Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-118a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1998-06-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Jean Pierre Antchordoquy
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Itsasuko gereziak. Pelloine etxearen nagusia.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:09:55
elikadura: gereziak Aurkezpena: Itsasoko gereziak. (01:50") Hamalau urtetarako gereziak biltzen hasia zen. Hala ere, txiki-txikitik joaten zen jatera eta zuhaitzetan igotzen zen. Gerezi motak: pelua, zapata eta samina den bat. Pelua, beltza dena, lehenengoa ontzen zen. Egunean berrehun kilo ere bildu izan dituzte. Zuhaitz gainean biltzeko, zaku txiki batzuk erabiltzen zituzten. Lurrean gereziak biltzeko ez zuten saskirik erabiltzen, platoak baizik, ezin baitira gerezia gehiegi pilatu. Lerak erabiltzen zituzten gero. Gereziak pisatu eta eraman eta hurrengo egunean ordaintzen zieten beti. Lerak ez ziren etxean egiten, horiek egiten zituztenak baziren. Idiak erabiltzen ziren tira egiteko. Gerezia zaintzeko, biltzean kasu egin behar da. Buztanarekin hartu, hostorik gabe eta ustelak utzi.
A02 00:09:55
00:11:20
abestia Abestia.
A03 00:11:20
00:26:40
elikadura: gereziak Sasoi on batean bi tona bildu izan dituzte. Gereziondoak lorea galtzen badu ez du fruiturik emango. 1960 izan zen urterik onena. Bi anaia, mutila eta aita aritzen ziren biltzen egun osoan. Maiatza erdian edo bukaeran hasi eta ekaina bukaera arte aritzen ziren biltzen. Goiz-goizean hasten ziren, arratsaldean ez baita hainbeste biltzen, indarrak bukatzen baitira. Zainentzat txarra da eta urtero erortzen zen norbait. Zuhaitz gainean egoten ziren martxantea etorri arte. Hilabete bat ematen zuten horrela. Euria ari bazuen, ez zuten hartzen. Orain ia desagertu egin da gerezia bertatik. Sasoi ona zenean oso mozkin ona zen. Gerezi garaia zenean, denentzat egoten zen dirua. Gerezi jasotzaileak eta martxanteak, denak, biltzen ziren arratsaldean ostatuan. Gereziondoak ez ziren tratatzen. Batzuetan arbolaren punta puntaraino igo behar zuten baina oso zaila bazen, han uzten zituzten adarrak apurtu gabe. Zurubiak eta sokak erabiliz eusten zituzten bai adarrak eta baita euren gorputzak ere. Bere aitak egiten zituen zurubiak eta bakoitza berearekin ibiltzen zen. Itsasoko gerezia ona da baina jadanik ez da inor aritzen gerezietan. Bertan gereziak, Bordelen mahatsa bezalakoak ziren.
A04 00:26:40
00:30:28
abestia Abestia.
A05 00:30:28
00:41:17
elikadura: gereziak Gerezia nola hasi zen Itsason: gizon bat Zapata deitzen den etxera ailegatu zen eta han hasi zen gereziondo batzuk landatzen. Bai zapata eta baita pelua gereziek ere, bere izena bi etxetako nagusiei zor diete. Otsaila da gereziondoak txertatzeko arorik onena. Landatu, berriz, udazkenean egiten da. Nola egiten zuten txertaketa. Bai txertatu eta baita ereitea ere, ilbeherean egiten dira. Landatzeko orduan, zuhaitzen artean leku nahikoa utzi behar da.
A06 00:41:17
00:42:38
abestia Abestia.
A07 00:42:38
00:46:44
elikadura: gereziak Martxanteek esaten zuten bertako gerezia onena zela. (45:20") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-118a-A 46:44