertze batzuetan Iruñera (oso gutti). Iruñera lehen aldikotz jaunartzearen argazkiak egiteko. Bertze mundu bat zen. Arropa saltzailea eta Iruñerako bidaiak
PIR-042 Bideoa Euskera del Pirineo Condearena izeneko bati eskatzen zitzaizkion arropak. Muestrak ekartzen zituen eta montañesan igortzen zituen. Arropa erosketak enkarguz
PIR-043 Bideoa Euskera del Pirineo Autobusak nondik nora eta noiz ibiltzen zen. Garraioa autobusean
PIR-044 Bideoa Euskera del Pirineo Amatxik kontatu zion istorioa, baratzean aurkitu zuen gizon batekin. Ihesean zihoan norbait omen zen. Gerra garaiko istorioa
PIR-045 Bideoa Euskera del Pirineo Hegazkin bat erori zen Mezkiritzen. Parakaidistek bota zuten bere burua. Aitatxik ikusi zituen apal pasatzen Orreagatik Parakaidistak II Mundu Gerra
PIR-046 Bideoa Euskera del Pirineo Frankoren heriotza soldadu zelarik pasa zun Gasteizen. Gero Iruñera América 66. Boluntario Orreagara etorri zen, etxera. Soldadutza eta Soldaduak Orreagan
PIR-047 Bideoa Euskera del Pirineo Ardoa ematen zioten erditu ondoren motel zebilen behiari. Kamomila ere egiten zuen amatxik aziendarendako, ardoarekin nahasia. Pomada batzuk ere egiten zituen pertsonendako. Erremedioak
PIR-048 Bideoa Euskera del Pirineo Auritzen izaten zen medikua. Handik etortzen zen, inor eri izatekotan. Medikua
PIR-049 Bideoa Euskera del Pirineo Anaia gaztea, mendi mutik zebilen landasetan, hil egin zen enbor batek harrapatuta. Anaia gaztearen heriotza
PIR-050 Bideoa Euskera del Pirineo Etxean jende aunitz bazela eta, Magnesitasen izena eman zuen. Kasualitatez suhiltzaile lana atera zuen orduan eta ordutik suhiltzaile. Etxean ere lagundu izan du esposatu arte: patatak, azienda... Etxerako gelditzeaz
PIR-051 Bideoa Euskera del Pirineo Aldaketa erabatekoa: autorik ez zen. Jende gutti ageri zen. Orain turismo eta erromes aunitz. Leku arazoak udaran erromesendako. Orreagaren aldaketa haur garaitik honat
PIR-052 Bideoa Euskera del Pirineo Euskara galdu duela.. Baztandarrekin oso ongi. Luzaidekoekin eta frantsesekin ere ongi. Batuarekin gaizki. Aezkoakoekin ere gaizki. Euskara galdu duela
OBK17-009 Testua Poemas, versos y canciones, s. XVII Orreagako ama