Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-134b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1999-03-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Arrantzaz, lehen.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:05
arrantza Aurkezpena. (02:25") Ura nahastuta egotea ona da arrainek arrantzalea ikus ez dezaten. Arrantzatzeko momenturik onena udaberrian hostoak ateratzearekin batera da. Ilargiak baino, haizeak dauka garrantzi handiagoa. Hego haizea izan ohi da onena. Ilargiaren garrantzia: gaua argia edo iluna izateak eragina du, arrainek, jatekotan, janaria ikusi behar dute eta.
A02 00:08:05
00:12:15
abestia Abestia.
A03 00:12:15
00:22:40
arrantza Amuaren luzaera ibaiaren zabaleraren araberakoa da. Banbuzkoa izan behar du eta arrainari atzeko aldetik bota behar zaio. Arrain handienak zizare eta lumaz hartu ditu. Sarez, eskuz eta tertulaz ere egin du arrantza. "Tertula" zer den. Ilunabarrean jarri eta ilunabarrean jaso egin behar da. Gauez sare handiekin, hiru mailakoak, aritu izan da. Debekatuta dago hori. Gauak oso iluna izan behar du, ilargirik gabe, ikusiak ez izateko. Ezin da arropa zuririk eraman, beti beltzez joan behar da. Xingen neurria. Oso laxu jarri behar da. Argitu gabe joan behar zuten jasotzera, jarri eta biharamunean. Eskuz ere asko arrantzatu du. Orain arrainak asko txikitu dira eta oso gutxi hartzen dira, Alduden batez ere. Lehen nazak zurezkoak ziren eta arrainak pasatzea lortzen zuten; orain porlanazkoak dira. Bestetik, arrainak ur txikietara joaten ziren erruntzera eta jadanik ez dago horrelako errekatxorik.
A04 00:22:40
00:30:45
arrantza Pazientzia behar da arrantzan aritzeko. Berak ez du saltzeko egiten, gustoko duelako baizik eta etxera eramaten ditu. Lehen arrain gehiago zegoen eta handiagoak ziren. Zoko horretan amurrainak bakarrik daude. (25:00") Iratira joaten ziren oinez arrantzara. Bizikletaz egiten zuten zati bat eta gero oinez. Orduan ez zen inor ere joaten eta beti lortzen zituzten arrainak, baina hozkailurik ez zegoenez laster jan behar ziren. Lehen kanaberak banbuzkoak ziren. Haria, beruna eta zizareak erabiltzen zituzten. Berak beti erabili ditu zizareak. Zenbait egun aurretik biltzen zituen. Gero lurrik gabe purgatzen uzten zituen.
A05 00:30:45
00:35:20
abestia Abestia.
A06 00:35:20
00:41:10
arrantza Zizareen artean ere badira ezberdintasun handiak. Zizarea egun batzuetan utzi behar da hartu eta gero, arraina gehiago irristatzen da bestela. Arrainek ez dute entzuten baina oso ongi ikusten dute. Ur ezberdinetan erabiltzen diren amuak. Sekretu asko ditu arrantzak. Bera honetaz bizi izan zen garai batean. Baina orain jadanik ezin da lehen adina arrain hartu. Lehen arrantzale gutxiago zeuden eta egun batean joaten baziren hurrengo lau-bost egunetan ez ziren joaten. Orain hainbeste arrantzale egonik, arrainak izututa daudenez hamar aldiz gutxiago ateratzen dira.
A07 00:41:10
00:45:49
arrantza Lekurik onenak mendiko errekak dira, kabalak besterik ez baitira ibiltzen bertan. (43:20") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-134b-B 45:49