Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-068a

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1996-01-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Anita, Joseph Bidegain
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Munduko itzulia
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:46:48
bidaia: munduko itzulia Aurkezpena: bikote honek iaz munduko itzulia egin zuen. (02:30") Bidaia prestatua zen. Aurreko bidaia baten bideoa erakutsi zieten eta hura ikusi eta gero joatea erabaki zuten. Parisen elkartu ziren hotelean eta han prestatu zieten dena. Hurrengo egunean aireportura joan eta itzuli guztian zehar beraientzat bakarrik izango zen hegazkina hartu zuten. Beraiekin zihoan jendeaz ezta ekipajeaz ere ez zuten arduratu behar izan. Berrehun lagun ziren baina hegazkinak jende-kopuru bikoitzerako lekua zuen. Hemezortzi-hogei pertsona egon ziren beraiekin bidai guztian zehar. Lehenengo Saudi Arabiara joan ziren. Hotela izugarria zen. Dena zegoen beraientzat prestaturik. Bestalde, bertako jendearen miseriak eta hango marmolezko tenplu izugarriak oso bestelakoak ziren. Errausketa lekua nolakoa zen eta ekintza nola egiten zuten ikusi zuten, nola erre eta ibaira botatzen zituzten. Hango bizimodua nolakoa den sinesteko ikusi egin behar da. (13:50") Indian bi egun eman zituzten. Handik Katamandura, Nepalera, joan ziren. Herri batzuk ikusi eta Everesten magalean egon ziren bazkaltzen. Gero hegazkina lineakoak joaten ez diren bidetik joan zen mendi izugarri hura ikus zezaten. Thailandiara joan ziren gero. Hegazkinetik atera bezain laster folklore taldeak ikusi zituzten. Gauza asko ikusi eta oso ongi prestatuta zegoen dena. Balira, Indonesiara, joan ziren gero eta handik Australiara, Sidneyra. Lineakoek baino baxuago hegan egin zuen hegazkinak eta basamortua ongi ikusteko aukera izan zuten. Han nabaritu zen beste aurreko lekuetan ez bezala, turismoa bigarren mailako diru sarrera dela. Zeelanda Berrira joan eta Oakland guztia bisitatu zuten, dauden zelai eta abere anitzak ikusiz. Tahitin berriro ere, harrera ona eta folklore-erakusketak izan zituzten. Paskua irla. Hura harrieria da. Garai bateko jendearen estatuak zeuden. Gero Mexikora joan ziren. Beraiek jadanik ezagutzen zuten. (27:08") Orlando eta Floridara joan ziren gero. Disney Worlden egon ziren egun oso batez. Hurrengo egunean orgaz joan ziren Cap Kennedyra. Han bukatu zen bidaia. (36:38") Lehen egun txarrak pasatu zituzten, eta orain onak bizitzen ari dira. Biei gustatzen zaie bidaiatzea eta aprobetxatzen ari dira. Gauza eder asko ikusi zituzten baina gehien hunkitu zituena Indiako miseria eta jendearen bizimodua, jende elbarri kopurua, izan zen. Beste leku askotan ere ikusi dute pobrezia eta bizimodu gogorra, baina Balikoa bezalako miseria inon ere ez. Txinan bizimodu gogorra dute baina behintzat badute jatekoa eta lanean aritzeko aukera. (44:30") Eskerrak eta agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-068a-A 46:48