Irulegi Irratia
II-004b
- Izenburua:
- Grabazio data: 1992-11-24
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Ana Mari Arosteguy
- Ikertzailea:
- Gai nagusia:
- Gaiak: elikadura: gazta, ogibideak: artzantza
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:46:35 |
elikadura: gazta, ogibideak: artzantza | Aurkezpena: artzaintsa egon zen emakume bat. Hogeita hamabi urtez egon zen Iratiko mendietan. (02:10") Lehenengo bi edo hiru urtez Olapen hasi eta udazkenetan joaten ziren gero erosiko zuten etxolara Iratira. Gora joan baino lehen, maiatzean, bazketan egoten ziren eta gero astoetan igoko zituzten puxkak biltzen zituzten. Ardiekin batera igotzen ziren. Bi egun ematen zituzten goiko etxolara joateko. Emakumea lehenengo etxola antolatu eta gero ardiak jeizten, gaztak egiten, gelak garbitzen... aritzen zen. Behin, maiatzean igo eta hiru egunen buruan elurra hasi zuen. Artilea mozteko artzain denak biltzen ziren. Hura ez zen emakumeen lana, berak bazkaria prestatzen zien. Haurrak oporretan igotzen ziren. Eskola-garain aiton-amonekin egoten ziren behean. Gaztak astoetan jaisten zituzten Iratira. Elkartu egiten ziren eta denek elkarrekin saltzen zituzten. (13:35") Orduan ez zen mendian jenderik ibiltzen. Bideak ireki zituztenetik jende asko ibiltzen da Iratiko basoan. Gustatu izan zaio mendiko bizitza. Batez ere, taloak jaten zituzten. Ogia beranduagokoa da. Argia nola lortzen zuten. Negua bazketan ematen zuten. Lan gehiago zuten emakumeek neguan etxolan baino. (20:30") Udazken txarrak ere izan dira eta uste baino lehen jaitsi behar izatea gertatu da. Behin hemezortzi ardi han utzita jaitsi behar izan zuten besteak salbatzeko. Gero denak bizirik aurkitu zituzten. (23:40") Orain artzainak eguna pasatzera joaten dira, baina artzain gutxik erabakitzen dute hara bizitzera joatea. Orain etxolak ongi prestatuta daude, lehen baino errazago bizi liteke bertan. Jadanik ez da artilerik saltzen. Lehen, berriz, diru polita egiten zen horrekin. (30:00") Jeizten eta gazta egiten berandu hasten ziren, otsailean. Maiatza eta ekaineko gazta hobea zen ardiek esne gehiago ematen baitzuten goian. Alabek ez zuten bere bidea jarraitu baina horrek ez dio dolu egiten. Gaur egun ezberdina da dena. (38:00") Agurra eta eskerrak. (39:00") Abestia. (44:45") Irrati-saioaren agurra. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
II-004b-B | 46:36 |