Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-072b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1996-03-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Arraintzaz
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:46:52
arrantza Aurkezpena: beti ibili da arrantzan eta arrantzale famatua da. Ez du bere izenik ematen, oraindik ere ezkutuan ibiltzen baitira arrantzan. (03:30") Amuaren luzaera ibaiaren zabaleraren araberakoa da. Banbuzkoa izan behar du eta arrainari atzeko aldetik bota behar zaio. Arrain handienak zizare eta lumarekin hartu ditu. Sarez, eskuz eta tertulaz ere egin du arrantza. "Tertula" zer den. Ilunabarrean jarri eta ilunabarrean jaso behar da. Gauez sare handiekin, hiru mailakoekin, aritu izan da. Debekatuta dago hori. Gauak oso iluna izan behar du, ilargirik gabe, ikusiak ez izateko. (10:40") Ezin da arropa zuririk eraman, beti beltzez joan behar da. Xingen neurria. Oso laxu jarri behar dira. Argitu gabe joan behar zuten jasotzera jarri eta biharamunean. Eskuz ere asko arrantzatu du. Orain arrainak asko txikitu dira eta oso gutxi hartzen dira, Alduden batez ere. Lehen erroten ibilguak zurezkoak ziren eta arrainek pasatzea lortzen zuten; orain porlanazkoak dira. Bestetik, arraina ur txikietara joaten zen erruntzera eta jadanik ez dago horrelako errekatxorik. (20:00") Berak egiten zituen arrantzarako tresna guztiak. Zizareen artean ere badira ezberdintasun handiak. Zizarea egun batzuetan utzi behar da hartu eta gero, arraina gehiago irristatzen da bestela. Arrainek ez dute entzuten baina oso ongi ikusten dute. Ur ezberdinetan erabiltzen diren amuak. Sekretu asko ditu arrantzak. Bera honetaz bizi izan zen garai batean. Baina orain jadanik ezin da lehen adina arrain hartu. Lehen arrantzale gutxiago zeuden eta egun batean joaten baziren hurrengo lau-bost egunetan ez ziren joaten. Orain hainbeste arrantzale egonik, hamar aldiz gutxiago ateratzen dira arrainak izututa baitaude. (30:10") Arrantzatzeko momenturik onena euria egin eta gerokoa da. Pazientzia handia izan behar da arrantzan aritzeko. Lehen ez zeuden orain dauden botak. Bera urte luzeez aritu da oinutsik arrantzan. Bera Bidasoan sortu zen eta txiki-txikitatik zuen zaletasuna. Aita arrantzalea zen, sare handiekin. Orain bere semeak ikasi du, baina ez da bera bezain ona. Urte batzuetan markatu izan ditu zenbat kilo ateratzen zituen. Mila kilo ere atera izan ditu. Urteak joan ahala, gero eta gutxiago ateratzen zuen. Kordela xinpekin sartzen da, zizare handiekin. Aingira asko sartzen ziren eta oso ongi saltzen ziren. Debekatuta dago aingirak saltzea, hala nola kordela erabiltzea. Amuaz arrantzatzea gustatzen zaio gehien. Oso zehatza izan behar da amua botatzeko momentuan. (44:55") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-072b-B 46:52