Irulegi Irratia
II-004a
- Izenburua:
- Grabazio data: 1992-11-17
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Agustinela, Mainaina, Pierre.
- Ikertzailea:
- Gai nagusia: Artzaintza
- Gaiak: elikadura: gazta, Gerra, ogibideak: artzantza, ura
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Ona
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:03:10 |
ogibideak: artzantza | Aurkezpena. Agustinela Ezterenzubitik hemezortzi urterekin joan zen Iratira, artzain baten emazte. Orduan ezkondu eta urte hartan bertan hasi zen artzaintzan. Neguan Eiheralarrera jaitsi ziren. Oinez joan ziren Iratira. Argitu orduko jaiki eta berak ardiak jaitsi eta gaztak egiten zituen. Bidaia luzea zen, eta dena oinez egin zuten. |
A02 | 00:03:10 00:19:00 |
elikadura: gazta, ogibideak: artzantza, ura | Mainaina hogeita hamairu urtez aritu da artzaintzan Irupilen. Ezkondu eta lehenengo urtean joan zen lehenengoz artzain. Hiru ordu eta erdira zegoen etxola. Zortzi egun lehenago joaten ziren etxola garbitu eta puskak eramatera. Gero ardiekin igotzen ziren apirilaren hogeita bederatzian. Goizean jaiki eta senarrak ardiak biltzen zituen bitartean berak sua piztu eta ura berotzen jartzen zuen ardiak jetzi orduko gazta egiteko prest izateko. Gazta egitea bere lana zen, goizez bi eta arratsean beste bi egiten zituen. Bitartean bestelako lanak egiten zituen, borda garbitu etab. Gaztak eramateko garaian, goizeko hirurak aldera ateratzen ziren mando eta astoarekin, gazta berotu baino lehen ateratzen ziren. Zortzi egun behar zituzten gaztak jaisteko. Ehun bat ardi jeizten zituzten eta gazta egiten zuten esne harekin. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Gazta nola egiten zuten. Etxola barneko lana. Beraiek konpondu zuten etxola. Gero hotela bi urtez hartu zuten, baina artzaintza eta gaztekin jarraitu zuten. Haurrak eduki zituztenean, udan hauek ere han egoten ziren. Eskola-denboran, berriz, behean. Gaztekin ez dute inoiz arazorik izan. Gora eta behera egiten zituen bidaiak. Goizeko hamarrak alderako bukatuta izaten zituzten lanak. Etxolan ez zegoen urik. Bi asto hartuta ordu beteko bidea zuten ura zegoen lekuraino. Asto batean oihalak eta bestean ura eramaten zuten. Egunero joaten ziren ur bila. |
A03 | 00:19:00 00:30:10 |
elikadura: gazta, Gerra, ogibideak: artzantza | Garruzen bideak egin zituzten eta semeak Donapaleura joan ziren eskolara. Artaldea handitu egin zen beharren ondorioz. Mutilek, berak egiten zuen berbera egiten zuten. Mutil haiek orain non dauden. Iratin bera zen emakume bakarra. Handik pasatzen zen jendea. Gerra-garaia zen. Makiekin gertaera: bere ardi bat hotelera eramaten zutela ikusi zuten, baina ez zen lehenengoa. Basoko langileek beraiekin igarotzen zuten arratsaldea. Gaztak saltzen zituzten. Haurrak oporretan igotzen ziren beraiengana. Udazkenean denak jaisten ziren. Gazta noiz, nola egin eta nola saltzen zuten. Gerra-garaian abantaila zen gazta egitea. |
A04 | 00:30:10 00:42:05 |
ogibideak: artzantza | Maiatzean gizona igo zen eta zortzi egun geroago bera joan zen haurrarekin. Han egon zen haurra beraiekin, eskolara joateko adina izan arte. Orain errazagoa da etxolako bizitza. Orain badira bideak, argia, telefonoa, ura... etxean bezala. Hala ere, inork ez du hara joan nahi. Neguan bazketan ere aritu da beti senarrarekin. Artzaintzaren alde txarrak: eguraldi txarra, euria, hotza. Hala ere, ez du penarik horrela bizi izanaz. Hogeita hamabi urte eman dituzte mendian, duela bi urte erretiratu ziren arte. Artzainak noizean behin elkartu egiten ziren. Artzainen bazkaria eta antxuak. Artzainei bazkaria egiteaz gain, ilea moztu ere egiten zien. Senarra maiatzean joan, eta belarretara uztailean jaisten zen lehenengo aldiz. Bere ustez, gaur egun posiblea da familia bat mendian bizi izatea. |
A05 | 00:42:05 00:46:29 |
ogibideak: artzantza | Bi urtez egon ziren haurrik gabe. Ehun eta hogei ardi zituen ezkondu zirenean eta bi urteren buruan berrehun eta berrogeita hamar ardi zituzten. Orduan izan zuten lehenengo haurra. Gero artaldea txikitzen hasi zen eta ez zen dirurik ateratzen. Orain ez da lehen bezain gogorra artzaintzan aritzea. (Mainaina) Orain badira laguntzak, lehen ez bezala. (45.10") Oraindik ere bizi daiteke artzaintzatik mendian, emakumea izanik ere. Agurra. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
II-004a-A | 46:29 |