Satrustegi
SM-005b
- Izenburua:
- Grabazio data: 1979-07-03
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Perpetua Saragüeta. Trinidad Urtasun.
- Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
- Gai nagusia: Trinidad Urtasun-en berriak. Arizkungo gertaerak. Auto istripua. Zigortua. Ateraldiak.
- Gaiak: Gerra, istripua, kontakizuna
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Normala
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:08:26 |
kontakizuna | Trinidad Urtasuni buruz: bere izebaren etxean zegoela nola ezagutu zuen. Gau hartan ez zitzaion gustatu. Nola eskatu zion lehenengo aldiz Trinidadek berarekin ezkontzeko. Sei eskaera izan zituen ezkontzeko. Bozateko mutilak gurasoak bidali zituen Perpetuarekin hitz egitera, bera joan beharrean. Azkenean nola erabaki zuen Trinidaderi baietza ematea. |
A02 | 00:08:26 00:13:55 |
istripua, kontakizuna | Trinidadi ogia saltzen ari zela gertatu zitzaiona: Erratzura zihoala karabinero bat atera zitzaion eta Elizondora eramateko esan zion. Istripua izan zuten eta karabineroen kapitaina agertu zen. |
A03 | 00:13:55 00:15:50 |
kontakizuna | Trinidadek ez zuen onartzen inork Jainkoaren aurka ezer esaterik eta behin haserretuta zeuden bi mutilen artean sartu eta horrelakorik ez esateko esan zienean gertatu zena. |
A04 | 00:15:50 00:18:05 |
kontakizuna | Bazeuden bertso batzuk Trinidadek eginak Iruritako nesken kontra. Eta Perpetuak erretzeko eskatu zion. |
A05 | 00:18:05 00:25:30 |
Gerra, kontakizuna | Gerra garaian abertzaletzat zituzten Trinidad eta bera. Erratzun ogia saltzen ari zirela gelditu eta galdeketa egin zioten. Burgosekoak ziren haiek eta konturatu ziren berari buruz esan zizkieten guztiak gezurrak zirela eta aske utzi zuten. Iruñera joan ondoren ez zuen lanik aurkitzen ez zuten nahi aita zen gizonik lanean. Bestalde, politika kontuak zirela eta joan ziren bere bila. Jo zuten eta San Cristobalera eraman nahi zuten. Trinidad ezagutzen zuen mandazain bat atera zen orduan eta horri esker joaten utzi zuten. Beste behin Mezkirizko etxeko atean jo zuten. |
A06 | 00:25:30 00:31:00 |
Gerra, kontakizuna | Pikorraren kontua: pikorra izateagatik negozioa hiru egunez itxi zioten. (27.05") "Arriba España" eta astoaren kontua. (27.50") Perpetuaren ahizpa Julia medikua zela esan zion Trinidadek gaixo bati. (30.05") Trinidadek begia eta hanka zirela eta ospitalean egon zenean esan zituenak. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
SM-005b-B | 31:07 |