Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-005b

  • Izenburua:
  • Grabazio data: 1992-12-08
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Ganine?
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:47:57
elikadura: gazta, ogibideak: artzantza Aurkezpena: artzaintsak. Oraingo emakume gazte hau bere senarrarekin bizi da mendian. Aurreko emakume guztiek ez bezala, berak bidea du etxolaraino eta orain erosotasun handiagoaz bizi da. Jende gehiago joaten da mendira eta autoa edukiz ez dago trabarik. Erosketa handiak egiten ditu jaisten denean. Haurrak hasieran aiton-amonarekin geratzen ziren, baina gero astea mozten hasi ziren, astearte arratsaldeetan beraiengana eramanez. Pixka bat urrunduta zeuden eta orain hurbilago daude beraiengandik. Badira besteek dituzten eta haur hauek ez dituzten gauzak, baina aukera bat da, telebista izatea bezalakoa, baina azaldu diete eta onartu egin dute. Laurek elkarrekin hitz egin eta jolastu egiten dute. Haurrei horrengana guztiarenganako maitasuna erakustea ez da erraza, baina orain zaldi bana dute eta lanetan asko laguntzen dute. Semeari gustatu egiten zaio eta badaki egiten, baina beraiek ez dute behartuko horretan jarraitzera. Berak ez du trabarik ikusten emakumeak gaur egun mendian bizitzeko. Gogoa izan behar da, eta ez dago denetarik, baina orain ura eta argia badute. Zuriketa egiteko badute orain makina bat. Baina berak maite zuen errekan egitea, oinak uretan. Artalde batekin bizi egin daiteke. Orain esne guztia gaztatzen dute beraiek. Gaztandegi txiki bat egin dute. Esne guztia gaztatuz udan horrekin bakarrik bizi daiteke. Seme eta alabaren nahiak. Beraiek berrehun eta hogei ardi dituzte. Neguko lana lehengoa bezalakoa da, ez da aldatu. Baina erosotasun gehiago daude orain. Hala ere, udan laurehun ardi gehiago dituzte zaintzeko eta horren truke, esnea dute eta horrekin gazta egin dezkakete. Mozkin gehiago ateratzen dute. Gazta etxolan bertan saltzen dute. Mugan bertan daude batetik, eta bestetik, kanpin baten ondoan. Bere ohiko bezeroak ere badituzte. Batez ere, gogoa dute han egoteko. Bera ez da dolu bizimoduan hartu duen aukeraz. Hiru urtez egon zen lantegi batean eta ez du inoiz zalantzarik izan. Urtean birritan etxez aldatu behar izatea da gehien kostatzen dena. Lau dira eta gauza asko dute. Baina autoaz errez egiten dute. Gozotasuna, tresneriarekiko loturarik eza, janzteko modua, bizitza sinplea: hori maite du. Bere etxolako ateak irekita daude beti. Mendian denbora gehiago dute jendearekin solasean aritzeko. Bizitzako gauza inportanteei bakarrik atxikitzen zaizkie. (47:25") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-005b-B 47:58